Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.26. 7/2021 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten 2022ko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa


8.4.15.26. 7/2021 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten 2022ko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa[1377]

HITZAURREA

IV

b) XIV. tituluan, “hezkuntza-arloko tasak” izenekoan, aldatu egiten dira goi-mailako arte-irakaskuntzen arloko tasari dagokion artikulua eta araubide bereziko irakaskuntzei dagokien artikulua, eta sortu egiten da artikulu berri bat, zeinak baititu, IV. kapituluaren barruan, JQCVko probei eta irakasleen kidegoetako hautaketa-prozesuei buruzko zehaztapenak. Hezkuntza-tasak itzultzeko prozedura arinagoa eta eraginkorragoa izatea da helburua, betiere aplikatu beharreko araudia eguneratuz, eta IKTen erabilera eta gizarte digitalaren garapena txertatuz. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak hautatzeko deialdietan, JQCVren egiaztapen-probetan eta araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntzak, musika, dantza, diseinua...) izena emateko, nahitaez bitarteko telematikoak erabiltzen direnez gero, koherentea da planteatzea deialdi horietatik eratorritako bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko eskabideak ere administrazio elektronikoa erabiliz izapidetu daitezela.

[…]

e) Turismo-arloko tasei dagokienez, aldatu egiten da turismo-gidariak gaitzetik eratorritako administrazio-zerbitzuengatiko tasaren izendapena; izan ere, Turismo Zuzendaritza Nagusia da organo eskuduna Valentziako Erkidegoko turismo-gidariaren gaikuntza lortzeko probak egiteko, eta Valentziako Erkidegoan lanbidea egikaritzeko jada gaituta dauden turismo-gidarien hizkuntzak zabaltzeko.

[…]

V

[…]

Valentziako hizkuntza sustatzera bideratutako dohaintzen kenkarian, valentziera sustatzeko erakundeen zentsua sortzea aurreikusten da, betiere Valentziako Gorteetako Ekonomia, Aurrekontu eta Ogasun Batzordearen 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenarekin bat etorriz.

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

II. KAPITULUA
Lagatako tributuak

1. atala
Valentziako Generalitaten abenduaren 23ko 13/1997 Legea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duena, aldatzea

23. artikulua

Aldatu egiten da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen Valentziako Generalitaten abenduaren 23ko 13/1997 Legearen 4.Bat artikuluko r) letra, zeina honelaxe geratuko baita idatzita:

«r) Valentziera sustatzera bideratutako dohaintzengatik: % 20 lehenengo 150 euroetarako, eta % 25 zergaldian zehar honako erakunde hauen alde egindako diru-zenbatekoen dohaintzen gainerako zenbatekorako:

1) Generalitat, organismo publikoak eta Generalitaten sektore publiko instrumentala.

2) Valentziako Erkidegoko toki-erakundeak, haien mendeko organismo publikoak, fundazioak eta partzuergoak.

3) Valentziako Erkidegoan ezarrita dauden unibertsitate publiko eta pribatuak.

4) Valentziako Erkidegoko arte-irakaskuntzen goi-mailako zentroak.

5) Zergaldiaren azken egunean valentziera sustatzeko erakundeen zentsuan inskribatutako erakundeak.

Ondorio horietarako, dohaintza-emailea Generalitat edo Generalitateko erakunde publikoetako bat denean, ekitaldi bakoitzean jasotako zenbatekoa, gutxieneko kreditu gisa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu-programei lotuta geratuko da, baldin eta gastu-programa horien xedea bada valentziera sustatzea».

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

II. KAPITULUA
Lehendakariordetzaren eta Berdintasunerako eta Politika Inklusiboetarako Sailaren eskumeneko gaietan egindako lege-aldaketak

2. atala
Gizarte-zerbitzu inklusiboak

51. artikulua

Aldatu egiten da Valentziako Erkidegoko Gizarte-zerbitzu Inklusiboei buruzko otsailaren 18ko 3/2019 Legearen 18. artikuluko 3. apartatuko e) letra, zeina honelaxe geratuko baita idatzita:

18. artikulua. Lehen mailako arretako zerbitzuak.

«1. Oinarrizko lehen mailako arreta zerbitzu hauetan antolatzen da:

[...]

e) Erkidego-ekintzako zerbitzua. Dena delako erkidegoan elkarbizitzaren prebentzioa, esku-hartzea eta sustapena garatuko ditu, erkidegoko esku-hartzeko tresna eraginkorren bidez, zeinak oinarrituko baitira lurraldean dauden erkidego-baliabideen sustapenean, bereziki gizarte-zerbitzuetako zentroetan, betiere helburu erkide batzuk lortzeko, zeinek bide emango baitute baldintza sozialak ikuspegi global eta integratzailetik erraztu eta hobetzeko.

Jarduketak garatu behar dituzte kulturartekotasuna eta gizarte-boluntariotza sustatzeko; sexu-jazarpen eta -ziberjazarpenaren aurrean sentsibilizatzeko; gorroto-delituak prebenitzeko; aniztasuna errespetatze aldera sentsibilizatzeko, aniztasun hori izan daitekeelarik sozial eta kulturala, jaiotzakoa, nazionala, etnikoa, linguistikoa, ideologikoa, iritzikoa, erlijiosoa, familiakoa, sexuala, sexu-orientaziokoa, genero-adierazpen edo -identitatekoa, funtzionala edo gorputzaren zein estetikaren desgaitasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; herritarren arteko lankidetza-moduak indartzeko, eta tratu-berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Zerbitzu hori bereziki sustatu behar da kalteberatzat jotako hiri-espazioetan.

[...].»


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper