Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.18. 15/2018 Legea, ekainaren 7koa, Valentziako Erkidegoko Turismo, Aisialdi eta Abegikortasunari buruzkoa


8.4.15.18. 15/2018 Legea, ekainaren 7koa, Valentziako Erkidegoko Turismo, Aisialdi eta Abegikortasunari buruzkoa[1361]

HITZAURREA

I

[…]

Gainera, kodeak gizadiaren balio etiko erkideak ulertzea eta sustatzea aldarrikatzen du, sinesmen erlijioso, filosofiko eta moralen aniztasunarekiko eta kontzientzia-askatasunarekiko tolerantziako eta errespetuzko espirituan, horiek baitira, aldi berean, turismo arduratsuaren oinarria eta ondorioa, eta horrek esan nahi du agente profesionalek prestakuntza espezifikoa izan behar dutela turista gisa bisitatzen gaituzten pertsonen bizimoduari, gustuei eta igurikimenei buruz, eta turista gisa duten kultura garapenari eta garapen espiritualari egiten dieten ekarpenari buruz, betiere tratamendu abegitsua bermatzeko. Ildo horretan, kodearen helburua lekualdatzeak sustatzea da, baldin eta lekualdatzeok eragiten badituzte historia-, ondare-, ingurumen-, erlijio-, osasun-, hezkuntza- eta kultura-trukeak edo hizkuntza-trukeak. Printzipio horiek oinarrizkoak dira legeria moderno baterantz jotzeko, eta lege honetan daude jasota.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Definizioak

3. artikulua.— Oinarrizko definizioak

Lege honen eta bera garatzen duten xedapenen ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

h) Abegikortasuna: arreta eta tratu neurritsua ematea turismo-zerbitzuen erabiltzaileei, betiere haien hizkuntza, ohiturak, tradizioak, sinesmenak eta kontzientzia-askatasuna errespetatuz, haien igurikimenak ahalik eta gehien asetzeko, gizarte ireki, tolerante eta mediterraneotzat identifikatzen gaituzten balioen arabera.

II. TITULUA
Turismo-jardueraren lurralde-plangintza

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

14. artikulua.— Turisten eta auzokoen arteko abegikortasuna eta oreka oinarrizko printzipio gisa

1. Abegikortasuna hau da: turismo-zerbitzuen erabiltzaileei eta bisitariei haien hizkuntza, ohiturak, tradizioak eta kontzientzia- eta sinesmen-askatasuna errespetatuz ematen zaien arreta eta tratua; administrazio publikoek arreta espezifikoa eskainiko dute turismoaren eremuan, bai turismoa sustatzeko jarduketetan, bai nabarmentzeko moduko ekintzak eta portaerak aitortzeko eta sustatzeko pizgarrien eta bereizgarrien bidez.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

2. atala
Turismo-enpresak

19. artikulua.— Betebeharrak

2. Turismo-udaletan, turismo-informazioko udal-bulegoetan eta legearen 64.1 artikuluan aipatzen diren turismo-ostatuetan, liburuxkek egon beharko dute zenbait hizkuntzatan erabiltzaileei eta bisitariei emateko; liburuxka horietan, legearen 16. eta 17. artikuluetan jasotako eskubideak eta eginbeharrak jaso beharko dira, eta, hala badagokio, enklabe bereziei eta horiek dauden lekuetako ohiturei buruzko oharrekin osatu beharko dira, bai eta gurtza-lekuetarako behar den errespetuarekin, eta horiek guztiak zaintzeko behar diren debekuekin eta murrizketekin ere.

III. KAPITULUA
Valentziako Erkidegoko turismo-helmuga, haren produktuak eta markak

33. artikulua.— Lurraldeko turismo-produktuak eta turismo-markak

7. Valentziako Erkidegoko turismo-marka baten titularra den administrazio publikoak informazio-kanalak sortu, mantendu eta sustatu beharko ditu erraz eskuratzeko moduan, zeinek izango baitute markari lotutako informazio guztia, eta marka sustatzeko egokitzat jotzen dituen publizitate instituzionaleko jarduketa guztiak garatu beharko ditu. Hori guztia, gutxienez, valentzieraz, gaztelaniaz eta ingelesez; gainera, kanpo-merkatuetako berezko hizkuntzetan, bereziki frantsesez, italieraz, alemanez, nederlanderaz, errusieraz eta txineraz.

III. TITULUA
Turismo-lehia bultzatzea

III. KAPITULUA
Turismo-kudeaketarako tresnak

46. artikulua.— Turismo-sektoreko profesionalizazioa

3. Turismoaren arloan eskumena duen Kontseiluko sailak, haren mendeko erakunde eta zentroen bitartez, prestakuntza-planak garatuko ditu, eta horren helburua izango da sektorea profesionalizatzen eta merkatuak eskatzen dituen espezialitateetan profesionalak kualifikatzen eta espezializatzen laguntzeko; espezialitate horien barruan, zerbitzuen modernizazioarekin, hizkuntzen ezagutzarekin, teknologia berrien ezagutzarekin eta turismoaren arloan garrantzi berezia duten zerbitzu osagarriekin lotutakoak.

4. Kontseiluak sustatuko du turismo-prestakuntza arautuko programak egokitu daitezen sektoreko enpresen beharrizanetara, eta ahaleginduko da enplegurako prestakuntza praktikoa, espezializatua eta Valentziako Erkidegoko turismo-ereduaren berezitasunetara egokitua izan dadin.

Era berean, Kontseiluak mekanismoak ezarriko ditu Valentziako turismo-sektoreko profesionalei eurek behar duten prestakuntza errazteko; horrela, profesionalok ikasiko dute Valentziako herriaren kultura eta abegikortasuna, erkidego hartzaile gisa, eta gure erkidegoa bisitatzen duten turisten kultura, bizimoduak, gustuak eta tradizioak ezagutzen eta errespetatzen. Era berean, turisten eta biztanleen arteko elkarbizitzaren etikaren esparruan, prestakuntza eskainiko da turistari Valentziako gizartearekiko errespetuzko portaerak behar bezala transmititzeko.

Helburu horrekin, valentziera ezagutzeko beharrezko prestakuntza emango zaie turismo-sektoreko profesionalei.

III. TITULUA
Turismo-diziplina

III. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

93. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Administrazioko arau-hauste oso astunak dira:

[1362]4. Edozein ekintza, zeinak nahita diskriminazioa baitakar arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina, janzkera edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak, baldin eta zigor arau-hausteak ez badira.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper