Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.14. Murtziako Autonomia Erkidegoa


8.4.14. Murtziako Autonomia Erkidegoa


8.4.14.1. 6/1998 Legea, martxoaren 13koa, Murtziako Erregioko Eskola-kontseiluei buruzkoa[1315]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua

Irakaskuntzaren programazio orokorra, funtsean, Konstituzioan eta hezkuntza-prozesua arautzen duten lege organikoetan jasotako helburu hauek lortzera bideratuko da:

g) Erregio-identitatearen kontzientzia sustatzea, gure erregioko balio historikoak, geografikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


8.4.14.2. 1/2004 Legegintzako Dekretua, uztailaren 9koa, Tasa, Prezio Publiko eta Kontribuzio Bereziei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[1316]

[1317]Hamaseigarren xedapen gehigarria.— “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa” 2021eko ekitaldian

2021eko ekitaldian, “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Batxilergoa – Baccalauréat edo Lanbide Heziketa atzerriko hizkuntzen irakaskuntza-sisteman egin dutela egiaztatzen duten subjektu pasiboak, baldin eta Murtziako Erregioko hizkuntza-eskola ofizialetako hizkuntza-ziurtagiria lortzeko modalitate librea aukeratzen badute.

II. ERANSKINA
Tasen testua

9. taldea
Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak

T960
Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1318]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.

T961
Hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1319]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.

T962
Hizkuntza-eskola ofizialetako espezializazio- eta hobekuntza-ikastaroetako matrikulagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1320]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.


8.4.14.3. 2/2005 Legea, martxoaren 11koa, Murtziako Erregioko Akademiei buruzkoa[1321]

HITZAURREA

Konstituzioaren 44. artikuluaren arabera, botere publikoek babestu eta sustatuko dute, interes orokorraren mesedetan, kultura iristea, herritarren eskubide gisa, bai eta zientzia eta ikerketa ere. Konstituzioaren testuko 148.1.17) artikuluak, autonomia-erkidegoek beren gain har ditzaketen eskumenen artean, hau aipatzen du: Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko eskumena. Hala ere, autonomia-erkidegoen eskumen horiek zehaztu arren, akademiak ez ditu beren-beregi aipatzen beren lurralde-eremuetan kultura eta ikerketa sustatzeko tresna gisa.

[…]


8.4.14.4. 8/2005 Legea, abenduaren 14koa, Murtziako Erregioko Eraikuntzaren Kalitateari buruzkoa[1322]

II. TITULUA
Kalitatea bermatzea, plangintza eta egiaztapena

17. artikulua.— Erabileraren, mantentzearen eta larrialdien karpeta

2. Erabileraren, mantentzearen eta larrialdien jarraibideak formulatzeko gidalerroak, hala badagokio, Eskualdeko Administrazioak onetsi beharko ditu. Horiek egiteko, eraikinetako elementuen, sistemen eta instalazioen bizitza baliagarriaren irizpideak eta arrisku-mailak hartuko dira kontuan. Arlo honetako jarraibide egokiak teknikari gaituek prestatuko dituzte, erabiltzaileek beren betebeharrak ulertzen lagunduko duen hizkuntzan.


8.4.14.5. 6/2007 Legea, apirilaren 4koa, Murtziako Erregioko Gazteriari buruzkoa[1323]

II. TITULUA
Gazte-politika

II. KAPITULUA
Gazteriaren Institutua

3. atala
Gazteen animazioa

38. artikulua.— Gazte-turismoa

Murtziako Erregioko Gazteriaren Institutuak proposamenak eskainiko dizkie gazteei helburu hauek lortzeko: gazteen mugikortasuna sustatzea; aisialdirako alternatibak eskaintzea; gazteen prestakuntza indartzea beste hizkuntza, kultura, tradizio eta bizimodu batzuk ezagututa, eta gizartean integratzea eta elkarrekin bizitzea errealitate bihurtzea; bereziki barne-turismoa sustatuko du.

[…]


8.4.14.6. 7/2007 Legea, apirilaren 4koa, Murtziako Erregioko emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa eta genero-indarkeriaren aurka babestekoa[1324]

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak eta oinarrizko antolaketa instituzionala

I. KAPITULUA
Eskualdeko Administrazioa

1. atala
Eskumenak

4. artikulua.— Eskumenak

2. Administrazio autonomikoak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan duen eskumena honako eginkizun hauetan zehazten da:

a) Programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia administrazio-jardueran txertatzeko, eta administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

2. atala
Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioaren antolaketa eta informazioa

8. artikulua.— Berdintasunaren Behatokia

3. Era berean, interpretazio-irizpideak hartuko ditu hizkuntzaren erabilera eta adierazpen sexistak identifikatzeko, zeinek indartzen baitituzte emakumeenganako desberdintasun-jarrerak.

II. KAPITULUA
Toki Administrazioa

1. atala
Eskumenak

12. artikulua.— Eskumenak

2. Toki-korporazioei dagokie honako eginkizun hauek egikaritzea aukera-berdintasunaren arloan:

d) Beren administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzea, administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuz.

II. TITULUA
Jardun-arloak aukera-berdintasunean

IV. KAPITULUA
Hezkidetza

30. artikulua.— Helburu orokorrak

2. Murtziako Erregioko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du hizkera ez-sexista erabiliko dela hezkuntzari eta jakintzaren sustapenari dagokien guztian.

VI. KAPITULUA
Komunikabideak eta teknologia berriak

37. artikulua.— Aukera-berdintasuna komunikazioaren esparruan

1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, komunikazioaren eremuan emakumearen diskriminazioa saihesteko:

b) Bitarteko egokiak erabiliko ditu bitartekoen bidez igortzen diren mezuak bermatzeko eta helarazteko, eta bereziki zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei zuzendutakoak; horretarako, kasu horiei erantzuteko beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

38. artikulua.— Hizkuntzaren erabilera sexista desagerraraztea eta jardunbide egokien kodea

1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, bere eskumenen eremuan, beharrezko ekintzak gauzatuko ditu komunikabideetan hizkuntzaren erabilera sexista desagerrarazteko, eta jardunbide egokien kodeak hartzea sustatuko du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko konstituzio-balioen edukia transmititzeko.


8.4.14.7. 3/2009 Legea, maiatzaren 11koa, Murtziako Erregioko Osasun-sistemaren Erabiltzaileen Eskubide eta Eginbeharrei buruzkoa[1325]

II. TITULUA
Osasunaren sustapenarekin eta osasun-arreta eta -laguntzarekin lotutako eskubideak

III. KAPITULUA
Babes berezia merezi duten kolektiboen espezifikotasunak

20. artikulua.— Atzerritarrak

1. Lege honetan jasotako eskubideak eta eginbeharrak izango dituzte Murtziako Erregioko osasun-sistemako prestazioak eta zerbitzuak iristen eta erabiltzen dituzten atzerritarrek. Osasun-laguntza egokia emateko eta eskubide horiek betetzen laguntzeko, administrazio publikoek jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza-oztopoak murrizteko.


8.4.14.8. 12/2013 Legea, abenduaren 20koa, Murtziako Erregioko Turismoari buruzkoa[1326]

I. TITULUA
Turismo-jarduera sustatzea

9. artikulua.— Jarduketak

3. Turismo arloan eskumena duen organoak sustapen-kanpainak programatu eta exekutatuko ditu Murtziako Erregioaren kalitatea turismo-helmuga gisa sustatzeko eta mantentzeko. Sustapenak turismo-helmugak hartu beharko ditu, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatu beharko du, bai eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.

III. TITULUA
Turismo-zerbitzuak emateko eskubideen eta eginbeharren araubidea

40. artikulua.— Turismo-enpresen betebeharrak

Turismo-enpresek, horiei eragin diezaieketen beste arau batzuetan xedatutakoari kalterik egin gabe, honako betebehar hauek dituzte:

6. Erreklamazioak egiteko behar den dokumentazioa eskura izatea eta bezeroei ematea; erreklamazioak ikusteko moduan iragarriko dira jendaurrean, gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez, eta aukeratu beharreko beste bi hizkuntzatan.


8.4.14.9. 1/2014 Legea, martxoaren 13koa, Murtziako Erregioko Artisautzari buruzkoa[1327]

III. KAPITULUA
Artisauen identifikazioa, segurtasuna eta kalitatea

2. atala
Artisau-identifikazioa

16. artikulua.— Artisau-produktuen nahitaezko etiketatzea

2. Etiketan, gutxienez, Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala erabiliko da.

17. artikulua.— Artisau-adierazpena

4. Artisau-adierazpena produktua merkaturatzen den estatuko hizkuntza ofizialean idatziko da.


8.4.14.10. 3/2014 Legea, uztailaren 2koa, Murtziako Erregioko Salmenta Ibiltariari edo Ez-sedentarioari buruzkoa[1328]

Xedapen gehigarria

[…]

Edukiak gaztelaniaz eta ingelesez adieraziko dira.


8.4.14.11. 12/2014 Legea, abenduaren 16koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko gardentasun eta herritarren parte-hartzeari buruzkoa[1329]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen printzipio orokorrak hauek dira:

n) Sinpletasun-printzipioa, izapideak pixkanaka gutxitzera bideratua, prozedurak berriz diseinatuz eta baliabideak optimizatuz, betiere horrek behar den segurtasun juridikoari eragin gabe, eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkera erabiliz.


8.4.14.12. 8/2015 Legea, martxoaren 24koa, Murtziako Erregioko Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzkoa[1330]

II. TITULUA
Herritarrak eta jarduera fisikoa eta kirola

II. KAPITULUA
Jarduera fisikoa eta kirola eskola-adinean

18. artikulua.— Jarduera fisikoaren eta kirolaren programa eskola-adinean

3. Programak, besteak beste, helburu hauek izan beharko ditu:

d) Hizkera ez-sexista erabiltzea.


8.4.14.13. 8/2016 Legea, maiatzaren 27koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, transgeneroen eta intersexualen berdintasun sozialari buruzkoa, eta sexu-orientazioaren zein genero-identitatearen ondoriozko diskriminazioaren aurkako politika publikoei buruzkoa[1331]

HITZAURREA

II

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

37. artikulua.— Kode deontologikoa

Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.14.14. 4/2017 Legea, ekainaren 27koa, Murtziako Erregioko Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[1332]

ATARIKO TITULUA
Xedea eta aplikazio-eremua

II. KAPITULUA
Aplikazio-eremua

6. artikulua.— Informazioaren eta telekomunikazioen gizartera iristeko baldintzak

Informazioaren gizartearen, telekomunikazioen eta komunikabide sozialen eremuan, Eskualdeko Administrazioak irisgarritasun unibertsala eta diseinua bermatuko ditu zenbait elementutan, hala nola sinadura elektronikoan, interpretazio- eta bideo-interpretazioko zerbitzuen eskura jartzean, web-orri publikoetarako irisgarritasunean edo zerbitzu publikoetarako irisgarritasun elektronikoan, besteak beste.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

10. artikulua.— Printzipioak

1. Lege honen printzipio orokorrak, zeinak jasota baitaude Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen 2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan, honako hauek dira:

c) Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, goza daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan. Era berean, ekintza positiboko neurriak onartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da.

II. KAPITULUA
Sustapena eta defentsa

12. artikulua.— Sustapen-neurriak

3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.

4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.

V. TITULUA
Telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

35. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

4. Murtziako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VII. TITULUA
Kulturako, kiroleko eta aisiako ekipamenduetarako irisgarritasuna

39. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasuna

1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek haietaz gozatu, ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkuntza ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

Xedapen gehigarri bakarra.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsaleko aspektuak Espainiako zeinu-hizkuntzak arautzen dituen araudi estatalean ezarritakora egokituko dira, bai eta erregelamendu bidezko garapenera ere, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoei dagokienez.


8.4.14.15. 5/2018 Legea, maiatzaren 28koa, Murtziako Erregioko Kriminologiaren Elkargo Profesionala sortzekoa[1333]

HITZAURREA

[…]

Horregatik guztiagatik, eta profesional interesdunak ordezkatzen dituen kolektibo batek eskatuta, zeinak bere izendapenean hizkera sexistatik ihes egin nahi izan baitu, egokitzat eta beharrezkotzat jo da Murtziako Erregioko Kriminologiaren Elkargo Profesionala sortzea, zuzenbide publikoko korporazio gisa, eta horrek segurtasun-politika publikoak indartzea eta autonomia-eremuan politika horiek kudeatzea ekarriko du.

[…]


8.4.14.16. 10/2018 Legea, azaroaren 9koa, kalitateko enplegu egonkorra sortzeko erregioko eredu ekonomikoaren eraldaketa bizkortzeari buruzkoa[1334]

V. TITULUA
Izapideak bizkortzeko eta sinplifikatzeko beste neurri sektorial batzuk

30. artikulua.— Murtziako Erregioko unibertsitate publikoetako irakasle ikertzaileentzako pizgarriak

2. Pizgarri horiek unibertsitateari balio erantsi handiagoa ematen dioten jarduerak aitortu ahal izango dituzte, besteak beste:

f) Ibilbideak edo tituluak ezartzea, zeinen irakaskuntza ematen baita ingelesez edo interes zientifiko edo akademikoko beste hizkuntza batzuetan.


8.4.14.17. 13/2018 Legea, azaroaren 29koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko gardentasun eta publizitate instituzionalari buruzkoa[1335]

III. KAPITULUA
Publizitate instituzionala

7. artikulua.— Publizitate instituzionala, euskarriak eta hedabideak kontratatzeko irizpideak

8. Desgaitasuna duten pertsonek mezu instituzionaletarako irispidea izango dutela bermatuko da, unean-unean indarrean dagoen legerian ezarritako irisgarritasun unibertsala ahalbidetuz, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortuz, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen edozein arau aplikatuz. Publizitate instituzionalak indarrean dagoen legeria errespetatuko du jarduketa guztietan, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez.

IV. KAPITULUA
Komunikazio eta publizitate instituzionalaren debekuak, plangintza eta ebaluazioa

10. artikulua.— Debekuak

2. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.

6. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.


8.4.14.18. Murtziako Erregioko Batzarraren Erregelamendua, 2019ko martxoaren 7koa[1336]

II. TITULUA
Erregioko diputatuen estatutua

IV. KAPITULUA
Diputatuen eginbeharrak

19. artikulua.— Diputatuen kode etikoa

Diputatuek, oro har, etika- eta jardun-printzipio hauetara egokituko dute beren jokabidea:

d) Errespetuzko jokabidea izan behar dute gainerako diputatuekin, herritarrekin eta Batzarrean lan egiten duten langileekin, eta jarrera eredugarria izan behar dute berdintasun-printzipioa betetzean, diskriminaziorik egin gabe generoagatik, sexu-orientazioagatik, sinesmenengatik, ideologiagatik, jatorri edo egoera sozialagatik, etniagatik, hizkuntzagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

f) Diputatuek komunikabideekin dituzten harremanek informaziorako eskubidearen alde jo behar dute, eta herritarrek iritzi informatua izateko duten eskubidearen alde bideratu behar dira; gainera, harremanotan ez da komunikaziorik izango, baldin eta Batzarraren Erregelamenduak edo legeek beste eskubide edo ondasun juridiko batzuen intereserako murrizketa ezartzen badute.

Komunikabideen aurreko agerraldi publikoetan, diputatuek informazioaren profesionalekiko eta herritarrekiko jarrera, hizkera eta tratua zaindu behar dituzte, betiere Parlamentuaren duintasuna zaintzeko.


8.4.14.19. 1/2021 Legea, ekainaren 23koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1337]

VI. TITULUA
Tributu-arauak

II. KAPITULUA
Tributu propioak

60. artikulua.— Uztailaren 9ko 1/2004 Legegintzako Dekretuak onetsitako Tasa, Prezio Publiko eta Kontribuzio Bereziei buruzko Legearen testu bategina aldatzea

Bi. Erantsi egiten da beste xedapen gehigarri bat, zeina honela idatzita geratuko baita:

«Hamaseigarren xedapen gehigarria.— “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa” 2021eko ekitaldian»

2021eko ekitaldian, “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Batxilergoa – Baccalauréat edo Lanbide Heziketa atzerriko hizkuntzen irakaskuntza-sisteman egin dutela egiaztatzen duten subjektu pasiboak, baldin eta Murtziako Erregioko hizkuntza-eskola ofizialetako hizkuntza-ziurtagiria lortzeko modalitate librea aukeratzen badute».

Hogeita hiru.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

Hogeita lau.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T961. Hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

Hogeita bost.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T962. Hizkuntza-eskola ofizialetako espezializazio- eta hobekuntza-ikastaroetako matrikulagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

II

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1 2021eko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.20. 3/2021 Legea, uztailaren 29koa, Murtziako Erregioko Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[1338]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen sistemaren xedea eta helburuak

Gizarte-zerbitzuen sistemaren helburua biztanleria osoaren gizarte-ongizatea sustatzea da, betiere funtsezko helburu hauek lortuz:

9. Herritar guztiei benetako irisgarritasuna bermatzea edo sustatzea zenbait jarduketaren bidez, hala nola piktogramak, zeinu-hizkuntzan jarritako kartelak edo baliabideak iristeko oztopo arkitektonikoak kentzea.

9. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

1. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko Murtziako Erregioko gizarte-zerbitzuen sarearen erabiltzaileek, Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten eskubideez gain, bermatuta izango dute beste eskubide hauek egikaritzea:

e) Gizarte-zerbitzuen prestazioei eta beharrezko betekizunei buruzko informazio nahikoa, egiazkoa eta ulergarria izatea, eta, eskatzen badute, informazioa idatziz jasotzea, ulertzeko moduan, eta arreta hartzea aukeratzeko askatasunaren eta komunikazioaren irisgarritasunaren printzipioari jarraituz, betiere informazioa behar bezala jaso eta ulertzen dela bermatzeko eta beren iritzia behar bezala adierazi eta artatua izan ahal izateko, bai ahozko komunikaziorako laguntzekin, bai zeinu-hizkuntza erabiliz, bai komunikazioa elkarri trukatzeko dagoen beste edozein sistemaren bidez.

j) Beren egoeraren eta beharrizanen ebaluazio edo diagnostiko bat lortzea, eta ebaluazio hori idatziz izatea hizkera argi eta ulergarrian.

11. artikulua.— Eskubide eta Eginbeharren Gutuna

2. Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen Eskubide eta Eginbeharren Gutuna modu erraz eta argian idatziko da, hizkera ulergarria erabiliz, eta, behar izanez gero, komunikazio-sistema alternatibo edo handigarriekin idatziko da.


8.4.14.21. 1/2022 Legea, urtarrilaren 24koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1339]

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1. 2022ko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.22. 4/2022 Legea, ekainaren 16koa, Murtziako Erregioko mezenasgoarena eta Murtziako Erregioan lagatako tributuen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onesten duen azaroaren 5eko 1/2010 Legegintzako Dekretua aldatzekoa[1340]

HITZAURREA

[…]

Europar Batasunaren eremuan, Europar Batasunaren Tratatuaren 3.3 artikuluak ezartzen du ezen Batasunak bere kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna errespetatuko duela, eta Europako kultura-ondarea kontserbatzeaz eta garatzeaz arduratuko dela. Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren XIII. tituluak, «kultura» izenburua duenak, 167. artikuluan aurreikusten du EBk estatu kideen kulturak loratzen lagunduko duela, nazio-aniztasuna eta aniztasun erregionala errespetatuz, eta, aldi berean, kultura-ondare erkidea nabarmenduz.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege hau Murtziako Erregioan garatzen diren kultura-, arte-, zientzia- eta teknologia-edukiko edo ikerketako, gizarteko, ingurumeneko, kiroleko, museoetako eta ondare historiko-artistiko eta kulturalaren zaharberritze eta kontserbazioko jarduerei aplikatuko zaie, baldin eta honako jarduera hauen ondorio badira:

1.1 Kulturalak.

f) Erregioko kultura-ondare materiala eta immateriala ikertzea, dokumentatzea, kontserbatzea, zaharberritzea, berreskuratzea, zabaltzea eta sustatzea, autonomia-erkidegoko hizkuntza-aniztasuna bereziki kontuan hartuta.


8.4.14.23. 12/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1341]

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1. 2023ko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.24. 3/2023 Legea, apirilaren 5ekoa, Murtziako Erregioko Gazteriari buruzkoa[1342]

HITZAURREA

III

[…]

Atariko tituluak legearen xedapen orokorrak jasotzen ditu, legearen xedea eta jardun-eremua zehazten dituztenak, bertan erabilitako termino nagusien definizioak jasotzen ditu, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko Larrialdietako eta Babes Zibileko Sistemaren printzipioak jasotzen ditu, eta printzipio horiek bete beharko dituzte larrialdi-egoeretan esku hartu behar duten zerbitzu operatiboak dituzten erakunde publiko edo pribatuek, bai eta babes zibilaren arloko eskubide eta betebeharrak ere.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

1. Lege honen ondorioetarako, larrialditzat hartuko da bat-batean gertatzen den egoera, non pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa eta ondasunak arrisku larrian jartzen diren edo erasotzen diren, eta arriskuari aurre egiteko neurriak berehala hartzea beharrezko duen, betiere kalteak ahalik eta gutxienak izan daitezen. Kontzeptu horretan sartzen dira babes zibileko larrialdiak, eta hortik kanpo geratzen dira hondamendiak, hurrengo puntuan zehaztuko diren baldintzetan.

2. Babes Zibileko Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legearen 2. artikuluaren arabera, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Arriskubidea: egoera jakinetan babes zibilak babestu beharreko pertsona-talde edo ondasun-multzoei kaltea eragiteko gertagarritasuna da.

b) Kalteberatasuna: pertsona-talde baten edo ondasun-multzo baten ezaugarria; ezaugarri horrek eraginda, arrisku batek pertsonok eta ondasunok neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten ditu inguruabar jakin batzuetan.

c) Mehatxua: babes zibilak babesten dituen pertsonak eta ondasunak berehalako arriskuan edo arrisku latentean egoteari deritzo.

d) Arriskua: mehatxu batek pertsona-talde edo ondasun-multzo bati kalte egiteko gertagarritasuna da

e) Babes zibileko larrialdia: arrisku kolektiboko egoera, zeina gertaera batetik baitator, pertsonak edo ondasunak berehalako arriskuan jartzen dituena; gertaera horrek, gainera, beharrezko bihurtzen du botere publikoek azkar kudeatzea, haiei arreta emateko eta kalteak arintzeko eta hondamendi bihur ez dadin saiatzeko. Ezohiko larrialdi gisa izendatzen dira, eragin kolektiborik ez duen ohiko larrialdiari kontrajarrita.

f) Hondamendia: erkidego edo gizarte baten funtzionamendua nabarmen aldatzen edo eteten duen egoera edo gertaera, berak biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiten dituelako, eta horien arretak erkidegoaren beraren baliabideak gainditzen dituelako.

g) Funtsezko zerbitzuak: oinarrizko gizarte-eginkizunei, osasunari, segurtasunari, herritarren ongizate sozial eta ekonomikoari edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorrari eusteko beharrezkoak diren zerbitzuak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper