Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.10. Kanarietako Autonomia Erkidegoa


8.4.10. Kanarietako Autonomia Erkidegoa


8.4.10.1. 9/1986 Legea, abenduaren 11koa, Hezkuntza Sailari kreditu bat transferitzeari buruzkoa[1108]

HITZAURREA

[…]

Lege honetan aurreikusitako kreditu-transferentziarekin lortuko den finantzaketarekin, Kanarietako Gobernuak hasitako ildoari jarraituko zaio espezialitate berrien sorta zabaltzeari, batez ere Lanbide Heziketan: sukaldaritza, ostalaritza-zerbitzuak, ile-apainketa, iturgintza, informatika, etab., eta, gainera, gorputz-hezkuntza eta musika bezalako irakasle tituludunekin lan egin eta zabaldu. Ildo beretik, bigarren hizkuntza, hala nola frantsesa edo alemana, funtsezko aukera gisa ezartzeak eragina du irakasleen eremuan, zeren ingelesa baita ikasleek oro har aukeratzen dutena.

[…]


8.4.10.2. 2/1987 Legea, martxoaren 30ekoa, Kanarietako Funtzio Publikoari buruzkoa[1109]

IV. TITULUA
Karrerako funtzionarioak

IV. KAPITULUA
Estatutu-araubidea

8. atala
Diziplina-araubidea

58. artikulua

Arau-hauste oso astuntzat joko dira:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.


8.4.10.3. 4/1987 Legea, apirilaren 7koa, Eskola-kontseiluei buruzkoa[1110]

I. KAPITULUA
Eskola-kontseiluak

2. artikulua

Hauek dira Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eremuko irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazio orokorraren helburuak:

Bi. Kanariar identitatearen kontzientzia sustatzea, Kanarietako herriaren balio historikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


8.4.10.4. 9/1994 Legea, uztailaren 20koa, bigarren hezkuntzako, etxebizitzako, ingurumeneko eta turismoko ekintza bereziko plana finantzatzeko transferentzia, gehigarri eta kreditu bereziari buruzkoa[1111]

HITZAURREA

[…]

Gainera, hizkuntza-eskola ofiziala eta prestakuntza tekniko-profesionaleko zentroen sarea eraikitzea aurreikusten da.

[…]


8.4.10.5. 7/1995 Legea, apirilaren 6koa, Turismoaren Antolamenduari buruzkoa[1112]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

2. Lege hau jarduera hauei ere aplikatzen zaie:

h) Turismo-jarduera osagarriak, hala nola atrakzioak eta ikuskizunak, horien barruan daudelarik dantza-aretoetan, diskoteketan eta dantzalekuetan egiten direnak; animazio-jarduerak, eta denbora-pasarako eta aisialdirako gainerako jarduerak, zeinak horretarako bereziki gaitutako instalazioetan egiten baitira, bai eta kongresuetarako asistentzia antolatzearekin lotutakoak eta aldibereko itzulpenak ere, betiere lege honi lotutako jarduerak garatzen dituztenean.

II. TITULUA
Turismo-jarduera

I. KAPITULUA
Turismoaren arloko eginbeharrak eta eskubideak

3. atala
Turismo-erabiltzailearen eskubideak

20. artikulua.— Kexak eta erreklamazioak

2. Establezimenduan argi eta garbi iragarriko da erreklamazio-orriak daudela bezeroen eskura, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta aukeratu beharreko beste hizkuntza batean.

II. KAPITULUA
Turismo-eskaintzaren antolamendu orokorra

1. atala
Enpresa-jarduera turistikoak ezartzeko betekizunak

24. artikulua.— Turismo-jarduerak egitea

3. Araudi espezifikoak aurreikusten dituen lurralde- eta hizkuntza-edukiei buruzko gaikuntza-probak gainditzen dituzten eta eskatzen den titulazioa dutela egiaztatzen duten pertsonak gaitu egingo dira aldez aurretik turismo-gidarien berezko jardueran sartu eta aritzeko.

V. TITULUA
Turismoko prestakuntza tekniko-profesionala

71. artikulua.— Turismo-prestakuntzarako beste laguntza batzuk

1. Edozein hezkuntza-erakundek turismoko profesionalei zuzendutako espezializazioko edo graduondoko ikastaroak eskaini ahal izango ditu, bere jarduna turismoaren arloan eskumena duen sailarekin koordinatuz.

2. Sail honek turismo-prestakuntzari lagunduko dio beken eta beste laguntza batzuen bidez, bereziki ezagutzak eta abangoardiako teknologiak eskuratzeko, espezialitate berrietarako eta irakasleak prestatzeko, bai eta atzerriko hizkuntzak ikasten hasteko eta hizkuntza horiek hobeto ikasteko ere.


8.4.10.6. 8/1995 Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasunari eta Oztopo Fisikoak Ezabatzeari eta Komunikazioari buruzkoa[1113]

I. TITULUA
Legearen xedea eta aplikazio-eremua

2. artikulua.— Legearen aplikazio-eremua

Lege hau Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan aplikatuko zaie:

4. Kanarietako administrazio publikoen eskumenekoak diren komunikabideei, Administrazio Publikoaren zerbitzuetan edo haren lanpostuetan sartzeko egun indarrean dauden komunikazio- edo hizkera-sistemei, eta muga edo komunikazio murriztua duten pertsonen parte-hartzea errazteko ezarri behar diren komunikazio- edo informazio-teknikei.

II. TITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Komunikazioko oztopoei (KO) buruzko xedapenak

19. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Kanarietako Gobernuak, administrazio publikoekin lankidetzan, komunikazioan dauden oztopoak erabat ezabatzea sustatuko du, eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztiengana iristea ahalbidetuko duten mekanismoak eta alternatiba teknikoak ezartzea, betiere herritarrek informazioan, komunikazioan, irakaskuntzan, kulturan, aisialdian eta lan-baldintzetan berdintasuna izateko duten eskubidea bermatuz.

2. Autonomia Erkidegoak zeinu-hizkuntzaren irakasleen, hizkuntzaren interpreteen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza bultzatuko du, zertarako eta mugatuta dauden pertsonei zuzeneko edozein komunikazio errazteko, hala behar badute, eta Kanarietako administrazio publikoei eskatuko die langile espezializatuek eman dezatela zerbitzu hori.

3. Kanarietako administrazio publikoen titulartasuneko ikus-entzunezko hedabideek neurri teknikoen plan bat egingo dute, zeinu-hizkuntza edo azpitituluen hizkuntza erabiliz, betiere informaziorako eskubidea pixkanaka bermatu ahal izateko.

21. artikulua.— Entzumen-muga duten pertsonen ingurunerako irispidea

Entzumen-mugak berekin dakartzan komunikazio-zailtasunak gainditzeko, beste komunikazio-teknika osagarri batzuez gain, hala badagokio, akustikoekin batera:

2. Kanarietako administrazio publikoen titulartasuneko komunikabide sozialek telebistako informazio- eta kultura-programak osatuko dituzte azpitituluen edo zeinu-hizkuntzaren bidez.


8.4.10.7. 1/1997 Legea, otsailaren 7koa, Adingabeen Arreta Integralari buruzkoa[1114]

II. TITULUA
Eginkizunak, eskumenak eta administrazio-erregistroak

II. KAPITULUA
Eskumenen banaketa

11. artikulua.— Uharteetako kabildoen eskumenak

2. Zehazki, uharteetako kabildoei eskumen hauek dagozkie, beren antolaketa-arauek zehazten dituzten administrazio-organo eta -unitateen bitartez:

j) Adingabeen arretarako lanak egiten dituzten profesionalen etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako programak eta adingabeen arreta integralari buruzko txostenetan eta proposamenetan erabil daitezkeen metodologiak, eginkizunak, kontzeptuak eta hizkera normalizatzeko programak egiten parte hartzea, bai eta esku hartzeko protokoloetan ere.

III. TITULUA
Prebentzio-jarduketak

II. KAPITULUA
Sustapen-jarduketak

23. artikulua.— Adingabeen gizarteratzea

2. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden adingabe atzerritarrek gizarteratzeko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte, batez ere hizkuntza-zailtasunak eta gizarte-usadioen ezagutza gainditzeko.

III. KAPITULUA
Jarduera, bitarteko eta produktu jakin batzuen gaineko jarduketak

36. artikulua.— Adingabeentzako publizitatea

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabaltzen den adingabearentzako publizitateak arauzko mugak izan beharko ditu, eta muga horiek jardun-printzipio hauek errespetatzera behartuko dute:

a) Hizkuntza eta mezuak haurren kolektiboen garapen-mailetara egokitzea.


8.4.10.8. 2/1997 Legea, martxoaren 24koa, Canarias sariei buruzkoa[1115]

3. artikulua.— Modalitateen edukia

Modalitate bakoitzaren xedea eta edukia honako hauek izango dira:

a) Literaturako Canarias Saria pertsona edo erakunde jakin batzuei emango zaie, hain zuzen ere, kanariar kultura aberasteko ekarpen garrantzitsua egiten dutenei, baldin eta sortze-lana hizkuntza erabiliz egiten badute.


8.4.10.9. 4/1999 Legea, martxoaren 25ekoa, Kanarietako Ondare Historikoari buruzkoa[1116]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Kanarietako ondare historikoaren eraketa

Kanarietako ondare historikoaren barruan sartzen dira, era berean, herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren ondasun immaterialak eta Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-berezitasunak.


8.4.10.10. 13/2003 Legea, apirilaren 4koa, Kanarietako Helduen Hezkuntza eta Prestakuntza Iraunkorrari buruzkoa[1117]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorraren helburuak

Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorra honako helburu hauek lortzera bideratuko da:

i) Kanarietako identitatea ezagutzea eta kontserbatzea erraztea, eta haren ezaugarri naturalak, historikoak, kulturalak eta linguistikoak errespetatzea, hargatik eragotzi gabe tolerantzia eta beste identitate kultural batzuekiko trukea sustatzea.

II. TITULUA
Sustapena eta antolamendua

9. artikulua.— Berdintasuna

2. Etorkinen integrazioa erraztuko duten programak lehenetsiko dira, bereziki gaztelania ikasteari dagokionez, bai eta gure kulturaren oinarrizko osagaiak ezagutzeari dagokionez ere.

IV. TITULUA
Partaidetza eta antolaketa

12. artikulua.— Helduak

2. Administrazio publikoentzat, honako hauek helburu dituzten ekintzek izango dute lehentasuna:

c) Teknologia berrietan eta hizkuntzetan prestakuntza edo birkualifikazioa behar duten pertsonak edo kolektiboak.

Bigarren xedapen gehigarria

Hizkuntza-eskola ofizialak helduen hezkuntzako zentrotzat hartuko dira helduen kolektibo jakin batzuentzat berariaz antolatzen dituzten eskaintzei dagokienez, eta beren programazioetan ezarriko dituzte lege honen 6., 7. eta 11. artikuluetan ezarritakora egokitzeko beharrezko egokitzapenak.


8.4.10.11. 15/2003 Legea, apirilaren 8koa, Familia-bitartekaritzari buruzkoa[1118]

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

17. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.10.12. 7/2007 Legea, apirilaren 13koa, Kanarietako Gazteriari buruzkoa[1119]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak

1. Honako hauek dira administrazioek gazteriaren arloan egiten dituzten programen eta ekintzen printzipio gidariak:

i) Kulturartekotasuna. Gazteek beste erregio eta herrialde batzuetako ohiturak eta tradizioak ezagutzea ahalbidetuko duten programak eta ekintzak sustatuko dira, bai eta gazteek gure uhartediko ohiturak ezagutzea ahalbidetuko dutenak ere, Kanarietako kultura nazioartean proiektatuz. Era berean, hizkuntzak ikastea sustatuko da, komunikaziorako oinarrizko tresna den aldetik; horretarako, besteak beste, mugikortasuna eta trukeak bultzatuko dira gero eta globalizatuagoa dagoen mundu honetan, non komeni baita gazteei zuzendutako politikak gure mugetatik harago bideratzea.


8.4.10.13. 2/2008 Legea, maiatzaren 28koa, Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrari buruzkoa[1120]

II. KAPITULUA
Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorra

4. atala
Egitura eta antolaketa

3. azpiatala
Sarrera eta igoera

24. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

8. Deialdietan atzerriko hizkuntzen ezagutza balioesteko modua ezarriko da.

5. azpiatala
Lanpostuak eta horiek betetzea

31. artikulua.— Lanpostuen zerrenda

3. Atzerriko hizkuntzak jakitea beharrezkoa izango da beren ezaugarriengatik hala behar duten lanpostuetan.

7. atala
Diziplina-araubidea

2. azpiatala
Diziplina-faltak

63. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

2. Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.


8.4.10.14. 4/2009 Legea, apirilaren 24koa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzkoa[1121]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Kanarietako Autonomia Erkidegoan

3. artikulua.— Helburuak

Garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren jarduera Kanarietako herritarrek arlo horretan duten konpromisoan eta parte-hartzean oinarritzen da, eta gizabanakoen, herrialdeen eta herrien giza gaitasunak, gaitasun sozialak eta ekonomikoak areagotzera bideratuta dago, batez ere behartsuenenak. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko Legearen 3. artikuluan araututako helburuez gain, honako hauek ere lortu beharko ditu:

d) Herrien kultura-identitateak errespetatu eta sustatzea, hizkuntza-ondarea eta erlijio-sinesmenak barne.


8.4.10.15. 1/2010 Legea, otsailaren 26koa, Kanarietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa[1122]

ZIOEN AZALPENA

[…]

1/1994 Legearen bidez Kanarietako Emakumearen Institutua sortu zenetik, hiru berdintasun-plan onetsi dira Kanarietan: Kanarietako Berdintasunerako I. Plana, 1995-1996; Kanarietako Berdintasunerako II. Plana, 1997-2000; Kanarietako Berdintasunerako III. Plana, 2003-2006; berdintasuna sustatzeko Europako zenbait programa garatu dira berdintasunaren aspektu guztietan, hala nola Nows, Equal Ariadna 2004-2007, Equal Futur @, Interreg IIIB Violeta; Kanarietako Indarkeria Programa 2002-2006; 16/2003 Legea, apirilaren 8koa, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta emakumeen babes integralari buruzkoa. Kanarietako Gobernuak hainbat dekretu eta agindu onetsi ditu, baita hizkera ez-sexistaren erabilera administratiboari buruzko argitalpenak ere, berdintasuna eta genero-ikuspegia sustatzeko sailarteko batzordea, betiere berdintasuna lortzeko eta indarkeriaren biktima diren emakumeen babesa dinamizatzeko.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Administrazio publikoaren jardunaren oinarri diren printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, Kanarietako botere publikoen jardun-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

10. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan bermatu eta sustatzea.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

10. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta irudi publikoa komunikabideetan eta publizitatean

1. Kanarietako Gobernuak bermatu egingo du hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta berdintasunezko tratamendua emango die politiken garapenean erabiltzen dituen eduki eta irudiei.

Horretarako, jardunbide egokien kodeak hartzea sustatuko du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak transmititzeko.

2. Erregelamendu bidez, Kanarietako Gobernuak administrazio-hizkeraren erabilera ez-sexistarako gomendioak emango ditu, betiere ezkutuko sexismoak eta diskriminazioak ezabatzeko, eta haien aplikazio-eremua xedatuko du.

3. Kanarietako botere publikoek genero-ikuspegia txertatuko dute informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien plangintzan eta hedapenean. Hizkuntzaren, komunikazioaren eta publizitatearen erabilera ez-sexista ulertu behar da erabilitako euskarri dokumental guztiei dagokienez, baita zuzeneko komunikazioari dagokionez ere.

11. artikulua.— Genero-ikuspegia duten estatistikak eta ikerketak

3. Hezkuntzaren eremuan genero-ikuspegidun azterlanak dinamizatuko dira, jolasei, hizkuntzaren erabilerei eta lan-orientazioei dagokienez, besteak beste.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Kanarietako sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

31. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Kanarietako Autonomia Erkidegoko Administrazioak bermatuko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin dezaten.

IV. KAPITULUA
Osasuna eta gizarte-ongizatea sustatzeko eta babesteko politikak

1. atala
Osasuna sustatu eta bermatzea

45. artikulua.— Genero-ikuspegia Kanarietako osasun-sistema publikoan

9. Kanarietako osasun-sistemak modu berezian aplikatuko du hizkera ez-sexista, haren forma guztietan, eta genero-estereotipoak ezabatzeko irizpidea, zuzenean edo beste pertsona batzuen bitartez sortzen dituen dokumentuetan eta euskarrietan, bai komunikazioetara, bai informaziora, jardueren hedapenera eta osasun-hezkuntzara zuzendutakoetan.

V. KAPITULUA
Emakumeak sustatzeko eta artatzeko politikak

58. artikulua.— Teknologia berriak

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, Kanarietako Administrazioak oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabideak

66. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabide sozialek hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuko dute, eta estereotipo sexistarik gabeko emakumeen eta gizonen irudiaren transmisioa bultzatuko dute.

Bigarren xedapen gehigarria.— Kanarietako legeria autonomikoaren aldaketak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuz, Kanarietako administrazio publikoen testu arauemaile guztiak berrikusiko dira, Kanarietako emakumeek erabateko herritartasuna izateari dagokionez, hizkeran maskulino generiko sistematikoaren erabilera ezabatuz eta bi sexuen ordezkaritza paritariora egokituz, kasuan-kasuan egoki den moduan.

LEGEAREN ERANSKINA

Hezkidetza eta hezkuntza ez-sexista

Hezkuntzan nahitako ikuspegia eta ekintza, rol eta estereotipo sexistak eta genero-desberdintasuna gainditzera bideratua. Hezkidetzak pertsonaren garapen integralaren ortzi-mugari egiten dio erreferentzia, genero-mugak gaindituz, bai eta […] hizkuntzaren erabilera ez-sexista […] bezalako prozesuei ere.

[…]

Hizkera ez-sexista

Hizketaren edo hizkuntzaren erabileraren ezaugarri eta fenomenoen multzoa, zeina zehazten baitu emakumeen ikuskera androzentriko eta diskriminatzaile batek, ikusezintasunaren, azpiordezkapenaren edo gizonaren mendeko identifikazioaren bidez, izaki edo entitate eratorri gisa eta ez indibidual gisa. Hizkera sexistaren barruan sartzen da maskulino generiko orohartzailearen erabilera arauemailea; maskulino horrek femeninoa gutxiesteko edo ez egoteko lekura baztertzen du, eta moral bikoitza legitimatzen du bi sexuentzat, esanahi desberdinak edo kontrakoak esleitzen eta sozializatzen dituelako kontzeptu berberetarako maskulinoan eta femeninoan, edo ezaugarri peioratiboak, diskriminatzaileak edo azpibalioespenekoak emakumeekin lotutako hitzei lotzen dizkielako. Erabilera sexista ez da hizkuntza artikulatura mugatzen, hizkuntza sinboliko eta ikonografikoaren berezko ezaugarri edo fenomenoetara ere hedatzen da.

[…]

Berdintasun-planak enpresetan

Enpresa publiko zein pribatuek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean dauden lan-baldintzak eta lan-harremanak sustatzeko hartutako neurrien multzo antolatua. Enpresako berdintasun-planek jarduketa integralak jaso behar dituzte enpresaren barruan diagnostiko sistematiko batek agerian jarritako genero-desberdintasunen multzoari dagozkionez, eta honako kasuistika honetara heda daitezke: […] hizkera, komunikazio eta publizitate ez-sexistaren irizpideak aplikatzea […].

[…]

Kalitate-zigilua eta enpresa-bikaintasunaren marka genero-berdintasunean

Genero-berdintasuna sustatzen duten enpresak bereizteko eta sustatzeko neurriak, botere publikoek hartuak, enpleguaren eta enpresaren eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko. Horretarako, kalitate-zigiluak eta bikaintasun-markak enpresa-ekimenak balioesten dituzte arlo hauetan: […] hizkera, komunikazioa eta publizitatea modu sexistan ez erabiltzeko irizpideak aplikatzea […].


8.4.10.16. 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa[1123]

II. LIBURUA
Neurri fiskalak

III. TITULUA
Kanarietako Araubide Ekonomiko eta Fiskaletik eratorritako tributuak

KAPITULU BAKARRA
Kanarietako zerharkako zerga orokorra
I. atala
Barne-salbuespenak

50. artikulua.— Salbuespenak barne-eragiketetan

Bat. Hurrengo eragiketak salbuetsita daude Kanarietako zeharkako zerga orokorretik:

9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran ikastetxeetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean.[1124]


8.4.10.17. 1/2014 Legea, maiatzaren 15ekoa, egoitza Kanaria Handiko Santa María de Guía-n duen “Universidad Fernando Pessoa-Canarias (UFP-C)” unibertsitate pribatua aitortzekoa[1125]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Irakaskuntzen hasierako eskaintza horrek eta horietatik eratortzen diren ikerketa-ildoek Kanarietako Autonomia Erkidegoko unibertsitate-eskaintza osatuko lukete, orientazio-osagai bat —praktikara, enplegura, nazioartekotzera eta eleaniztasunera bideratuta—, eta prestakuntza osoa ekarriko lukete, non gaur egun lan-merkatua eta gizartea eskatzen ari diren ezagutza espezifikoak, trebetasunak, gaitasun profesionalak eta balioak biltzen diren, liderrak eta profesional eraginkorrak heziz, zeinak gai izango baitira gizarte global berriaren beharrizanei erantzuteko, goi-mailako hezkuntzaren mailak gure gizartean igoz, zeinak onura lortuko baitu prestakuntza- eta ikerketa-prozesuetatik, eta lagundu eta zabalduko ditu Kanarietako garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea.

[…]


8.4.10.18. 12/2014 Legea, abenduaren 26koa, Gardentasunari eta Informazio Publikoa eskuratzeari buruzkoa[1126]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Gardentasun-betebeharra

2. Gardentasun-betebeharra betetzeko, eta lege honetan aurreikusitako moduan, aipatutako erakundeek honako hauek egin behar dituzte:

f) Gardentasun-betebeharraren mendeko informazioa argitaratzea, hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiliz.


8.4.10.19. 13/2014 Legea, abenduaren 26koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoko Irrati eta Telebista Publikoei buruzkoa[1127]

I. TITULUA
Printzipio orokorrak

3. artikulua.— Irrati eta telebistako zerbitzu publikoaren eskudantzia eta printzipioak

2. Zerbitzu publikoaren eginkizuna egikaritzean, printzipio hauek bete beharko ditu RTVC ente publikoak:

o) Estatu espainiarreko, Europar Batasuneko estatu kideetako, Afrikako kontinenteko eta Kanariekin lotura historiko berezia duten estatu amerikar gaztelania-hiztunetako herritarren arteko informazio-trukea eta elkarren ezagutza bultzatzea.

q) Kanarietako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.

r) Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea.

s) Kanariarrek atzerriko hizkuntzak ezagutu eta erabil ditzaten sustatzea.


8.4.10.20. 4/2017 Legea, uztailaren 13koa, Kanarietako Lurzoruari eta Naturagune Babestuei buruzkoa[1128]

III. TITULUA
Lurzoruaren antolamendua

VI. KAPITULUA
Hirigintza-antolamendurako tresnak

2. atala
Hirigintza-plangintzaren arau teknikoak

141. artikulua.— Arau teknikoak

1. Kanarietako Gobernuak, lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren arloan eskumena duen sailaren titularrak proposatuta, dekretu bidez onetsiko ditu hirigintza-plangintzaren arau teknikoak, honako hauek ezartzeko:

h) Aurkibideen txantiloien normalizazioa eta garapen sistematikoa; antolamendu-tresnen edukiaren estandarrak, betiere horien guztien identifikazio-siglak, formatua, bolumena eta hizkera harmonizatzeko, betiere horrela pertsona guztiek haiek errazago uler eta erabil ditzaten eta idazketa-lanak sinplifika daitezen.


8.4.10.21. 3/2018 Legea, urriaren 9koa, Kanarietako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[1129]

HITZAURREA

Abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulu ofiziala ezarri zen, bai eta titulu hori lortzera bideratutako ikasketa-planen jarraibide orokorrak ere, betiere prestakuntza teoriko-praktiko egokia emate aldera, hizketa-nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta horietan esku hartzeko jarduerak behar bezala egiteko, bai haurrengan, bai helduengan.

[…]

Azaroaren 21eko 44/2003 Legeak, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoak, 2.2.b) artikuluan honela definitu zuen logopedaren lanbidea: “Diplomadun mailako lanbide sanitario tituluduna eta arautua”; lege horren 7.2.f) artikuluaren arabera, lanbide horren eginkizunen artean daude “entzumenaren, fonazioaren eta hizketaren nahasmenduak prebenitu, ebaluatu eta berreskuratzeko jarduerak, diziplina horri dagozkion teknika terapeutikoen bidez”.

[…]

Xedapen iragankor bakarra.— Profesionalak beste titulazio batzuekin integratzea

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetako epean hala eskatzen badute, Kanarietako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizketaren eta entzumenaren perturbazioen arloan lan egin duten edo lan egiten duten pertsonak, baldin eta logopediako diplomadun- edo gradudun-titulurik ez badute eta honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretua indarrean jarri aurreko bost urteetan gutxienez lanean aritu izana egiaztatzen duten pertsonak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Entzumenaren eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

b) Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako espezialistaren diploma ofiziala (logopedia), edozein unibertsitatek emana eta, ondoren, hezkuntza-arloan eskumena duen ministerioak homologatua.


8.4.10.22. 1/2018 Lege Organikoa, azaroaren 5ekoa, Kanarietako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[1130]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Uhartedi atlantikoa

2. Kanarietako herriaren autogobernua Konstituzioan oinarritzen da, eta honako hauetan oinarritzen da: kokapen geografikoaren berezitasunean, haren lurraldearen eta baliabide naturalen balioan, haren instituzio publikoen sustraitzean edo haren ekonomiaren bokazio atlantikoan, bai eta nortasun politiko propioaren garapenean ere, uhartedian bizi diren pertsonen historia, kultura, hizketa eta ohituren kontzepzio espezifikoarekin batera.

I. TITULUA
Eskubideak, eginbeharrak eta printzipio artezkariak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

11. artikulua.— Berdintasun- eta lankidetza-eskubidea

2. Botere publikoek tratu-berdintasunerako eskubidea bermatuko dute, bai eta ez dela diskriminaziorik izango arrazoi hauengatik: sexua, generoa, jaiotza, etnizitatea, ideia politiko eta erlijiosoak, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo –identitatea, gaixotasuna, hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminaziorako debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

16. artikulua.— Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen eskubideak

4. Espainiar zeinu-hizkuntza eta hizkuntza hori aukeratzen duten gorren tratu-berdintasuna lortzea ahalbidetzen duten baldintzak; izan ere, zeinu-hizkuntza irakatsi, babestu eta errespetatuko da. Ondorio horietarako, eta beste ekintza batzuen artean, behar diren neurriak hartuko dira, zeinu-hizkuntzaren bidez gorren eta Erkidegoko Administrazioen arteko komunikazioa bideratzeko.

27. artikulua.— Eskubidea kultura-eremuan

4. Kanarietako botere publikoek zainduko dute honako hauek babestu eta defendatzea: Kanarietako identitatea, ondare historikoa, eta balio eta interesak; hispaniarreko aborigenen eta Uhartedia populatzen izan zuten gainerako kulturen legatu etnografiko eta arkeologikoa, bai eta hizkuntza-modalitate guztiak ere, bereziki gomerar txistua.

III. KAPITULUA
Printzipio artezkariak

37. artikulua.— Printzipio artezkariak

Kanarietako botere publikoek euren politikaren printzipio artezkari gisa hartzen dute:

7. Kanarietako espainieraren defentsa, sustapen eta ikasketa, espainiera atlantikoaren hizkuntza-aldaera den aldetik.

137. artikulua.— Kultura-ondarea

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa dagokio kultura-ondarearen gainean, ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149.2 artikulua; eskumen horrek ondokoen araubide juridikoaren erregulazioa hartzen du: ondare hori osatzen duten ondasunak, jarduerak eta gainerako adierazpenak, eurok dituzten balio historiko, arkitektoniko, artistiko, arkeologiko, etnografiko, paleontologiko, zientifiko edo teknikoengatik; bai eta kanariar berezko kulturako ondasun immaterialak eta Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-berezitasunak.


8.4.10.23. 5/2019 Legea, apirilaren 9koa, Kanarietako Irakurketa eta Liburutegiei buruzkoa[1131]

HITZAURREA

[…]

Irakurketa sustatzearen garrantzia VI. tituluan arautzen diren sustapen-planen bidez indartzen da. Plan horietan arreta berezia jarriko zaie haur eta gazteei, hizkuntza-gutxiengoei, haien integrazioa errazteko, eta gizarte-egoera ahuleneko sektoreei, arreta berezia jarriz desgaitasuna duten pertsonei, bai eta edozein adinetako pertsonen etengabeko ikaskuntzari ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Liburutegiaren kontzeptua, sailkapena eta definizioak

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

– Hizkuntza-gutxiengoa: biztanleriaren gutxiengo batek erabiltzen duen hizkuntza edo lengoaia, erkidego horretako hizkuntza ofizialaz edo ofizialez bestelakoa.

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

2. Liburutegien printzipioak eta balioak honako hauek dira:

c) Pluraltasuna; hori dela bide, gizartearen aniztasuna eta hizkuntza- edo ikonografia-aberastasuna islatzen duten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta eskuratu beharko dira.

II. TITULUA
Kanarietako liburutegi-sistema

III. KAPITULUA
Kanarietako liburutegi-sistemako gainerako liburutegiak

13. artikulua.— Udal-titulartasuneko liburutegiak

3. Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei kultura arteko liburutegi-zerbitzuak eskaintzeaz arduratuko dira, eta udalerriko gizarte-zerbitzuekin koordinatu ahal izango dira horretarako, baita etxetik irteteko ezintasuna duten erabiltzaileei mailegu-zerbitzua errazteko ere.

III. TITULUA
Kanarietako liburutegi publikoen sarea

III. KAPITULUA
Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak

25. artikulua.— Kanarietako liburutegi publikoen sareko liburutegietako erabiltzaileen eskubideak

Kanarietako liburutegi publikoen sareko liburutegietako erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

g) Hizkuntza-zailtasunak, zailtasun psikikoak, sentsorialak eta sozioekonomikoak dituzten biztanleen taldeentzako irisgarritasuna, diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna, jendearen eskura dauden liburutegiak eta zerbitzuak erabiltzeko. Horretarako, irakurketa sustatzeko planetan arreta berezia eskainiko zaie formatu irisgarrien hedapenari eta normalizazioari.

V. TITULUA
Kanarietako liburutegi-sistemaren antolaketa-egitura

I. KAPITULUA
Kanarietako Irakurketa eta Liburutegien Kontseilua

31. artikulua.— Osaera, eskumenak, antolaketa eta funtzionamendua

1. Kanarietako Irakurketa eta Liburutegien Kontseilua, besteak beste, honako hauek osatuko dute:

c) Kontseilukideak:

j. Kanarietako Hizkuntzaren Akademiako ordezkari bat, instituzio horrek proposatuta.

VI. TITULUA
Irakurketa sustatzea

37. artikulua.— Irakurketa sustatzeko planen edukia

2. Irakurketa sustatzeko planek arreta berezia jarriko dute haur eta gazteengan, hizkuntza-gutxiengoengan —haien integrazioa errazteko—, eta gizarte-egoera ahuleneko sektoreetan, betiere arreta berezia jarriz desgaitasuna duten pertsonengan, bai eta edozein adinetako pertsonen etengabeko ikaskuntzan ere. Formatu eta metodo irisgarrien sustapena eta normalizazioa hartuko dira kontuan, hala nola irakurketa erraza, braille alfabetoa, soinu-euskarriak eta euskarri digitalak, bai eta irakurketa errazteko oinarrizko laguntza-produktuak ere.

IX. TITULUA
Kanarietako ondare bibliografikoa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

44. artikulua.— Kanarietako ondare bibliografikoa

2. Kanarietako ondare bibliografikoaren barruan sartzen dira, era berean, obra literario, historiko, zientifiko edo artistiko unitarioak edo seriatuak, eskuz idatzitako edo inprimatutako eskriturakoak, edo hizkuntza kodifikatuan erregistratutakoak, baldin eta gutxienez hiru ale berdin-berdin daudela egiaztatzen ez bada, bai eta beren ezaugarriren batengatik bakartzat jo daitezkeenak eta ehun urtetik gorako antzinatasuna dutenak ere. Ale kopuru hori dagoela ulertuko da 1958tik aurrera argitaratutako lanen kasuan.


8.4.10.24. 6/2019 Legea, apirilaren 9koa, Nekazaritzako Elikagaien Kalitateari buruzkoa[1132]

II. TITULUA
Kalitate bereizia

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

29. artikulua.— Babesaren irismena

3. Kalitate-araubide bati lotuta egotearren babestutako izenak ezin izango dira erabili aipamen geografiko baten araudi espezifikoak eskatutako betekizunak betetzen ez dituzten izaera bereko edo antzeko izaerako produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik “mota”, “estilo”, “imitazio” edo antzeko adierazpenak izan, ez eta produktuaren benetako jatorria adierazten denean ere.


8.4.10.25. 9/2019 Legea, apirilaren 9koa, “Hesperideen Unibertsitatea” unibertsitate pribatua aitortzekoa[1133]

HITZAURREA

[…]

Hesperideen Unibertsitateak, hala badagokio, kontuan hartuko du Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren IV. tituluaren III. kapituluan (“enpresetako berdintasun-planak eta berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk”) ezarritakoa. Era berean, kontuan izango du Kanarietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 26ko 1/2010 Legearen 10. artikuluan (“hizkera ez-sexista eta irudi publikoa komunikabide sozialetan eta publizitatean”) xedatutakoa.

[…]


8.4.10.26. 11/2019 Legea, apirilaren 25ekoa, Kanarietako Kultura Ondareari buruzkoa[1134]

HITZAURREA

I

[…]

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege honek printzipio hauek betetzen ditu: beharrizana, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. […] Proportzionaltasun-printzipioaren arabera, lege honek aspektu hauek arautzen ditu: Kanarietako administrazio publikoen eskumenak;, organo eta instituzio aholku-emaileen eskumenak; babes-ondasun eta -tresnen kategoriak, eta Kanarietako kultura-ondareko ondasunak babesteko araubide erkidea eta espezifikoa; ikuskatzailetza, eta zehapen-araubidea; izan ere, aspektu horiek guztiak beharrezkoak dira legearen bidez lortu nahi diren xedeak erdiesteko. Lege-testu hau onestea da eskubideak gutxien murrizten dituen neurria, hartzaileei behar-beharrezkoak diren betebeharrak soilik ezartzen baitizkie; izan ere, Kanarietako kultura-ondarearen garrantziak erregulazio-esparrua merezi du, zeinak bermatuko baitu ondarearen kontserbazioa eta hura etorkizuneko belaunaldiei transmititzea (hauek dira ondare horren osagaiak: ondare higigarriak, higiezinak, herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen immaterialak, balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikokoak edo beste edozein kultura-eratako balioa dutenak). […]

[…]

II

[…]

Titulu honetan nabarmentzekoa da, ondasun batek Kanarietako kultura-ondarearen zati gisa hartu ahal izateko izan behar dituen balioen zerrendan, aurreko araudian jasotzen ez diren paisaia-, industria- edo hizkuntza-balioak sartu direla.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege hau Kanarietako kultura-ondareari aplikatuko zaio.

2. Kanarietako kultura-ondarea osatzen dute Kanariar Uharteetako biztanle aborigenen ondasun higigarriek, higiezinek eta adierazpen immaterialek, herri-kulturak eta kultura tradizionalak, baldin eta balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko, tekniko edo beste edozein kultura-arlotako balioa badute, haien titulartasuna eta araubide juridikoa edozein direla ere.

II. TITULUA
Babes-eredua

9. artikulua.— Babes-mailak

1. Kanarietako kultura-ondarea osatzen duten ondasunak babes-maila hauetako batean sailkatuko dira:

a) Kultura-intereseko ondasunak. Kultura-intereseko ondasuntzat joko dira balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo tekniko edo kulturaleko ondasun higigarri, higiezin eta immaterial nabarmenenak, bai eta Kanarietako kulturaren lekukotza bereziak direnak ere.

III. TITULUA
Kanarietako administrazio publikoen eta organo eta instituzio aholku-emaileen eskumenak

I. KAPITULUA
Kanarietako administrazio publikoen eskumenak

14. artikulua.— Xedapen orokorrak

Kanarietako administrazio publikoek, zeinek bere eskumenen esparruan, honako betebehar hauek izango dituzte Kanarietako kultura-ondareari dagozkionez:

d) Interes historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko, tekniko edo bestelako interes kulturaleko ondasun higigarri, higiezin eta immaterialen dokumentazio zehatz-zehatza ematea, betiere lege honetan zehazten diren tresnen bidez; administrazio horiek dokumentazioa eguneratuta izango dute, eta beste administrazio publiko, ikertzaile eta partikular batzuek erabiltzeko moduko euskarri informatiko, grafiko eta dokumental egokietan mantenduko dute.

IV. TITULUA
Ondasun-kategoriak eta babes-tresnak

I. KAPITULUA
Kultura-intereseko ondasunak

1. atala
Arau orokorrak

22. artikulua.— Araubide orokorra

1. Kultura-intereseko ondasuntzat joko dira izaera historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo tekniko edo kulturaleko balio nabarmenenak dituzten ondasunak, bai eta Kanarietako kulturaren lekukotza bereziak diren ondasunak ere.

25. artikulua.— Kultura-interes immateriala duten ondasunen sailkapena

Kanarietako kultura-ondarea osatzen duten ondasun immaterialak kultura-intereseko deklaratu ahal izango dira, kategoria hauetako baten edo batzuen arabera:

a) Ahozko tradizio eta adierazpideak, Kanarietan mintzatzen den espainieraren hizkuntza-modalitateak eta berezitasunak barne, bai eta toponimia tradizionala, lurraldeen izendapen geografikoak zehazteko tresna gisa.

II. KAPITULUA
Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoetako ondasunak

1. atala
Araubide orokorra

39. artikulua.— Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoak

1. Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoak babes-tresna dira, eta, bertan, uharte-interesa duten Kanarietako kultura-ondareko ondasun higigarriak, higiezinak eta immaterialak sartzen dira, baldin eta, kultura-intereseko ondasunak definitzen dituen garrantzirik izan gabe, bereziki babestu behar badira balio historikoak, artistikoak, arkitektonikoak, arkeologikoak, etnografikoak, bibliografikoak, dokumentalak, linguistikoak, paisajistikoak, industrialak, zientifikoak edo teknikoak edo bestelako kultura-balioak badituzte.

III. KAPITULUA
Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoetako ondasunak

50. artikulua.— Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoak

1. Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoak babes-tresna dira, eta, bertan, Kanarietako kultura-ondareko ondasun higigarriak eta higiezinak sartzen dira, baldin eta, kultura-intereseko ondasunak definitzen dituen garrantzirik izan gabe, bereziki babestu behar badira balio historikoak, artistikoak, arkitektonikoak, arkeologikoak, etnografikoak, bibliografikoak, dokumentalak, linguistikoak, paisajistikoak, industrialak, zientifikoak edo teknikoak edo bestelako kultura-balioak badituzte, betiere ondasunon kontserbazio-egoera oztopoa izango ez dela katalogatuak izan ahal izateko.

52. artikulua.— Udal-katalogoen edukia

1. Balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikoengatik kontserbazio-araubide espezifikoa behar duten ondasun edo guneen identifikazio zehatza jaso beharko dute udal-katalogoek, betiere ondasun eta gune horien babes-maila eta kasua-kasuan baimendutako esku-hartze motak ezarriz.


8.4.10.27. 7/2020 Legea, abenduaren 29koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1135]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

39. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2021ean, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak honako hauek izango dira, zeinek urtean zehar ezingo baitute igoerarik izan:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

b) Koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik:

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako B2 mailarekin: 45 euro hilean.

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako C1 edo C2 mailarekin: 55 euro hilean.

[…]


8.4.10.28. 2/2021 Legea, ekainaren 7koa, gizarte-berdintasunari eta genero-identitateagatik, genero-adierazpenagatik eta ezaugarri sexualengatik ez diskriminatzeari buruzkoa[1136]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, honako hitz hauek jarraian adierazi bezala ulertuko dira:

2. Genero-adierazpena: pertsona bakoitzak bere genero-identitatea komunikatzeko edo adierazteko duen modua, estetikaren, hizkeraren, portaeraren, jarreren edo bestelako adierazpenen bidez, eta bat etor daiteke edo ez jaiotza-sexuaren arabera sozialki esleitutako generoarekin lotuta daudenekin.

[…]

4. artikulua.— Printzipio gidariak eta aitortutako eskubideak

1. Lege hau printzipio gidari eta eskubide aitortu hauetan oinarritzen da, eta printzipio eta eskubide horiek eraenduko dute haren aplikazio-eremuan dauden pertsona fisiko edo juridikoen, publiko zein pribatuen, jarduna:

e) Aukera-berdintasuna: pertsona orok eskubidea du bere duintasunerako eta bere nortasunaren garapen askerako ezinbestekoak diren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzeko. Ondorio horietarako, Kanarietako botere publikoek:

3) Kanarietako komunikabide publiko eta pribatu guztiek genero-identitateen eta -adierazpenen berdintasun-printzipioa betetzen dutela zainduko dute; segurtatuko dute ezen titulartasun publikoko komunikabideen ekoizpena eta antolaketa pluralista eta ez-diskriminatzailea izango dela, genero-identitateari eta -adierazpenari eta ezaugarri sexualei dagokienez, eta, bereziki, bermatuko dute ezen hizkuntzaren erabilera ez-sexista izango dela, eta tratamendu duina, errespetuzkoa eta egiazkoa emango dela eurek trans identitateei buruz eta pertsona intersexualei buruz erabiltzen dituzten eduki eta irudietan, bereziki informazio-zerbitzuen eremuan.

X. TITULUA
Neurriak komunikabideen eremuan

54. artikulua.— Kode deontologikoak

Kanarietako Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek eta Kanarietako Administrazioaren dirulaguntzak edo funts publikoak hartzen dituztenek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta genero-identitatean edo -adierazpenean edo dibertsitate sexualean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.10.29. 6/2021 Legea, abenduaren 28koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1137]

I. TITULUA
Aurrekontuak onestea

1. artikulua.— Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eremua

9. Fundazio publiko hauen aurrekontuak:

– Hizkuntzaren Kanariar Akademia fundazio kanariarrarenak.

[…]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

42. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2022an, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak, zeinei ez baitzaie aplikatuko 35.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa, honako hauek izango dira:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

b) Koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik:

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako B2 mailarekin: 45 euro hilean.

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako C1 edo C2 mailarekin: 55 euro hilean.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako irakasle numerarioen eta Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako lantegiko maisu-maistren eskaletako funtzionarioei ordainsari-kontzeptuak aitortzea

1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako ordainsari-kontzeptu hauek jasotzeko eskubidea izango dute Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako goi-mailako teknikarien kidegoko irakasle numerarioen funtzionarioek eta Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako erdi-mailako teknikarien kidegoko lantegiko maisu-maistren eskalako funtzionarioek:

b) Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planaren betearazpenean parte hartzeagatiko haborokina, zeina ezarri baitzen lehen aipatutako abenduaren 27ko 7/2017 Legearen 42.hiru artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan; izan ere, apartatuok abenduaren 28ko 7/2018 Legearen azken xedapenetako laugarrenaren bigarren eta hirugarren apartatuek aldatu zituzten hurrenez hurren.

Aurreko paragrafoan aipatutako haborokinaren hileko zenbatekoak, 2022an, atzerriko hizkuntzan irakasteagatik eta koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik direnak, lege honen 42.3 artikuluan zehaztutakoak izango dira, eta horiei ez zaie aplikatuko 35.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa.

2. […]

Aurreko apartatuaren b) letran aipatutako haborokina jasotzeko, hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu beharko da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera gaitasun hori aitortzeari buruzko autonomia-erkidegoaren araudian xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenetako hamargarrena.— 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legearen 50.bat.9 artikulua; aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta epe mugagabean egongo da indarrean; haren idazkera hauxe izango da:

«9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran ikastetxeetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean».


8.4.10.30. 2/2022 Legea, ekainaren 6koa, Kanarietan osasun-alertaren araubide juridikoa eta COVID-19aren pandemia kontrolatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena[1138]

III. TITULUA
Osasun-alertaren araubide juridikoa COVID-19aren pandemian

II. KAPITULUA
Osasuna babesteko alerta-maila desberdinetan aplikatu beharreko neurriak

27. artikulua.— 4. alerta-mailan aplikatu beharreko neurriak

4. alerta-mailan, honako neurri hauek aplikatuko dira automatikoki:

38. 4. alerta-mailan dauden uharteetatik datozen hamabi urteko edo gehiagoko bidaiariek, beste uharte batzuetara joaten badira, egiaztatu beharko dute, heldu baino 48 ordu lehenago, SARS-CoV-2rako infekzio aktiboaren proba diagnostiko bat egin dutela, eta emaitza negatiboa izan dela; proba horrek bat etorri beharko du estatu-mailan une bakoitzean indarrean dauden osasun-betekizunekin, honako kasu hauetan izan ezik:

d) Unibertsitate-zentroetara, eta irakaskuntzako eta hezkuntzako zentroetara joateko egiten diren joan-etorriak, haur-hezkuntzako eskolak barne, bai eta hizkuntza-akademietara eta hezkuntza arautuko ikasketa-planetan, kontserbatorioetan eta musika-eskoletan sartutako irakasgaien hezkuntza-errefortzuko ikastegietara joateko edo akademietan edo prestakuntza-zentroetan hautaketa-prozesuak prestatzeko egindakoak ere.


8.4.10.31. 5/2022 Legea, abenduaren 19koa, Herritartasunaren Kanariar Errentarena[1139]

I. TITULUA
Prestazio ekonomikoetarako eskubidea

I. KAPITULUA
Herritartasun-errenta

6. atala
Onuradunen eskubideak eta betebeharrak

38. artikulua.— Eskubideak

Herritartasun-errentaren onuradunek, lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskubide hauek izango dituzte:

b) Arreta zuzenekoa eta beren beharrizanetara egokitua jasotzekoa, arreta-plan pertsonalizatu baten bidez, genero-ikuspegia kontuan hartuta, eta plan hori hizkera argi eta ulergarrian idatziz izatekoa.


8.4.10.32. 6/2022 Legea, abenduaren 27koa, Kanarietako Klima Aldaketarena eta Trantsizio Energetikoarena[1140]

III. TITULUA
Klima-aldaketaren integrazioa lurralde- eta sektore-politika administratiboetan

VI. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

8. atala
Biodibertsitatea eta baliabide naturalak babestea

65. artikulua.— Biodibertsitatea, natura- eta kultura-ondarea

[…]

Kanarietako administrazio publiko eskudunek kultura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko politikak bultzatu beharko dituzte balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikoa edo beste edozein kultura-izaera duten herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpenen eremu fisikoetan, bai eta izaera paleontologikoko barrendegi eta aztarnategietan eta kultura-intereseko ondasun guztietan ere (KIO), honako hauek lortzeko:

a) Kultura- eta natura-eremu horiek (paleontologikoa) klima-aldaketaren ondorioekiko dituzten arriskuak eta kalteberatasuna identifikatzea eta ebaluatzea.

b) Klima-aldaketak ondasun horien kontserbazioan izan ditzakeen inpaktuak identifikatzea, kalteberatasunak eta egokitzeko gaitasuna kontuan hartuta, betiere egokitzeko aukera nagusiak aztertuz eta arrisku-mailak lehenetsiz.

c) Kultura- eta natura-ondasunak aipatutako balioetara egokitzeko neurri egokiak sustatzea, barrendegi bakoitzerako irtenbide egokiak ezarriz; horretarako, lehentasunak eta egutegia dakartzan egokitzapen-plan bat erabiliko da, zeinak hartuko baititu Kanariar Uharteetako ondasun guztiak.

c) Klima-aldaketak kultura-ondarearen eremu horietan dituen ondorioak ebaluatzeko informazio-sistema bat ezartzea.

d) Informazioa, kontzientziazioa eta herritarren parte-hartzea areagotzea klima-aldaketarekin lotutako jardueretan eta kultura- eta natura-ondarea (paleontologikoa) kontserbatzeko gertatzen diren inplikazioetan.


8.4.10.33. 7/2022 Legea, abenduaren 28koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1141]

I. TITULUA
Aurrekontuak onestea

1. artikulua.— Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eremua

Autonomia Erkidegoko 2023. urterako aurrekontu orokorretan sartzen dira:

10. Fundazio publiko hauen aurrekontuak:

– Hizkuntzaren Kanariar Akademia kanariaren fundazioarenak.

[…]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

41. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2023an, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak, zeinei ez baitzaie aplikatuko 34.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa, honako hauek izango dira:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

6. 2023an, goi-mailako teknikarien kidegoko Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako irakasle numerarioen eskalako funtzionarioek eta erdi-mailako teknikarien kidegoko Itsas eta Arrantzako Lanbide Heziketako maisu-maistren eskalako funtzionarioek, arrantzaren arloan eskumena duen sailak erregelamenduz ezarritako betekizunei jarraikiz, etengabeko prestakuntzagatiko osagarria eta taldeko tutoretzan jarduteagatiko haborokinak jasoko dituzte, bai eta Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Planean parte hartzeagatik eta ikasleen ongizaterako eta babeserako koordinazio-eginkizunak betetzeagatik, laneko arriskuen prebentzioan edo informazioaren eta komunikazioaren teknologietan parte hartzeagatik ere, aurreko apartatuetan zehaztutako zenbatekoetan.

Azken xedapenetako seigarrena.— 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legea, eta honela geratzen da idatzita:

Bi. Honela geratzen da idatzita 50. artikuluaren lehenengo apartatuko 9. zenbakia:

«9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran irakaskuntzako entroetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, xede bera duten zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean».

[…]


8.4.10.34. 1/2023 Legea, martxoaren 1ekoa, Kanarietako Kulturaren Sistema Publikoari buruzkoa[1142]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Azkenik, legeak printzipio juridiko nagusi gisa onartutako kulturaren funtzio soziala du ardatz. Funtzio sozialak berekin dakar kulturak pertsonen eraikuntzan eta gizarte- eta erkidego-eraikuntzan duen garrantzia aitortzea, eta, beraz, kultura erantzukizun publiko ukaezinen sorta baten objektu bihurtzen da. Kultura-bizitzari dagokionez, botere publikoen lehenengo baldintza —hobe litzateke aurrebaldintzaz hitz egitea— kulturaren askatasuna eta autonomia aitortzea eta bermatzea da, haren alderdi guztietan. Baina, gizarte demokratiko aurreratu batean, botere publikoek interes orokor eta publiko horiek onartu, sustatu eta bultzatu behar dituzte nahitaez. Edo, bestela esanda, kulturaren funtzio soziala da hauxe da: ente publikoek kulturaren aurrerapenerako dituzten erantzukizunak eta betebeharrak hemen araututako sistemaren barruan hedatzeko bihotza. Izan ere, kulturaren aurrerapena jada konstituzio-hizkeran agertzen da, legean bertan sistemaren printzipio argitzaile gisa jasotzen da, eta botere publikoek kulturaren funtzio sozialarekiko konpromisoan duten zeregina ulertzeko modu aurreratu eta proaktiboagoa baino ez da.

[…]

I. TITULUA

2. artikulua.— Legearen printzipio gidariak

Aurreko artikuluan aipatutako administrazio publikoek eta sektore publikoko organismo eta enteek kulturaren arloan dituzten eskumenak garatzean lege honen jarduketak eta helburuak argituko dituzten printzipioak honako hauek dira:

5. Berdintasun materiala eta lurraldekoa. Arreta berezia jartzea inolako diskriminaziorik ez egiteko honako hauengatik: jatorriagatik, etniagatik, ideologiagatik, iritziagatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, generoagatik, sexu-orientazioagatik, desgaitasunagatik, lurralde-jatorriagatik eta kultura- eta etnia-kidetasunagatik edo izaera arrazista edo xenofoboa duen beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Era berean, printzipio honen helburua hauxe da: pertsona guztiei kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irispidea bermatzea eta sustatzea, betiere lurralde-desberdintasunak saihestuz, hala nola biztanle gehiago eta gutxiago duten uharteen artean, hiriburu diren uharteen eta ez direnen artean, metropoli-eremuen eta izaera hori ez dutenen artean, hiriguneen eta landa-eremuen artean, hirietako erdialdearen eta aldirien artean; bai eta adinekoen, desgaitasuna duten pertsonen, migratzaileen, askatasunik gabeko pertsonen eta gaitasun sozioekonomiko txikiagoa duten pertsonen arteko desberdintasunak ere saihestuz.

II. TITULUA
Kanarietako kulturaren sistema publikoa

III. KAPITULUA
Kanarietako kulturaren sistema publikoaren betebeharrak, eginbeharrak eta bermeak

2. atala
Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamenduari buruzko eginbeharrak eta betebeharrak

17. artikulua.— Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamendua

Hauek dira Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamenduari dagozkion eginbeharrak:

4. Gardentasuna.

3. Era berean, neurri proaktiboak hartuko dituzte ondorik aipatuko diren pertsonei ezagutza, kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irispidea eta kultura-eskubideen egikaritza errazteko; hauek dira pertsona horiek: adinagatik, lurralde-egoeragatik, egoera sozioekonomikoagatik, generoagatik, desgaitasunagatik, migrazioagatik, hizkuntza ez ezagutzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik irispidean izateko zailtasunik handienak dituztenak, betiere aurreko arrazoiengatik kultura-eskubideak eraginkortasunez eta berdintasun-baldintzetan egikaritzeko desabantaila- edo desberdintasun-egoeran badaude.

IV. KAPITULUA
Kanarietako Kultura Kontseilua

27. artikulua.— Kanarietako Kultura Kontseiluaren osaera

1. Honako hauek dira Kanarietako Kultura Kontseiluko kide:

– Hizkuntzaren Kanarietako Akademiaren ordezkari bat.

[…]


8.4.10.35. 2/2023 Legea, martxoaren 1ekoa, Kanarietako Gazte-politikei buruzkoa[1143]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Jarduteko printzipioak

Hauek dira gazteriaren arloan Kanarietako administrazio publikoen jarduna gidatu behar duten printzipioak:

k) Kulturartekotasuna. Administrazioak gazteriaren arloan egiten duen jardunak kulturartekotasuna bultzatuko du, eta horrek ahalbidetuko du Kanarietako gazteek Kanarietako Autonomia Erkidegoan eta beste erregio eta herrialde batzuetan dauden errealitate kulturalak ezagutzea, eta Kanarietako kultura Estatuan eta nazioartean proiektatuko du. Hizkuntzak ikastea ere sustatuko da, beste herrialde eta kultura batzuetako gazteen arteko oinarrizko komunikazio-tresna den aldetik.


8.4.10.36. Kanarietako Parlamentuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2023ko martxoaren 29koa[1144]

VI. TITULUA
Legegintza-prozedura

II. KAPITULUA
Legegintza-prozedura arrunta

1. atala
Lege-proiektuak

132. artikulua

4. Ponentziari dagokio txosten bat egitea, behin ekimenaren testua eta aurkeztutako zuzenketak ikusita. Txosten hori erregelamendu honen 46.3 artikuluan aurreikusitako epe-muga betetzea ahalbidetzen duen epean amaitu beharko da. Era berean, eta Ganberaren araugintza-teknikako gidalerroetan aurreikusitako orientazioak aplikatuz, ponentziak aho batez erabaki ahal izango du legegintzako ekimenaren testuari aldaketak egitea, betiere haren egitura, edukia eta idazkeran erabilitako hizkera hobetzeko. Aldaketa horiek ponentzia osatzen dutenei proposatu ahal izango dizkiete, hala badagokio, Ganberako zerbitzuek.

138. artikulua

Proiektu baten eztabaida amaituta, baldin eta eztabaida horren ondoriozko testua inkongruentea edo iluna izan badaiteke punturen batean, edo Ganberaren araugintza-teknikaren gidalerroetan xedatutakoaren arabera akats tekniko nabarmenak baditu erabilitako egituran, edukian edo hizkeran, orduan Mahaiak, bere ekimenez edo irizpena egin duen batzordeak eskatuta, berriro bidali ahal izango dio Osoko Bilkurak onetsitako testua batzorde horri, eztabaida amaitu eta hurrengo bost egunen barruan, betiere batzordeak, gehienez ere hilabeteko epean, idazkera harmoniko bat egin dezan, Osoko Bilkuraren erabakiak salbu uzteko. Horrela idatzitako irizpena Osoko Bilkuraren azken erabakiaren mende jarriko da, eta Osoko Bilkurak osorik onetsi edo ezetsi beharko du, bozketa bakar batean.

Xedapen gehigarriak

Hamabigarrena

Mahaiari dagokio, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, araugintza-teknikako gidalerroak onestea, zeinek balio izango baitute Kanarietako Parlamentuak izapidetzen dituen arau eta xedapenetan aplikatzeko gida orientagarri gisa. Gidalerro horietan, hizkera arauemaileri buruzko aurreikuspen batzuk jasoko dira, hizkera inklusiboaren ikuspegitik.

Gidalerro horiek ez dute inoiz ere mugatuko diputatuek eta talde parlamentarioek beren ekimenak askatasunez formulatzeko duten eskubidea, eta gidalerrook erreferentzia-esparru izango dira ekimenen idazkeraren eta egituraren kalitate teknikoa hobetzeko.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper