Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.15.7. 1/2006 Lege Organikoa, apirilaren 10ekoa, 5/1982 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuarena, erreformatzekoa


8.4.15.7. 1/2006 Lege Organikoa, apirilaren 10ekoa, 5/1982 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuarena, erreformatzekoa[1350]

HITZAURREA

[…]

Orobat valentziar hizkuntza Valentziako Erkidegoko berezko gisa definitzen da, eta valentziera, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da. Estatutuari erantsi zaizkio 5/1982 Lege Organikoa aldarrikatu ondoren sortutako instituzioak, eta, aldi berean, valentziar instituzio guztien izena valentzieraz ematen dira, horrela erabiliak izan daitezen, bai valentzieraz eta bai gaztelaniaz idatzi edo hitz egiten denean.

Era berean, erreforma honen zio da Valentziako Erkidegoa nazionalitate historiko gisa onartzea, bai haren sustrai historikoengatik, bai haren nortasun bereiziagatik, bai haren hizkuntza eta kulturarengatik, bai haren foru-zuzenbide zibilarengatik.

[…]

Erreforma honen beste helburu bat hauexek bultzatu eta garatzea da: aplikatu behar den foru-zuzenbide zibila; valentziera jakin eta erabiltzea; gure herriaren berezko eta banako kultura, eta haren ohiturak eta tradizioak. Horregatik, Generalitaten eskumenen legegintza-garapenak, Espainiako Konstituzioarekin erabateko harmonian, ahaleginak egingo ditu Valentziako Erresumaren Foruen edukiak berreskuratzen; izan ere, horiek abolitu egin ziren 1707ko ekainaren 29ko Dekretua aldarrikatuz.

[…]

Estatutuan sartu dira hura onetsi ondoren sortu diren Generalitaten instituzio guztiak. Horiek guztiak valentzieraz izendatzen dira, eta valentziar jentilizioa kendu egin da Generalitat hitzaren ostean. Aldi berean, idazkera batzuk hobetu egin dira, eta errakuntza batzuk kendu, ezein kasutan estatutuaren edukiaren erreformarik egin gabe.

[…]

Lau xedapen gehigarri daude: finantza-eskumenei dagokiena; eskumenen zabalkuntzari dagokiona, non eta estatuak beste autonomia-erkidego batzuei eskumenok zabaldu dizkienean; Aragoiko Koroaren Artxiboko patronatuari dagokiona; eta Generalitaten instituzioek eta Administrazioak euren adierazpen publikoetan ezein talde edo pertsonarentzat kalte edo gutxiespenik ez dakarren hizkera erabiltzeari dagokiona.

[…]

I. TITULUA
Valentziako Erkidegoa

6. artikulua

1. Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntza valentziera da.

2. Valentziera ofiziala da Valentziako Erkidegoan, gaztelania ere den gisa, zeina estatuko hizkuntza ofiziala baita. Guztiek dute eskubidea haiek jakin eta erabiltzeko, eta valentzieraren irakaskuntza eta valentzierazko irakaskuntza jasotzeko.

3. Generalitatek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko du, eta haien ezagutza bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

4. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

5. Babes berezia eta errespetua emango zaizkio valentzieraren berreskuratzeari.

6. Legeak irizpideak ezarriko ditu berezko hizkuntza Administrazioan eta irakaskuntzan aplikatzeko.

7. Lege bidez mugatuko da zein lurraldetan erabiltzen den gehiago hizkuntza bat edo bestea, bai eta zein lurraldetan salbuets daitekeen Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera.

8. Hizkuntzaren Akademia Valentziarra valentzieraren instituzio arauemailea da.

II. TITULUA
Valentziarren eskubideak

9. artikulua

2. […]

Era berean, valentziar herritarrek eskubidea izango dute Valentziako Erkidegoko Administraziora hizkuntza ofizialetako edozeinetan jotzeko eta eurek erabilitako hizkuntza berean erantzuna jasotzeko harengandik.

13. artikulua

4. Generalitatek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatuko du, zeinak irakatsia, babestua eta errespetatua izan beharko baitu.

III. TITULUA
Generalitat

I. KAPITULUA

20. artikulua

3. Orobat, Generalitaten instituzioak dira: Kontuen Sindikatua (Sindicatura de Comptes), Herriaren Defendatzailea (Síndic de Greuges), Valentziako Kulturaren Kontseilua (Consell Valenciá de Cultura), Hizkuntzaren Akademia Valentziarra (Acadèmia Valenciana de la Llengua), Kontseilu Juridiko Aholku-emailea (Consell Jurídic Consultiu) eta Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (Comité Econòmic i Social).

II. KAPITULUA
Valentziako Gorteak edo Les Corts

25. artikulua

5. Generalitaten legeak Erregearen izenean aldarrikatuko ditu haren Lehendakariak, eta hizkuntza ofizial bietan argitaratuko dira Generalitaten Aldizkari Ofizialean (Diario Oficial de la Generalitat) legeok onetsi eta hamabost eguneko epean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (Boletín Oficial del Estado). Indarrean jartzeko, Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunak eraenduko du.

IV. KAPITULUA
Kontseilua (Consell)

29. artikulua

7. Kontseiluaren arau, xedapen eta egintza guztiak, euren izaeragatik, Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratu behar badira, hizkuntza ofizial bietan argitaratuko dira. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeari dagokionez, kasuko arau estatalak xedatzen duena beteko da.

V. KAPITULUA
Justizia Administrazioa

35. artikulua

1. Generalitatek eskatuz, organo eskudunak lehiaketa eta oposizioak deituko ditu, magistratuen, epaileen, idazkari judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko gainerako langileen plaza hutsak betetzeko, betiere Botere Judizialaren Lege Organikoak xedatzen duenaren arabera. Ebazpenean kontuan hartuko dira Valentziako foru-zuzenbide zibilaren espezializazioa eta valentzieraz jakitea.

VI. KAPITULUA
Generalitaten beste instituzio batzuk

2. atala
Generalitaten instituzio aholku-emaileak eta arauemaileak

41. artikulua.— Hizkuntzaren Akademia Valentziarra (L'Acadèmia Valenciana de la Llengua)

Hizkuntzaren Akademia Valentziarra Generalitaten instituzio publikoa da, eta haren eginkizuna valentzieraren hizkuntza-araudia zehaztu eta, behar denean, gertatzea da.

Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren hizkuntza-araudia nahitaez aplikatuko da Valentziako Erkidegoko administrazio publiko guztietan.

Akademiako kideen izendapenak, eginkizunek, ahalmenek, estatutuak eta haien agintaldiaren iraupenak Gorteen (Corts) legeak xedatzen duenaren arabera egokitu beharko dute.

Laugarren xedapen gehigarria

Generalitaten instituzio eta administrazioek euren adierazpen publikoetan ez dute erabiliko ezein talde edo pertsonarentzat kaltea edo gutxiespena dakarren hizkerarik, dela sexuagatik, dela beste edozein tasun sozialengatik, zeinaren tratamendu bereizia galarazita baitu gure ordenamendu konstituzionalak.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper