Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.20. 1/2019 Legegintzako Dekretua, abenduaren 13koa, Kontseiluarena, Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena


8.4.15.20. 1/2019 Legegintzako Dekretua, abenduaren 13koa, Kontseiluarena, Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena[1365]

[ZIOEN AZALPENA]

I

[…]

I. tituluak arauaren xedapen orokorrak ezartzen ditu, eta bi kapitulutan banatzen da. Lehenengoan hauek definitzen dira: xedea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko eta defendatzeko ereduaren printzipio informatzaile gisa balio duten helburuak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kontzeptua, babes berezia behar duten kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kolektiboak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak eta haien hizkuntza-eskubideak. […]

[…]

II

[…]

Aurrekoarekin bat etorriz, 6/2019 Legearen lehenengo xedapen iragankorra bete da, zeinak aurreikusten baitu legegintzako dekretu honen bidez onesten den testu bateginak hizkera inklusiboan idatzita egon beharko duela.

[…]

ERANSKINA
Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

8. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko.

2. Generalitatek valentzieraren erabilera sustatuko du enpresek eta profesionalek kontsumitzaile eta erabiltzaileekin dituzten harremanetan. Helburu horrekin, neurriak hartuko ditu kontratuen eta merkataritza-eskaintzen baldintza orokorrak valentzieraz ere eman daitezen, bereziki oinarrizko zerbitzuei buruzkoak.

[1366]3. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ezin izango dira euren hizkuntzagatik diskriminatu. Inola ere ezin zaie arretarik ukatu edo arreta desegokia eman, lege honetan araututako kontsumo-harremanetan erabiltzen duten hizkuntza ofiziala dela-eta.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozial legitimoak babesteko eskubidea

20. artikulua.— Administrazio publikoen jarduketa

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, beharrezkoak diren jarduketak garatu behar dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interes ekonomiko eta sozial legitimoak behar bezala babesteko, eta, bereziki, honako hauek bermatzeko jarduketak, aplikatu beharreko legeriaren arabera:

[1367]16. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

[1368]17. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituen enpresa-jarduera egikaritzea, bai eta hizkuntza-eskubide horiek benetan betetzen direla egiaztatzea ere.

IV. TITULUA
Zehatzeko ahala

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

63. artikulua.— Subjektu erantzuleak

4. Produktuak ez baditu erantzulea identifikatzeko behar diren datuak, indarreko araudian ezarritakoaren arabera, orduan erantzuletzat hartuko da produktua merkaturatu duena, salbu eta ontziratzailea identifika badaiteke. Ofizialak ez diren hizkuntzetan etiketatutako produktuetan, horien banatzaileari egotziko zaio lehentasunez erantzukizuna.

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

72. artikulua.— Bermea eta saldu ondoko zerbitzua

Berme-arloko arau-hausteak dira:

5. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei saldu ondoko zerbitzu tekniko bat dagoelako publizitatea egitea edo sinestaraztea, hori egia ez denean, edo ez jakinaraztea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen bizilekua ez den beste herrialde batean dagoela, edo harremanetan jartzeko hizkuntza ez dela Espainiako ofiziala edo kontratuan erabilitakoa.

74 artikulua.— Beste arau-hauste batzuk

Honako hauek ere kontsumoaren arloko arau-haustetzat hartuko dira:

[1369]11. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak hizkuntza-arloan ezartzen dituen betebeharrak ez betetzea, betiere urraketa horrek ez badakar, gainera, zerbitzua ukatzea.

[1370]12. Kontsumitzaileari arreta ukatzea, eta ukatze horren arrazoia lege honetan jasotako hizkuntza-eskubideak egikaritzea eragoztea izatea.

III. KAPITULUA
Zehapenak

76. artikulua.— Zehapenen zenbatekoa

3. Zehapenak mailakatzeko, inguruabar hauetako bat gertatzen den hartu behar da kontuan:

[1371]m) Portaera arau-hauslea gauzatzea honako arrazoi hauengatik: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional baten kide izatea; arraza, larru-kolorea edo etnia; sexua, orientazioa, sexu-identitatea eta genero-identitatea edo genero-adierazpena; iritzi politikoa edo beste mota batekoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; erabilitako Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofiziala; jatorri kulturala, nazionala, etnikoa edo soziala; egoera ekonomikoa edo administratiboa, klase soziala edo ondarea; etorkia; adina; fenotipoa, talde etniko bateko kide izatearen sentimendua; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo beste edozein tasun, inguruabar edo giza izaeraren adierazpen erreal edo esleitua.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper