Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.25. 4/2021 Legea, apirilaren 16koa, Valentziako Funtzio Publikoari buruzkoa


8.4.15.25. 4/2021 Legea, apirilaren 16koa, Valentziako Funtzio Publikoari buruzkoa[1376]

HITZAURREA

III

[…]

V. tituluak zerbitzu-harremanaren sorrera eta azkentzea arautzen ditu. Horretarako, lehenik eta behin, hautaketa-organoak, -teknikak eta -sistemak arautzen ditu. Eremu horretan malgutasunez arautzen du herritarrek duten modua bi hizkuntza ofizialetan gaitasuna duten eta hautaketa-ikastaroen bidez gaituta dauden langile publikoak izateko; bideak ezartzen ditu desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonek enplegu publikoa eskuratu ahal izan dezaten, eta aukera-berdintasuna bermatzen du Administrazioan lanpostuak bete nahi dituzten valentziarrentzat, hautaketa-prozeduretarako ehuneko zehatz bat ezarriz; eta gazteentzat laguntza-lerro bat aurreikusten du, zeinak kontziliatu nahi baititu merezimendu-printzipioa eta euren egoera ekonomikoagatik hasieran desberdintasun-egoerak dituztenen baldintza materialak.

[…]

II. TITULUA
Generalitateko administrazioa antolatzea funtzio publikoaren arloan

I. KAPITULUA
Organo betearazleak

7. artikulua.— Kontseilua

Kontseiluak eskumen hauek ditu funtzio publikoaren arloan:

1. Langileen politika orokorra definitzea; jarraibideak ezartzea barne-eskumenen banaketari, ordainsariei, karrerari, mugikortasunari eta berezko hizkuntzari buruz; beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea, eta ebaluazio-arau eta -irizpide orokorrak onestea.

II. KAPITULUA
Beste organo batzuk

11. artikulua.— Administrazio Publikoaren Valentziako Eskola

3. Administrazio Publikoaren Valentziako Eskolari (EVAPi) dagokio, Generalitateko Administrazioko enplegatu publikoei dagokienez:

f) Neurriak aztertu eta proposatzea Valentziako administrazio publikoetako langileen administrazio arteko mugikortasuna erraztuko duten hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak homogeneizatzeko. Horretarako, estrategia erkide bat onets dadin sustatuko du, zeinak erratuko baitu lanbide-profil erkideetarako konpetentzia digitalak, linguistikoak, etikoak, zeharkakoak eta teknikoak eskuratzea eta eguneratzea, betiere zerbitzu publiko gaitua, malgua eta osoa bermatze aldera.

IV. TITULUA
Enplegu publikoaren egitura eta antolamendua

II. KAPITULUA
Lanpostuak antolatzea

1. atala
Lanpostuak

42. artikulua.— Lanpostuen sailkapena

2. Lanpostuen sailkapenari buruzko ebazpenak, gutxienez, elementu hauek izango ditu:

i) Lanpostu horiek betetzeko betekizunak; horien artean nahitaez egon beharko dute kidegoak, lanbide-elkartzeak eta, hala badagokio, lege hau garatzen duen araudian aurreikusitako baldintzetan izaera iraunkorra duten funtzionario-lanpostuetarako eskala, eta lan-kontratuko lanpostuetarako lanbide-kategoria, bai eta, hala badagokio, eskatzen den valentzieraren ezagutzarako hizkuntza-gaitasuna ere.

2. atala
Lanpostuen zerrenda

48. artikulua.— Edukia

2. Lanpostu-zerrendek honako hauek jasoko dituzte:

j) Valentzieraren ezagutzetan behar den hizkuntza-gaitasuna, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana sortu eta azkentzea

I. KAPITULUA
Langileen hautaketa

62. artikulua.— Sartzeko betekizunak

1. Hauek dira hautaketa-prozesuetan parte hartzeko dauden betekizun orokorrak:

g) Erregelamenduz zehazten den valentzieraren ezagutzaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.

63. artikulua.— Beste estatu batzuetako nazionalak enplegu publikora iristea

1. Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalak kidegoetara sartu ahal izango dira, eta, hala badagokio, eskaletara, funtzionarioen lanbide-elkartzeetara edo lanbide-taldeetara, estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako baldintzetan.

2. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea dakartenean.

65. artikulua.— Hautaketa-sistemak

3. Oposizioan, gaitasun-proba bat edo gehiago egin beharko dira, izangai bakoitzak bete beharreko eginkizunei eta atazei dagokienez zer gaitasun duen zehazteko. Proba horiek honako hauek izan daitezke: ikasleen ezagutza teorikoak eta, hala badagokio, praktikoak, eta gaitasun analitikoa egiaztatzea, ahoz edo idatziz; abileziak eta trebetasunak dituztela frogatzen duten ariketak egitea; valentzieraren eta beste hizkuntza batzuen ezagutzak egiaztatzea; eta, hala badagokio, proba fisikoak gainditzea, zeinek errespetatu beharko baitute sexuan oinarritutako diskriminaziorik ezaren printzipioa, batez ere baremoak eratzean. […]

6. Hautaketa-prozeduren objektibotasuna eta arrazionaltasuna bermatzeko, eta deialdi bakoitzean beren-beregi ezarritakoa kontuan hartuta, probak honela osatu ahal izango dira: ikastaroak gaindituz, gehienez ere 6 hilabeteko iraupena izango dutenak A taldeko lanpostuetarako, eta 3 hilabetekoa gainerako taldeetarako; proba espezifiko bat gaindituz, nahitaezkoa eta baztertzailea izango dena, Batasuneko hizkuntza bat edo batzuk ezagutzen dituztela egiaztatzeko; praktikaldiak gaindituz; izangaiek curriculumak erakutsiz; proba psikoteknikoak eginez, edo elkarrizketak eginez. Era berean, osasun-azterketak egitea ere eskatu ahal izango zaie.

7. Izangaiek eskubidea izango dute Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozein askatasunez aukeratzeko hautaprobak egite aldera, eta horrek, aldi berean, eskubidea ekarriko du ariketen enuntziatuak hizkuntza berean jasotzeko, salbu eta probak valentzieraz edo beste hizkuntza batean egin behar direnean, hizkuntza horren ezagutza berezia behar delako.

[…]

VI. TITULUA
Enplegatu publikoen eskubideak, eginbeharrak eta bateraezintasunak

I. KAPITULUA
Enplegatu publikoen eskubideak

76. artikulua.— Norbanakoen eskubideak

1. Enplegatu publikoek eskubide indibidual hauek dituzte:

k) Inolako diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexua edo sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, dibertsitate funtzionala, adina, hizkuntza edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak direla-eta.

IV. KAPITULUA
Betebeharrak, ereduzko kodea eta bateraezintasunen araubidea
1. atala
Ereduzko kodea

98. artikulua.— Jardun-printzipioak

Enplegatu publikoa izateak jardun-printzipio hauek betetzea dakar:

4. Enplegatu publikoen jokabideak oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen errespetua izango du oinarri, eta saihestu egingo ditu era guztietako diskriminazioak, hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak.

99. artikulua.— Betebeharrak

Enplegatu publikoek, esleituta dituzten eginkizunak egikaritzean, honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

5. Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, eta herritarrei bermatzea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidearen egikaritzea.

VII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta mugikortasuna

II. KAPITULUA
Karrerako funtzionarioen borondatezko mugikortasuna

1. atala
Lehiaketa eta izendapen askea

111. artikulua.— Lehiaketa

2. Erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan, besteak beste merezimendu hauek balioetsi ahal izango dira:

f) Valentziera-ezagutzen hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, baldin eta eskakizun hori betekizuna ez bada; gaitasun hori beren-beregi balioetsi ahal izango da deialdiko lanpostuan bete beharreko eginkizunekin eta atazekin duen zuzeneko loturagatik.

g) Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuk ezagutzea; ezagutza hori beren-beregi balioetsi ahal izango da deialdiko lanpostuan bete beharreko eginkizunekin eta atazekin duen zuzeneko loturagatik.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Zeinu-hizkuntzak eta komunikaziorako beste laguntza-bitarteko batzuk

Generalitateko Administrazioak behar diren jarduketak aztertu eta sustatuko ditu, zeinek bide emango baitute teknologia berrien bidez zeinu-hizkuntzak arian-arian ezarri ahal izateko, eta, horrela, herritarrei arreta egokia emateko.

Era berean, jarduketak egingo dira, zeinek bide emango baitute hauek balioetsi ahal izateko: zein-hizkuntzaren ezagutza, gorrak enplegu publikoan sartzeko, eta jendeari zuzeneko arreta emateko lanpostuak betetzeko.

Generalitateko Administrazioak, era berean, behar diren jarduketak ezarriko ditu komunikazioari laguntzeko beste neurri batzuk arian-arian ezartzeko, bai bide telematikoen bidez, bai aurrez aurre, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa betetze aldera. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

Azken xedapenetako bigarrena.— Valentziako enplegatu publikoen prestakuntza-politika

Kontseiluak, elkarrizketa-mahai edo -foro egokietan negoziatu edo eztabaidatu ondoren, erregelamendu bidez garatuko du zelan hartuko duen parte eta zelan arituko den lankidetzan EVAP Generalitateko, toki-erakundeetako eta sektore publiko instrumentaleko langile guztien prestakuntza-politiken koordinazioan, zehaztuko du zein diren zeharkako prestakuntza-estrategiak, bai eta Valentziako enplegatu publikoen beharrizanak hauteman eta prestakuntza-eredu erkideak definitu ere.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Legea erregelamendu bidez garatzea

2. Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Kontseiluak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailak proposatuta, erregelamendu-xedapen bat onetsiko du, zeinak zehaztuko baitu zein den Valentziako Erkidegoko enplegu publikoaren eremuan eska daitekeen valentzieraren ezagutza-maila, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak horren aldeko txostena eman ondoren, betiere proportzionaltasunaren eta egin beharreko eginkizunetara egokitzearen printzipioak errespetatuz, zeinak aurreikusita baitaude lege honen 62.1.g artikuluan.

Azken xedapenetako laugarrena.— Indarrean jartzea

3. Lege honetan hizkuntza-ezagutzaren mailak egiaztatzeari buruz jasotako aurreikuspenak azken xedapenetako hirugarrenaren bigarren apartatuan aurreikusitako erregelamendua onesten denean jarriko dira indarrean.

I. ERANSKINA
Generalitateko Administrazioko kidegoak eta eskalak

2. A1 azpitaldeko kidego bereziak

Eskalak:

1) A1-04-01. Hizkuntza-itzulpengintza eta -interpretazioko goi-mailako titulua.

Betekizunak: valentzieraren ezagutzen C2 mailaren ziurtagiria, Valentzieraren Ezagutzen Batzorde Kalifikatzailearena (JQCVrena), edo indarrean dagoen araudiaren arabera baliokidetzat jotzen den beste edozein ziurtagiri.

3. A2 azpitaldeko kidego bereziak

a) A-02. Teknikari fakultatiboen kidegoa.

Eskalak:

9) A2-02-09. Hizkuntza-sustapeneko teknikari fakultatiboa.

Betekizunak: valentzieraren ezagutzen C2 mailaren ziurtagiria, Valentzieraren Ezagutzen Batzorde Kalifikatzailearena (JQCVrena), edo indarrean dagoen araudiaren arabera baliokidetzat jotzen den beste edozein ziurtagiri.

4. B taldeko kidego bereziak

Eskalak:

g) B-07. Zeinu-hizkuntzaren interpretazioaren kudeaketako teknikarien kidegoa.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper