Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.12. 12/2015 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten titulartasuneko eremu autonomikoko irrati- eta telebista-zerbitzua berreskuratzeari buruzkoa


8.4.15.12. 12/2015 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten titulartasuneko eremu autonomikoko irrati- eta telebista-zerbitzua berreskuratzeari buruzkoa[1355]

HITZAURREA

Lege honen xedea hauxe da: eremu autonomikoko irrati-difusioaren eta telebistaren zerbitzu publikoa berreskuratzea, eta oinarriak finkatzea ikus-entzunezko komunikabide publiko autonomikoen eredu berria prestatze aldera, gure herriaren identitatea, hizkuntza eta kultura sustatzeko eta defendatzeko esparruan; aldi berean, adieraztea ezen Valentziako herriak baduela legitimitate eta gaitasunik bere autonomia politikoa egikaritzeko behar diren tresnak edukitzeko, eta ikus-entzunezko komunikabide propioak sortzeko (hala nola irratia, telebista, ikus-entzunezkoen zerbitzuak eta informazioaren gizartearenak). Komunikabide horiek balio behar dute Valentziako hizkuntza eta kulturaren ezagutza, sustapen eta zabalkundea areagotzeko informazioaren eta komunikazioaren eremuan, aldi berean gure erkidegoa hezurmamitzeko funtsezko osagai bihurtzen direlarik.

Arau honen bidez, era berean, eskubide kolektiboak berreskuratu nahi dira geure-geureak diren identitatea, hizkuntza eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko; hori ez ezik, arau honek ateak zabalduko dizkie gure erkidegoko herritarrek bizitza politiko eta kulturalean aktiboki parte hartzeko bide izan daitezkeen komunikabideei; komunikabideok, aldi berean, askatasuna bermatu behar dute ideiak eta informazioa jasotzeko eta komunikatzeko, gure lurretik eta guztiontzat. Eskubide horiek Espainiako 1978ko Konstituzioan eta gure autonomia-estatutuan aitortzen dira, eta Espainiako estatuak berronetsitako nazioarteko hitzarmenetan ere sustraitzen dira, hala nola Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean eta Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1966an onetsiak), Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean (Europako Kontseiluak 1950ean onetsia), Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunean (Europako Kontseiluak 1992an onetsia) eta abar.

[…]

4/2013 Legeak, Konstituzioaren eta Estatutuaren mandatuen zentzu hori alde batera utzi zuen; telekomunikazioen digitalizazio-prozesuarekin lotutako aukera teknologikoak nabarmen handitu dira; ikus-entzunezko komunikazio-eskaintza asko ugaritu da, eta Valentziako herriaren ordezkariek mandatu horiek interpretatzeko modu tradizionala izan dute. Bada, aurreko guztiak gorabehera, 4/2013 Legeak babesa eman zion RTVVren emanaldiak amaitzeari, horrez gain, lege-debekua ezarri zuen valentziar hedabide publikoak egoteko, eta horrela zapuztu egin zuen eremu autonomikoko ikus-entzunezkoak edukitzeko eskubidea, betiere ikus-entzunezko eskaintza nahikoa berezko hizkuntzan egoteko beharrizana asetze aldera. Paradoxikoki, azken urteotan gaztelaniazko komunikazio-ekimenak ugaritu diren bitartean, valentzierazko emanaldiak murriztu ere egin dira, eta, RTVVren kasuan bezala, zeina izan baitzen hogei urte baino gehiagoz Autonomia Erkidegoko irrati- eta telebista-hedabide publikoa, emanaldiok desagertu egin dira.

Horren ondorioz, lehen valentzierak ikus-entzunezko hedabideetan ordezkaritza txikia bazuen ere, gaur egun ia ez dago horrelakorik. Gogoan izan behar da valentziera erabiltzeak eta sustatzeak Valentziako herriaren eta haren kultura-ondarearen identitatea, balioak eta interesak defendatzea dakartela. Hizkuntzaren, herri-jaien eta errealitatea ulertzeko, eraikitzeko eta bizitzeko ditugun beste modu batzuen aberastasuna gure kulturaren funtsezko zatia da, gure historiaren aztarna materialak bezala. Eta ikus-entzunezko hedabide publiko eta valentziarrek soilik jaso, zaindu eta proiekta ditzakete etorkizunera gure hizkuntzaren bizitasuna eta indarra, eta valentziarrek mota guztietako esparruetan egiten duten kultura-ekoizpena, gure ohiturak eta valentziar herriaren nortasuna.

Komunikabide propiorik ez izateak, RTVVren itxieratik igaro diren hilabeteetako esperientziak agerian utzi duen moduan, esan nahi du gure erkidegoko herritarrei kentzen ari zaizkiela gainerako espainiarrek dituzten eskubideak. Eskubideok dira, adibidez, Espainiako Konstituzioan, 3.2 artikuluan jasotakoa, zeinak aitortzen baititu estatuko lurraldeko hizkuntza-modalitateak, bereziki errespetatu eta babestu beharreko kultura-ondaretzat jotzen dituenean, edo 20.3 artikuluan jasotakoa, zeinak nahitaez eskatzen baitu Espainiako gizartearen eta hizkuntzen pluraltasuna errespetatzea gizarte-taldeak eta talde politikoak komunikabideetara iristeko orduan.

Era berean, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak herritarrek ikus-entzunezko komunikazio plurala jasotzeko duten eskubidea formalizatzen du, betiere hedabide publiko eta pribatuen, iturrien eta edukien aniztasunaren bidez, eta estaldura-eremu desberdinetatik, Estatuaren lurralde-antolaketaren arabera. 7/2010 Legeak, ildo beretik, xedatzen du ezen ikus-entzunezkoen operadoreek estatuko hizkuntza ofizialen eta haien kultura-adierazpenen ezagutza eta zabalkundea sustatuko dituztela, kontuan hartuta kultura- eta hizkuntza-aniztasunerako eskubideak hauxe dakarrela: pertsona guztiek eskubidea dutela ikus-entzunezko komunikazioak herritarren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen duen programazio irekia izateko. Berezko hizkuntza duten autonomia-erkidegoek arau gehigarriak onetsi ahal izango dituzte eskumen-eremu bateko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako, norberaren hizkuntzan ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko.

Era berean, aipatu behar da Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunaren 11.a) artikuluak berronetsi egiten duela aurreikuspen hori; izan ere, ezartzen du ezen irratiak eta telebistak zerbitzu publikoko zeregina duten neurrian, botere publikoek bermatu beharko dutela gutxienez irrati bat eta telebista bat sortuko direla Gutunak babestutako hizkuntza erregional eta gutxituetan.

Gogoratzekoa da, era berean, Valentziako Ikus-entzunezkoen Sektoreari buruzko apirilaren 19ko 1/2006 Legeak 3. artikuluan ezartzen duela ikus-entzunezkoen sektorea estrategikoa dela, garrantzi sozial eta ekonomikoa duelako eta berezko kultura, historia eta hizkuntza sustatzeko eta zabaltzeko tresna delako. Lege horrek, halaber, berariazko mandatua ematen die Valentziako botere publikoei Valentziako ikus-entzunezkoen sektorea sendotu dezaten printzipio horien arabera. Errealitateak erakusten duenez, eta berriz ere RTVVren itxieratik igaro den denbora kontuan hartuta, zalantzarik gabe berretsi da ideiak eta informazioa norberaren hizkuntzan jasotzeko eta komunikatzeko eskubidearen bermea ezin dela soilik merkatu aldakor baten jomugan jarri, eta horrek justifikatzen du titulartasun publikoko valentzierazko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu autonomiko batzuk berreskuratzea.

[…]

Azaldutako egoera eta gabeziak kontuan hartuta, zeinak jada planteatu ziren gure erkidegoko herritarren ia laurogeita hamar mila bat sinadurak abalatutako legegintzako herri-ekimenaren proposamenean, zeinak ekarri zuen Generalitaten apirilaren 2ko 5/2015 Legea, Valentziako Irrati-telebistaren Zerbitzu Publikoari buruzkoa (fase parlamentarioan aldaketa batzuk sartu baziren ere), zeinaren jatorrizko espiritua, oro har, proposamen honetan jasotzen baita, beharrezko ikusten da legegintza-jarduketa bat garatzea, zeinak oinarri orokorrak ezarriko baititu Valentziako herriak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu propioak, publikoak eta valentzierazkoak izateko, betiere Generalitaten titulartasuneko autonomia-eremuko irrati- eta telebista-zerbitzuei buruzko lege berri batean islatzen den eredu berriaren arabera; legea Gorteek onetsia da, Valentziako Irrati-Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Esparruaren batzorde parlamentarioak azterlan eta kontsulta egokiak egin eta gero.

2. artikulua.— Helburuak zerbitzuen prestazioa berrezartzeko

1. Generalitaten titulartasuneko eremu autonomikoko irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren funtsezko helburuak izango dira gure erkidegoaren lurraldea egituratzen laguntzea, gure kultura, hizkuntza, historia eta gure identitate-ezaugarriak zabaltzea, eta Valentziako ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea. Informazio-edukiek gure gizartearen pluraltasun sozial eta politikoa islatu beharko dute, eta arreta berezia eskaini hurbiltasuneko informazio-beharrizanei. Hori guztia Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 40.1 artikuluan zerbitzu publikoari buruz ezarritako irizpide orokorren arabera.

2. Horretarako, Generalitatek Valentziako Erkidegoan irrati- eta telebista-zerbitzu publikoak sortzea eta arautzea ezarriko du, eduki honekin:

b) Gutxieneko ezaugarriei dagokienez:

[…]

Valentzieraz, emanaldi eleaniztunekin (gaztelaniaz eta ingelesez), baldin eta teknikoki egin ahal bada.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper