Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.8.7. 8/2013 Legea, urriaren 29koa, Kanpoan diren Gaztelar eta Leondarren Herritartasunari buruzkoa


8.4.8.7. 8/2013 Legea, urriaren 29koa, Kanpoan diren Gaztelar eta Leondarren Herritartasunari buruzkoa[1078]

II. TITULUA
Kanpoan dauden gaztelar eta leondarrak eta Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak

III. KAPITULUA
Hezkuntza

17. artikulua.— Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak hezkuntza-sisteman integratzea

1. Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak Gaztela eta Leongo hezkuntza-sisteman errazago txertatzeko, botere publikoek herritarroi jarduketak eskainiko dizkiete hau lortzeko: herritar horiek txertatzen diren prestakuntza-mailarako behar beste ezagutza eta maila horretarako egokiak diren ezagutzak ematea Gaztela eta Leongo hizkuntza-, kultura- eta gizarte-identitateari buruz, eta, bereziki, Gaztela eta Leongo hezkuntza-sistemaren egiturari eta antolaketari buruz.

2. Botere publikoek Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrei irispidea emango diete ezartzen diren hezkuntza-konpentsazioko planetan, betiere itzuleraren ondorioz hezkuntzan sor daitezkeen desberdintasun-egoerei aurrea hartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Gaztela eta Leongo kulturaren eta espainieraren irakaskuntzari eta ikaskuntzari, bai eta hezkuntza-eremuko elkarbizitzari ere.

IV. TITULUA
Gaztela eta Leondik kanpoko gaztelar eta leondar erkidegoak, horien federazioak, konfederazioak eta bestelako laguntza-erakundeak

I. KAPITULUA
Araubide juridikoa

28. artikulua.— Gaztela eta Leondik kanpoko erkidegoek kanpoan dituzten eginkizunak

Gaztela eta Leongo emigrazio-politikaren eta itzulera-politikaren esparruan halakotzat aitortutako gaztelar eta leondar erkidegoak botere publikoekin arituko dira elkarlanean:

c) Gaztela eta Leongo kultura, tradizioak eta funtsezko balioak (gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala) zaindu eta sustatzeko gizarte- eta kultura-jarduerak bultzatu eta hedatzen.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper