Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.6. Extremadurako Autonomia Erkidegoa


8.4.6. Extremadurako Autonomia Erkidegoa


8.4.6.1. 1/1983 Lege Organikoa, otsailaren 25ekoa, Extremadurako Autonomia Estatutuari buruzkoa[956]

I. TITULUA
Eskumenak

11. artikulua[957]

2. Era berean, Autonomia Erkidegoari dagokio hizkuntza- eta kultura-berezitasunak babestea, bai eta erregioko herri-ohituren eta -tradizioen altxorra babestea ere, tokietako eta eskualdeetako aldaerak errespetatuz betiere.


8.4.6.2. 2/1999 Legea, martxoaren 29koa, Extremadurako Ondare Historiko eta Kulturalari buruzkoa[958]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. tituluan definitu eta garatutako ondare etnologikoak ondasun industrial eta teknologikoak eta herri-arkitekturako elementuak hartzen ditu kontuan, betiere ondasun etnologiko ukiezin gisa aipatzen diren erabileretan, ohituretan, bizimoduetan eta hizkuntzan bildutako kultura-aberastasun guztia ahaztu gabe.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

2. Extremadurako ondare historiko eta kulturala osatzen dute babes eta defentsa berezia merezi duten ondasun material eta ukiezin guztiek, interes artistiko, historiko, arkitektoniko, arkeologiko, paleontologiko, etnologiko, zientifiko, tekniko, dokumental eta bibliografikoa dutelako. Horren zati dira, era berean, aztarnategi eta gune arkeologikoak, balio artistiko, historiko edo antropologikoa duten naturaguneak, lorategiak eta parkeak, hiri-multzoak eta arkitektura industrialeko elementuak, bai eta landa- edo herri-arkitektura eta Extremadurarentzat interesgarriak diren bizimoduak eta hizkera ere.

I. TITULUA
Ondasun historikoen eta kulturalen kategoriak

I. KAPITULUA
Kultura-intereseko ondasunak

6. artikulua.— Sailkapena

3. Herri-arteak eta -tradizioak, ohiturazko transmisioko usadio eta ohiturak —abestietan, musikan, ahozko tradizioan—, hizkuntza-berezitasunak eta Extremadurako gizarte-berezkotasuneko adierazpenak ikus-entzunezko teknika berrien bidez deklaratu eta erregistratu ahal izango dira, purutasun osoan eta etorkizuneko belaunaldiei ikusmen- eta entzumen-aberastasun osoan transmiti dakizkien.

IV. TITULUA
Ondare etnologikoa

60. artikulua.— Ondasun ukiezinen babesa

Ondasun etnologiko ukiezinak, hala nola Extremadurako erabilerak, ohiturak, sorkuntzak, portaerak, bizimoduak, ahozko tradizioa, hizketa eta hizkuntza-berezitasunak Kultura eta Ondare Sailak babestuko ditu lege honetan aurreikusitako moduan, eta, horretarako, horiek ikertzea eta sakonki biltzea sustatuko du, datozen belaunaldiei transmititzea bermatuko duten euskarrietan.


8.4.6.3. 3/2005 Legea, uztailaren 8koa, Osasun Informazioari eta Pazientearen Autonomiari buruzkoa[959]

IV. TITULUA
Pazientearen autonomiarako eskubidea

III. KAPITULUA
Adostasun informatua

27. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentu espezifikoaren edukia

2. Dokumentu horretan, labur-labur eta hizkera ulergarrian adierazi beharko dira, betiere kontzeptu medikoak erabiltzaile orokorrek ulertu ahal izan ditzaten, gutxienez: […]


8.4.6.4. 2/2010 Legea, otsailaren 26koa, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[960]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lanbide-jarduera horrek, zeina bideratuta baitago giza komunikazioaren nahasmenduak prebenitzera, eboluzionatzera, tratatzera eta zientifikoki aztertzera, ahozko eta idatzizko hizkera eta hitzik gabeko komunikazio-modu guztiak ulertzearekin eta adieraztearekin lotutako eginkizunak biltzen ditu, tradizio luzea du Espainian, eta nazioartean onartuta dago.

Logopeda-lanbidea, mediku-arretari lotua, gor-mutuen hezkuntzari zuzendutako espezializazio gisa hasi zen, eta 1970 inguruan hasi zen diseinatzen, entzumen- eta hizkuntza-ikerlanak eginez; hala ere, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik ezagutzen da hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta komunikazioaren alterazioak prebenitzera, ebaluatzera eta diagnostikatzera bideratutako jarduera, eta haren ikasketak unibertsitate-irakaskuntzaren ofizialtasuna behin betiko sendotzen eta lortzen du abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, zeinak ezartzen baititu logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulua eta hura lortzera jotzen duten ikasketa-planei dagozkien jarraibide orokorrak; horrela, independentzia akademikoa du beste edozeinen aurrean.

[…]

Beste alde batetik, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak logopedia diplomadun-mailako tituludun osasun-lanbide gisa arautzen du. Beste alde batetik ere, 7.2. f) artikuluak logopeden eginkizuntzat jotzen ditu entzumenaren, fonazioaren eta hizkeraren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko jarduerak, haurren zein helduen kasuan, beren diziplinari dagozkion teknika terapeutikoen bidez, betiere haien titulazioaren eta konpetentzia espezifikoaren arabera osasun-lanbide bakoitzari dagozkion eginkizunak alde batera utzi gabe.

[…]

Laugarren xedapen iragankorra.— Beste profesional batzuen integrazioa

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

Hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako unibertsitateetako edozeinek luzatua edo behar bezala homologatutako atzerri-titulua.


8.4.6.5. 2/2011 Legea, urtarrilaren 31koa, Extremadurako Turismoa garatu eta modernizatzeari buruzkoa[961]

I. TITULUA
Turismo-jardueraren eskubideak, baliabideak eta antolamendua

III. KAPITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

2. atala
Turismoa sustatzea

23. artikulua.— Turismo-eskaintza dibertsifikatzea

1. Extremadurako Juntak Extremadurako turismo-eskaintzaren segmentazioa bultzatuko du, honako arlo eta jarduera hauek lehenetsiz:

i) Hizkuntza-turismoa.

4. atala
Turismo-kalitatea

31. artikulua.— Turismo-prestakuntza

2. Administrazioak laguntza emango du, beken eta beste laguntza batzuen bidez, teknologia berrien erabileran ezagutzak eskuratzeko turismo-prestakuntzarako, atzerriko hizkuntzen hastapenerako eta hobekuntzarako, eta prestatzaileen prestakuntzarako, besteak beste.


8.4.6.6. 4/2011 Legea, martxoaren 7koa, Extremadurako Hezkuntzari buruzkoa[962]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Horretarako, legeak […] eleaniztasunaren aldeko apustu estrategikoa egiten du, “Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua”n ezarritako jarraibide eta mailekin nahitaez lotuta.

IV

[…]

[…] Era berean, eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera etapa guztietan txertatu behar dira. Irakurketa, idazketa, ekintzailetzarako eta berrikuntzarako gaitasuna eta adimen emozionala dira curriculumean lehentasuna duten beste alderdi batzuk.

[…]

Lehen hezkuntzarako, haren izaera instrumentala dela eta, gaztelaniak, atzerriko hizkuntzek eta matematikek garrantzi berezia izango dute eta jarduketen programazioan eragina izango dute, irakaskuntzaren indibidualizazioaren esparruan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu nagusiak oinarrizko konpetentziak eskuratzea eta garatzea dira, matematika eta hizkuntza-komunikazioa bereziki. Horretarako, curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

Legeak, era berean, arte-, hizkuntza- eta kirol-irakaskuntzak eta helduen hezkuntza arautzen ditu, eta ikaskuntza-eskaintza nahiko malguak sortzea sustatzen du, zenbait modalitatetan, prestakuntza beste jarduera batzuekin bateratzen laguntzeko.

[…]

[…] Bestalde, landa-eremuetako zentroetan irakasleak egon daitezen sustatzeko neurriak aurreikusten dira, eta lanpostu jakin batzuk betetzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Extremadurako hezkuntza-sistemaren xedeak

Hauek dira lege honen bidez lortu nahi diren xedeak:

h) Ikasleek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko duten konpetentzia bermatzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzaren indibidualizazioa eta ekitatea hezkuntzan

II. KAPITULUA
Irakaskuntza indibidualizatzea eta ikasleen hezkuntza-arrakasta

12. artikulua.— Aniztasunaren arreta

1. Lege honen ondorioetarako, aniztasunaren arretatzat jotzen da ikasleen hezkuntza-aurrerapena bultzatzeko hezkuntza-jardueren multzoa, kontuan hartuta ikasleen gaitasunak, ikasteko erritmoak eta estiloak, motibazioak eta interesak, egoera sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, linguistikoak eta osasunekoak.

III. KAPITULUA
Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra hezkuntzan

17. artikulua.— Berdintasun eraginkorraren bermea

3. Hezkuntza Administrazioak arreta berezia jarriko du curriculum-materialetan hizkera eta eduki sexistak desagerrarazteko.

IV. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

25. artikulua.— Prestakuntza eta bitarteko egokiak

1. Espezialistak behar dituzten zentro guztiek pedagogia terapeutikoko, entzumeneko eta hizkuntzako espezialistak izango dituzte, edo, hala badagokio, laguntza-unitateak, eta hezkuntza-orientazioko profesionalen lankidetza eta aholkularitza espezializatua.

28. artikulua.— Hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleak edo eskolatze etena dutenak

1. Hezkuntza Administrazioak harrera, gizarteratzea, gaztelaniaren ikaskuntza eta hezkuntza-helburuak lortzeko oinarrizko gaitasunak eskuratzen lagunduko die, arrazoi bat dela edo beste, hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleei edo eskolatze etena izan duten ikasleei. Neurri horiek ezarri behar direnean, neurriok ikasleak talde arruntetan eskolatzearekin batera garatuko dira, ikasleen ikaskuntzaren maila eta bilakaera kontuan hartuta, eta ez dute banantzerik ekarriko, ez eta baztertzerik ere.

III. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

45. artikulua.— Eskubideak

2. Hezkuntza-eremuko eskubideak eta askatasunak honako hauek dira:

h) Irakaskuntzan espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea, bai eta braille irakurketa-idazketaren kodea ere, inguruabar pertsonalak direla-eta hala eskatzen duenean.

V. KAPITULUA
Beste hezkuntza-eragile batzuk

61. artikulua.— Laguntzarako beste langile batzuk

1. Zentro publikoek zenbait eremutako beste profesional batzuk eduki ahal izango dituzte programa eta jarduera batzuk garatzeko, hala nola eleaniztasun-planak edo ikasleen prestakuntza osagarria.

2. Irakaskuntzakoak ez diren profesional horiek zentro bakoitzaren beharrizanen araberako kualifikazioa izan beharko dute, eta irakasleekin koordinatuta lan egingo dute, zuzendaritza-taldeak gainbegiratuta.

IV. TITULUA
Irakaskuntza prozesu gisa. Bizialdi osoko ikaskuntza

I. KAPITULUA
Curriculuma

71. artikulua.— Curriculumaren printzipioak

Lege honetan araututako irakaskuntzen curriculuma, funtsean, helburu hauetara bideratuko da:

d) Ahozko eta idatzizko ulermen eta adierazpen egokia garatzea, irakurtzeko ohiturak sortuz eta komunikazio-konpetentziak lortuz atzerriko hizkuntzak erabiltzean eta teknologiak menderatzean.

II. KAPITULUA
Eleaniztasuna

74. artikulua.— Eleaniztasuna sustatzea

1. Autonomia Erkidegoan sortzen diren haur eta lehen hezkuntzako zentroak elebidunak izango dira.

2. Extremadurako funts publikoak dituzten zentroek hezkuntza elebiduna sustatzeko programak izango dituzte.

3. Curriculumak atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, komunikazio-konpetentzia lortzea izango du helburu, Europar Batasunaren helburuekin bat etorriz.

4. Extremadurako hezkuntza-sistemak Europako Kontseiluak ezarritako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko jarraibideak eta mailak aplikatuko ditu atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, ikaskuntzan eta ebaluazioan.

5. Atzerriko hizkuntzak ikasgela birtualen bidez ikastea bultzatuko da.

6. Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzak ikastea bultzatuko da.

75. artikulua.— Hezkuntza eleaniztuna

1. Hezkuntza Administrazioak laguntza-mekanismoak eta -neurriak ezarriko ditu zentroetan eredu eleaniztunak garatzeko, curriculumeko ikasgaiak atzerriko hizkuntza batean irakastea erraztuz.

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren aspektu didaktikoak berritzea sustatuko du, ikasgelan ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak erabiliz, eta zentroei baliabideak emango dizkie helburu hori lortzeko, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.

76. artikulua.— Hizkuntza- eta metodologia-prestakuntza

1. Hezkuntza Administrazioak irakasgaietako irakasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzea bultzatuko du, espezialitatea edozein dela ere, eta horretarako programak ezarriko ditu.

2. Hezkuntza Administrazioak ikasketa-lizentzietarako deialdiak egingo ditu atzerriko hizkuntzak hobetzeko.

3. Irakasgaia atzerriko hizkuntza batean ematen duten irakasleei pizgarriak emango zaizkie, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

4. Hezkuntza Administrazioak egonaldiak antolatuko ditu atzerrian ikasle eta irakasleentzat, eta zentroek nazioarteko eskola-trukerako programetan parte har dezaten sustatuko du.

77. artikulua.— Portugesa atzerriko bigarren hizkuntza

Extremadurako Juntak neurri eraginkorrak hartuko ditu portugesa atzerriko bigarren hizkuntza izan dadin funts publikoekin sostengatutako zentroetan.

IV. KAPITULUA
Curriculumaren lehentasunezko aspektuak

80. artikulua.— Irakurketa eskola-eremuan

1. Funts publikoekin sostengatutako zentroek, Hezkuntza Administrazioaren laguntzarekin, irakurtzeko, idazteko eta informazioa eskuratzeko planak egin eta abiaraziko dituzte, betiere hizkuntza-komunikazioko, informazioaren tratamenduko eta konpetentzia digitaleko konpetentzien garapena indartzeko. Plan horietan arlo eta ikasgai guztietako jarduerak, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerak eta familiekin elkarlanean antolatutako ekimenak jasoko dira.

V. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

85. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Zentroek atzerriko hizkuntza bat ikastea sustatuko dute lehenengo ziklotik aurrera. Era berean sustatuko du irakurketa eta idazketa, oinarrizko zenbaki-trebetasunak eta balioetan heztea goiz hastea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek baliabide didaktikoa izan behar dute etapa osoan.

VI. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

2. atala
Lehen Hezkuntza

92. artikulua.— Arlo instrumentalak eta metodologia

1. Gaztelania, atzerriko hizkuntzak eta matematikak beste ezagutza batzuk eskuratzeko arlo instrumentalak dira, eta, horregatik, bereziki hartuko dira kontuan.

5. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A1 mailara heltzeko.

6. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte arlo guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

96. artikulua.— Gai instrumentalak eta konpetentziak eskuratzea

3. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A2 mailara heltzeko.

4. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

VII. KAPITULUA
Batxilergoa

100. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailara heltzeko.

3. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko, betiere esperientzia horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gauzatu badituzte.

VIII. KAPITULUA
Lanbide-heziketa hezkuntza-sisteman

104. artikulua.— Lanbide-heziketako eskaintza

8. Hezkuntza Administrazioak baldintzak ezarriko ditu zentroek lanbide-moduluak atzerriko hizkuntzetan eman ahal izateko, behin baimena lortu ondoren.

X. KAPITULUA
Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak

118. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu ikasleen eta irakasleen kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari buruzko betekizunak.

2. Hizkuntza-eskola ofizialetan gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakastea sustatuko da.

3. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak oinarrizko mailan, tarteko mailan eta maila aurreratuan antolatzen dira. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzak hizkuntza-eskola ofizialetan emango dira, eta eskolok ere oinarrizko maila eskaini ahal izango dute.

4. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren artean.

5. Hizkuntza-eskola ofizialek hizkuntza modernoei buruzko ikastaro espezifikoak programatuko dituzte irakasleen etengabeko prestakuntzarako. Era berean, atzerriko hizkuntzetan eguneratzeko ikastaroak eman ahal izango dituzte beste kolektibo profesional batzuentzat.

6. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango dira.

7. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten irakaskuntzei buruzko ikerketa- eta berrikuntza-planak garatu ahal izango dituzte, Hezkuntza Administrazioak aldez aurretik baimena emanda.

119. artikulua.— Irakaskuntzen antolaketa

Hizkuntza-eskola ofizialek aukera emango dute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko, betiere Hezkuntza Administrazioak ezarritako baldintzetan eta Extremadurako zentro guztietarako proba homologatu eta bakarrak eginaz.

V. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

135. artikulua.— Eskola-liburutegia

1. Zentro guztiek izango dute behar adina baliabide izango duen eskola-liburutegia, zenbait euskarritan informazioa eta dokumentazioa iristeko aukera emango duena, irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa bultzatuko duena, ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak indartuko dituena eta irakurtzeko ohitura, hizkuntzak praktikatzea eta informazioa erabiltzeko trebetasunak sustatuko dituena.

VI. TITULUA
Irakasleak

I. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa

151. artikulua.— Eskumenak esleitzea

2. Extremadurako Juntako langileen politika orokorraren esparruan, hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailburuak honako eskumen hauek izango ditu:

d) Hala badagokio, eska daitezkeen hizkuntza-eskakizunak ezartzea irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostu jakin batzuk betetzeko.

VIII. TITULUA
Hezkuntza Administrazioa

V. KAPITULUA
Elkarlana beste administrazio eta instituzio batzuekin

191. artikulua.— Lankidetza beste administrazio publiko eta instituzio batzuekin

4. Hezkuntza Sailak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu estatuko zein atzerriko hezkuntza-instituzioekin eta kultura-instituzioekin, irakasleen eta ikasleen hizkuntza-murgiltzea eta irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa errazteko.

193. artikulua.— Lankidetza unibertsitateekin

1. Hezkuntza Administrazioak hitzarmenak edo beste lankidetza-formula batzuk sinatu ahal izango ditu unibertsitateekin, batez ere Extremadurako Unibertsitatearekin eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin, betiere gizarte-interes nabarmena duten aspektuei dagokienez, bereziki honako hauei dagokienez:

d) Eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatzea eskola-eremuan.

196. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Zerbitzu publiko gisa, Extremadurako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak, bere jardueren esparruan, informaziorako, kulturarako eta hezkuntzarako irispidea bermatuko du. Extremadurako Juntak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu balio demokratikoak sustatzen dituzten hezkuntza-edukiak emateko, arteak, zientziak eta kirola zabaldu eta sustatzeko, hizkuntzen ikaskuntza, alfabetatze digitala eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arduratsua indartzeko, bai eta herritarren hezkuntza integralean lagun dezaketen beste eduki batzuk ere.

Bigarren xedapen gehigarria.— Irakasle espezialistak kontratatzea

Hezkuntzako eskumena duen sailak, salbuespen gisa, langile espezialistak kontratatu ahal izango ditu, nahiz eta titulaziorik ez izan, Lanbide Heziketa, arte-, kirol- eta hizkuntza-irakaskuntzetarako moduluak, ikasgaiak edo prestakuntza-unitateak emateko, betiere estatuko oinarrizko legeriaren eta indarrean dagoen gainerako araudi aplikagarriaren arabera.


8.4.6.7. 8/2011 Legea, martxoaren 23koa, Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkakoari buruzkoa[963]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen helburuak lortzeko, Extremadurako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

9. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan sustatu eta bermatzea.

4. artikulua.— Definizioak

9. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista hizkuntza aldetik zuzenak diren esamoldeak erabiltzea da beste esamolde batzuen ordez, azken esamoldeok zuzenak izan zein ez, betiere femeninoa ikusezin bihurtzen badute edo maskulinoarekiko bigarren mailan jartzen badute.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa instituzionala, koordinazioa eta finantzaketa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

1. Extremadurako Juntak berdintasunaren arloan duen eskumena egikarituko du, gizonen eta emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko bizitza publiko, familiar, sozial, laboral, ekonomiko eta kulturaleko eremu guztietan. Era berean, berdintasun erreala eta eraginkorra eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko ditu beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Horretarako, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, funtsean, eginkizun hauen bidez garatuko ditu bere eskumenak:

c) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

7. artikulua.— Toki-erakundeak

1. Konstituzioak bermaturiko autonomiari kalterik egin gabe, toki-erakundeek, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lankidetzan, beren eskumenak garatuko dituzte beren lurraldean emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko eremu guztietan, eta hori eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko dituzte beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Berdintasunaren arloan, toki-erakundeei dagokie, bai lurraldeari bai elkarteei dagokienez, honako eginkizun hauek egikaritzea:

b) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

II. TITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

I. KAPITULUA
Genero-ikuspegia politika publikoetan eta araudian txertatzeko neurriak

27. artikulua.— Hizkuntza eta irudi ez-sexista

1. Extremadurako botere publikoek eta, bereziki, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak hizkera ez-sexista erabili behar dute administrazio-eremuan, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentu eta euskarrietan, eta hizkera ez-sexista ezartzea sustatuko dute gizarte-, kultura- eta arte-eremu guztietan.

2. Bereziki, Extremadurako komunikabide publikoak edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenak behartuta daude hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitera.

III. TITULUA
Genero-berdintasuna bermatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

33. artikulua.— Berdintasun-printzipioak hezkuntzan

4. Extremadurako irakaskuntzako zentroek genero-ikuspegia beren jarduketa guztietan txertatzeko printzipioa beteko dute. Bereziki, hizkuntzaren erabilera inklusiboa sustatuko da.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

2. atala
Erantzukizun soziala eta bikaintasun-marka

55. artikulua.— Berdintasuneko Bikaintasun Marka

1. Extremadurako Juntak sustatuko du enpresek neurri espezifikoak har ditzaten emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasuna lortzeko, eta, hala badagokio, berdintasun-plan bat egin, hitzartu eta aplikatzeko beren aplikazio-eremuan. Horretarako, neurri horiek hartzeagatik enpresak sustatzeko eta aitortzeko formula gisa, Berdintasuneko Bikaintasun markaren bereizgarria sortuko da.

2. Hura emateko kontuan hartu beharreko aspekturik garrantzitsuenen artean, honako hauek daude:

f) Hizkera sexistak edo androzentrikoak ez erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, eta enpresaren produktuen, zerbitzuen eta marketinaren publizitatean.

V. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

70. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, Extremadurako botere publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabide sozialak

75. artikulua.— Komunikabide sozialak

2. Extremadurako Juntak, diskriminazioa saihesteko eta titulartasun publikoko informazioaren eta komunikazioaren sektorean emakumeen diskriminazioa saihesteko, eta, bereziki, ikus-entzunezkoen erakunde autonomikoaren antolaketari eta jarduerari dagokienez, honako hauek sustatuko ditu:

c) Titulartasun publikoko hedabideetan bermatuko du, aldizka, informazio- eta zabalkunde-kanpaina instituzionalak abiaraziko direla, emakumeen presentzia eta partaidetza sozial eta politikoari eta bi sexuen arteko desberdintasuna ezabatzeari balioa emateko eta, bereziki, emakumeen genero-indarkeriaren, sexu-jazarpenaren eta sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzeko. Ondorio horietarako, mezu horiek zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei ere helarazteko mekanismo egokiak erabiltzen direla zainduko du, eta, horretarako, beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

VI. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

100. artikulua.— Arau-hausteak

3. Arau-hauste astunak dira honako hauek:

e) Dokumentu eta euskarri administratiboetan hizkera sexista erabiltzea.

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

e) Hizkera sexista erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak helaraztea emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasuna dagoela adierazteko, Extremadurako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Extremadurako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabideetan.


8.4.6.8. 2/2012 Legea, ekainaren 28koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributuen, finantzen eta jokoaren arloko premiazko neurriei buruzkoa[964]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

Azkenik, lege honek zenbait subjekturi (herritarrak, ekintzaileak, interesdunak, zergadunak, gazteak, etab.) erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


8.4.6.9. 4/2013 Legea, maiatzaren 21ekoa, Extremadurako Gobernu Irekiari buruzkoa[965]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Bestalde, bosgarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan, neurri espezifikoak aurreikusten dira gai hauetan: gobernu irekia egikaritzeko erantzukizunak; gardentasun-betebeharretarako erregulazio bereziak, eta informazioa iristeko eskubidea eta genero-berdintasuna, hurrenez hurren.

[…]

ATARIKO TITULUA
Eremua eta printzipio orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Administrazio publikoak estatuaren oinarrizko araudian aurreikusitako printzipio guztietara egokituko du bere jarduna. Gainera, administrazio onaren eta gobernu onaren berri eman beharko dira:

i) Sinpletasunaren eta ulergarritasunaren printzipioa: Administrazio publikoak jardun behar du bere erantzun-denborak pixkanaka laburtzeko, izapideak sinplifikatuz, administrazio-zamak kenduz eta hizkera irisgarria erabiltzea sustatzen duten prozesuak eta teknikak erabiliz.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Extremadurako gobernu irekiari buruzko lege honek genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituenean pertsonei, karguei edo lanpostuei erreferentzia egiteko, ulertu behar da adierazpenaren ekonomia hutsagatik egiten dela, eta modu generikoan erabiltzen direla, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, eta berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez.


8.4.6.10. 8/2013 Legea, abenduaren 27koa, Extremadurako Komunikazio eta Publizitate Instituzionalari buruzkoa[966]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

8. artikulua.— Hizkuntzak

1. 1. Extremadurako Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, gaztelania erabiliko da.

2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.


8.4.6.11. 11/2014 Legea, abenduaren 9koa, Extremadurako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[967]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hogei urte igaro dira Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea promulgatu zenetik, eta lege horren osagarri gisa, Estatuak abenduaren 2ko 51/2003 Legea onetsi zuen, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa; lege horretatik abiatuta, arau estatal askoren garapen zabala gertatu zen, eta haien artean hauxe nabarmentzen da: 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak onesten dituena eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena, zeinak aitortzen baitu gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek eskubidea dutela Espainiako zeinu-hizkuntzen ikaskuntza, ezagutza eta erabilera aske hautatzeko, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetarako ere, eta hori funtsezko faktorea da pertsona horiek gizarteratzeko.

[…]

IV. TITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

11. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

4. Extremadurako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VI. TITULUA
Sustapen-neurriak

15. artikulua.— Xedapen orokorrak

Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.

4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.

ERANSKINA
Lege honetan erabilitako kontzeptuen glosategia

[…]

Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

Laguntza pertsonala: pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

[…]

Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, balia daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan.

[…]

Era berean, ekintza positiboko neurriak hartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da. Irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonak: desgaitasun-mailaren bat aitortua izan edo ez, bizimodu independente eta autonomoa egin ahal izateko, ingurune, produktu eta zerbitzu irisgarriak behar dituzten pertsonak.

Ikuspegi horretatik, irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonatzat hartzen dira, besteak beste: desgaitasun iraunkorrak dituzten pertsonak, aldi baterako desgaitasunak dituzten pertsonak, adinekoak eta beste pertsona batzuk, hala nola haurrak, emakume haurdunak, haurtxoen kotxetxoekin dabiltzan edo objektu astunak daramatzaten pertsonak, hizkuntza ezagutzen ez duten pertsonak.


8.4.6.12. 8/2015 Legea, martxoaren 31koa, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako Teknikarien Elkargo Profesionala sortzeari buruzkoa[968]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lege hau idaztean, bi sexuak hizkuntza-baliabide gisa irudikatzeko hizkuntzak substantibo maskulino pluralari ematen dion konbentzioa hautatu da, betiere adierazpenean ekonomia handiagoa lortzeko eta, horrela, araua errazago irakurri eta ulertzeko. Hala, legearen testuan, espainieraren gramatikaren usadio eta erregelen arabera, genero maskulino plurala forma ez-markatua edo inklusiboa da, eta, “técnicos” esaten duen lekuan, legeak sexu maskulinoaren eta femeninoaren profesionalak aipatzen ditu, genero gramatikal femeninoaren aldean, forma markatua eta, beraz, maskulinoa bakarrik.

[…]


8.4.6.13. 12/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoan lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun sozialari, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako politika publikoei buruzkoa[969]

ZIOEN AZALPENA

Nazioarteko eta estatuko esparru instituzionala

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

II. TITULUA
LGBTI pertsonen berdintasun soziala, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

33. artikulua.— Kode deontologikoa

Extremadurako Juntak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.6.14. 13/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Funtzio Publikoari buruzkoa[970]

VI. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera lortzea eta galtzea

II. KAPITULUA
Enplegu publikorako sarrera

90. artikulua.— Beste estatu batzuetako herritarrak Extremadurako enplegu publikoan sartzea

6. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea badakarte.

IV. KAPITULUA
Hautaketa-sistemak eta hautaketa-organoak

94. artikulua.— Printzipioak

2. Hautaketa-prozeduretan bereziki zainduko da gainditu beharreko probak eta deialdiko lanpostuetan bete beharreko atazak elkarri ondo egokitzen zaizkiola, eta, hala dagokionean, egin beharreko proba praktiko guztiak ere egingo dira. Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, eurek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

VIII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

117. artikulua.— Balioets daitezkeen merezimenduak

2. Lanpostu berezituak betetzeko lehiaketetan, honako hauek balioetsi ahal izango dira: hizkuntzak, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera, arlo funtzional bereko lanpostuetan izandako esperientzia eta dagozkion titulazioak, bai eta deitutako lanpostuan bere gain hartutako eginkizunekin eta bete beharreko atazekin zuzeneko lotura duen beste edozein merezimendu ere.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

152. artikulua.— Falta oso astunak

1. Funtzionario publikoen diziplina-falta oso astuntzat joko dira honako hauek:

b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial; era berean, arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.


8.4.6.15. 8/2016 Legea, abenduaren 12koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributu-, ondare-, finantza- eta administrazio-neurriei buruzkoa[971]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Lege honek zenbait subjekturi erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


8.4.6.16. 7/2017 Legea, abuztuaren 1ekoa, Extremadurako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[972]

V. TITULUA
Hautaketa, lanpostuak betetzea, mugikortasuna eta prestakuntza

IV. KAPITULUA
Prestakuntza

59. artikulua.— Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademia

4. Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademiak honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

i) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliz, eragindako kolektiboen parte-hartzearekin, eta eman beharreko arretari buruzko gidak eta eskuliburuak egitea eta banatzea:

1. Indarkeria matxistaren biktimei, askotariko adierazpenetan.

2. Beste kultura/erlijio, gutxiengo etniko edota kolektibo jakin batzuetakoak diren pertsonei (gayak, lesbianak, transexualak...).

3. Desgaitasun intelektuala duten pertsonei.

4. Droga-mendekotasunaren arazoak dituzten pertsonei.

j) Beste material batzuk egitea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista barne, hala nola:

1. Hizkuntza erabilerrazean idatzitako inprimakiak, formularioak eta informazioa, zeinek bide emango baitiete irakurtzeko zailtasunak dituzten herritarrei beren eskubideak eta eginbeharrak uler ditzaten, hori guztia irisgarritasun kognitiboa bultzatzera bideratuta.

2. Inprimakiak, formularioak eta informazioa zenbait hizkuntzatan.


8.4.6.17. 4/2019 Legea, otsailaren 18koa, Extremadurako irakaskuntzako zentroetan energia-efizientzia eta baldintza termikoak eta ingurumenekoak hobetzeari buruzkoa[973]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Arestian azaldutakoaren ondorioz, gure autonomia-erkidegoarentzat bereziki interesgarria da gure ikasleen osasuna bermatuko duten ekintza egokiak egitea, giro erosoa ziurtatuz derrigorrezko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe eta institutu publikoetako eraikinetako tenperaturari, hezetasunari eta aireztapenari dagokienez, bai eta Batxilergoko derrigortasun-ondoko, heziketa-zikloetako, musika eta hizkuntzen irakaskuntzei dagokienez ere; aldi berean, elektrizitatearen eta erregai fosilen energia-gastua mugatu behar da, bai eta berotegi-efektua duten gasen isurtzea ere; eta horrek guztiak klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du, eta Extremadura estatuko, Europako eta munduko erreferente bihurtzen du gure hezkuntza-erkidegoari teknika bioklimatikoen eta teknologia berriztagarrien bidez ematen zaion arretan.

[…]


8.4.6.18. 6/2019 Legea, otsailaren 20koa, Extremadurako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa[974]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

III. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozialen babesa

13. artikulua.— Egindako kontratazioa justifikatzeko dokumentua

Kontsumitzaileek eskubidea dute egindako kontratazioa justifikatzen duen dokumentua jasotzeko; agiri horrek faktura, ordainagiria, egiaztagiria edo beste edozein formatu izan dezake, betiere ezaugarri hauek baditu:

a) Argi, erraz, ulergarri eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egon behar du.

V. KAPITULUA
Kontsumitzailearen informaziorako eskubidea

39. artikulua.— Informaziorako eskubidea

2. Extremaduran merkaturatutako ondasun eta zerbitzuei buruz merkataritza-establezimenduetan ematen den edo publizitate-iragarkien bidez zabaltzen den informazioak erraz iristeko modukoa izan beharko du, eta gaztelaniaz idatzita egon beharko du, hartzaileengan nahasterik edo itxaropen faltsurik eragin gabe.

VI. KAPITULUA
Kontsumoaren arloko hezkuntza, prestakuntza eta dibulgazioa

48. artikulua.— Kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko bulegoak

6. Kontsumitzaileei informazioa emateko bulegoek ahaleginak egingo dituzte desgaitasuna duten kontsumitzaileei interpretazio-zerbitzuak doan emateko.


8.4.6.19. 7/2019 Legea, apirilaren 5ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-jarduerei buruzkoa[975]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Lege-testu hau egitean eta ondoren garatzean, kontuan hartu dira emakumeen eta gizonen lehentasunak eta beharrizanak, emakumeen eta gizonen egoera espezifikoan duten eragina, betiere testuok egokitzeko ondorio diskriminatzaileak ezabatze aldera, genero-berdintasuna sustatuz, besteak beste, hizkera ez-sexistaren erabileraren bidez, sexu aldagaia barne hartuta, lege honen arabera egin daitezkeen estatistiketan, inkestetan eta datu-bilketetan, generoaren araberako emaitzak aztertuz.

[…]


8.4.6.20. 10/2019 Legea, apirilaren 11koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzkoa[976]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Beste zentzu batean, lege hau, oro har, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren manuetan txertatzen da (BOE, martxoaren 23koa, 71. zk.), eta, bereziki, Extremadurako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legearen manuetan (DOE, martxoaren 25ekoa, 59. zk.). Zehazki, lege autonomiko horri dagokionez, bereziki nabarmentzen dira 3. artikulua (printzipio orokorrak), 5. artikulua (xedapen orokorrak), 6. artikulua (Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarena), 21. artikulua (genero-zeharkakotasuna), 22. artikulua (intersekzionalitate-printzipioaren garapena), 27. artikulua (hizkuntza eta irudi ez-sexista), 28. artikulua (genero-ikuspegiak dituzten estatistikak) eta 29. artikulua (zuzendaritza-organoen eta kide anitzeko organoen ordezkaritza orekatua).

[…]


8.4.6.21. 1/2021 Legea, otsailaren 3oa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[977]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.


8.4.6.22. 3/2021 Legea, abenduaren 30ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[978]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.


8.4.6.23. 2/2022 Legea, apirilaren 1ekoa, Extremadurako Liburutegiei buruzkoa[979]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak eta sailkapenak

Lege honen eta haren ondorengo arau-garapenaren ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

1. Liburutegia: antolaketa-egitura, langile kualifikatuz zuzkitua, zeinean batu, kontserbatu eta zabaltzen baitira zeinahi euskarritan dauden dokumentuen bilduma antolatuak; antolaketa-egitura horren funtsezko zeregina, berriz, hauxe da: informazioa, ikerketa, ezagutza, aisialdia, hezkuntza eta kultura berdintasun-baldintzetan iristen erraztea. Era berean, irakurketa sustatzeko jarduerak sustatzen ditu, informazioa erabiltzeko trebetasunak irakasten ditu eta, oro har, kulturari euskarria ematen dio.

Liburutegiak honelakoak izan daitezke:

a) Titulartasunaren arabera:

1) Titulartasun publikoko liburutegiak: administrazio publikoen eta haien organismo publikoen titulartasunaren mendekoak.

2) Titulartasun pribatuko liburutegiak: zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridikoren titulartasunaren mendekoak.

b) Erabileraren arabera:

1) Erabilera publiko orokorreko liburutegiak: erkidego osoari irekitako liburutegiak dira, beren dokumentu-funts guztiekin liburutegi publikoko zerbitzuak (kontsulta, informazioa eta mailegua) ematen dituztenak, salbu eta ondare dokumental eta bibliografikoaren babesaren arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera kanpo utzitakoak.

2) Erabilera murriztuko liburutegiak: instituzio edo talde jakin baten zerbitzuan daudenak. Halakotzat hartzen dira unibertsitate-liburutegiak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetakoak, espezializatuak, administratiboak eta dokumentazio-zentroak, salbu eta horien titularrek, beren borondatez, funtsak iristeko mugarik jartzen ez badute.

3) Halakotzat hartzen dira unibertsitate-liburutegiak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetakoak, espezializatuak, administratiboak eta dokumentazio-zentroak, salbu eta horien titularrek, beren borondatez, funtsak iristeko mugarik jartzen ez badute.

4) Interes publikoko liburutegi pribatuak: pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek sortutakoak, zeinek zerbitzu publiko bat eskaini eta informazio xehatua ematen baitute ezagutzaren arlo jakin batzuk aztertzeko, kudeatzeko edo ikertzeko.

2. Irakurketa-agentziak: zentro iraunkorrak dira, udalerrietan edo udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetan edo 1.000 biztanletik beherako herrietan kokatuak, zeinek liburutegi baten antzeko eginkizunak eta zerbitzuak baitituzte. Edozelan ere, mailegu- eta kontsulta-zerbitzuak eskaini beharko dituzte.

3. Liburutegi digitala: eduki elektronikoen bilduma antolatuek osatzen dute. Liburuen ale digitalak izan ditzakete, edo liburutegietatik, artxiboetatik edo museoetatik datorren bestelako material dokumentala izan dezakete, edo zuzenean formatu digitalean sortutako informazioan oinarritu daitezke. Jendearen eskura egon daitezke, eta irispide murriztukoak edo erabilera partikularrekoak izan daitezke.

4. Liburutegi mugikorra edo bibliobusa: liburutegi publikoko eginkizunak betetzen dituen liburutegi-zerbitzu mugikorra, aldian behin bisitak eginez liburutegi publikorik ez duten udalerrietara, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetara, herrietara edo hiriguneetara.

5. Liburutegi-hedapenaren zerbitzua: liburutegi edo zerbitzu tekniko baten mende dauden liburutegi-zerbitzu eta -jardueren multzoa, zeina eskaintzen baita liburutegi-zerbitzurik ez duten udalerrietan, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetan, herrietan edo bestelako lekuetan.

6. Dokumentua: edozein informazio edo eduki, edozein delarik ere euskarria edo formatua, bai eta izaera edo erabilitako adierazpidea ere (grafikoa, soinuzkoa, bisuala, ikus-entzunezkoa, multimedia, etab.).

7. Funts bibliografikoak: balorazio soziokulturaleko edo kontserbazioko irizpide subjektiboen arabera bildutako dokumentu bibliografikoen multzoa.

8. Bilduma bibliografikoa: liburutegien berezko tratamendu bibliotekonomikorik ez duen interes bereziko edozein funts bibliografiko, betiere arlo horretan indarrean dagoen legeriaren arabera.

9. Dokumentu-funtsak: liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen dituen dokumentu guztien multzoa, euskarria edozein dela ere.

10. Extremadurako ondare bibliografikoa: liburutegiek eta literatura-lanek, historikoek, zientifikoek edo artistikoek, unitarioek edo seriatuek, eskuz idatzitakoek edo inprimatutakoek, eta liburutegietan edo zerbitzu publikoetan gutxienez hiru ale ez dituzten diskoen, argazkien, ikus-entzunezko materialen eta antzekoen edizioen aleek osatzen dute.

Ale kopuru hori dagoela ulertuko da 1958tik aurrera argitaratutako lanen kasuan.

Liburutegiek eta bilduma pribatuek ere Extremadurako ondare bibliografikoa osatzen dute, baldin eta, haien jatorriagatik, edukiagatik eta balio historiko edo artistikoagatik, halakotzat hartzen badira erregelamendu bidez ezartzen den prozeduraren bidez.

11. Liburuzaina: prestakuntza, kualifikazio eta maila tekniko egokia duen profesionala, zeinak kalitateko liburutegi-politika eta -zerbitzuak garatzen eta inplementatzen baititu, liburuzainari dagokion instituzioan integratuta dagoen erkidegoaren beharrizanak asetzera bideratzeko.

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

2. Hauek dira liburutegien arloan aplikatuko diren printzipioak eta balioak:

b) Pluraltasuna, zeinaren bidez gizartearen aniztasuna eta haren aberastasun linguistiko, ikonografiko eta kulturala islatzen dituzten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta irisgarri egin beharko baitira.


8.4.6.24. 3/2022 Legea, martxoaren 17koa, Extremadurako Demografia- eta lurralde-erronkari aurre egiteko Neurriei buruzkoa[980]

II. TITULUA
Politika publikoak demografiaren eta lurraldearen erronkaren aurrean

XIII. KAPITULUA
Berdintasuna

95. artikulua.— Berdintasunaren-arloko neurriak

Extremadurako Juntak, tokiko erakundeekin lankidetzan diharduela, Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean eta Extremadurako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan Estrategikoan berdintasunaren arloan jasotako neurriez gain:

g) Prestakuntza eta sentsibilizazioa emango ditu berdintasunari, diskriminaziorik ezari, estereotipoak hausteari eta landa-eremuetan hizkera ez-sexista erabiltzeari buruz.


8.4.6.25. 4/2022 Legea, uztailaren 27koa, Extremadurako Arrazionalizazio eta Sinplifikazio Administratiboarena[981]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Frantziako 1804ko Kode Zibilaren aurretiazko diskurtsotik ateratako hitz horiek indarrean jarraitzen dute, inklusiboa ez den hizkerari dagokionez izan ezik, zeina ez datorren egungo garaiekin bat.

[…]

Zuzenbide-estatua finkatuta, jada ez da beharrezkoa zuzenbide publikoak herritarren esparru guztiak inbaditzea «polizia-arauen» bitartez. Legeak pertsonentzat egiten dira, eta ez pertsonak legeentzat. Bi mende geroago, botere publikoek zuzenbide-estatuan duten jarduna haren alderdi sozialerantz zuzendu behar da, «zerbitzu publikoak emateko» eta «sustatzeko edo suspertzeko» jarduketak bultzatuz, zeinak aitortzen baitira gure autonomia-estatutuaren 13.2 artikuluan. Eremu horietan ez da gutxiago esku hartu behar, hobeto esku hartu behar da. Hobeto esku hartzen da arrazionalizatuz, bateratuz, sinplifikatuz. Hori ere lortu nahi da lege honekin, hizkera ez-inklusiboa alde batera utzita.

III

[…]

Hala ere, lasaitzeko unea heldu da. «Gauzak eta gizonak instituzio iraunkorrei arreta ematen dien zuhurtzia horrekin antolatu behar dira, betiere giza legegileek errespetuz interpretatu behar dituzten berezko ekitate horren printzipioen arabera», 1804ko kodetze frantsesean adierazi zen bezala, hizkera ez-inklusiboa alde batera lagata, esan den bezala, garai hauei ez baitagokie.

VI

[…]

Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean jasotako mandatuak betetzeko, arau hau genero-ikuspegitik idatzi da, hizkera inklusiboa erabiliz.

III. TITULUA
Administrazio-sinplifikaziorako neurri gehigarriak

III. KAPITULUA
Beste neurri batzuk

41. artikulua.— Sektore publiko autonomikoa Interneten egotea

2. Lege honen 2. artikuluak aipatzen dituen erakundeen zerbitzu eta izapide guztien irispide-puntu orokor elektronikoa Interneteko www.juntaex.es ataria da, edo Extremadurako Juntaren Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen beste edozein. Sektore publiko autonomikoko erakundeen egoitza elektronikoa, azpiegoitzak, bulego birtualak eta Interneteko gainerako atariak juntaex.es azpidomeinuaren pean egongo dira lotuta; eta azpidomeinu hartatik izango dira irisgarriak, betiere irudi instituzional homogeneoa eta ezartzen diren erabilgarritasun, hizkera argi, irisgarritasun, elkarreragingarritasun eta segurtasun baldintzak mantenduz.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Interneteko presentziaren mapa

3. Memoria administrazio digitalean eskumenak dituen sailera bidaliko da, sektore publiko autonomikoko erakundeen Interneteko presentziaren mapa diseinatzeko, honako printzipio hauen arabera: irispide-puntu bakarra, hizkera argia, arrazionalizazioa, sinplifikazioa eta lege-esparrua betetzea.


8.4.6.26. 5/2022 Legea, azaroaren 25ekoa, herritarrei administrazio-erantzuna emateko prozesuak hobetzeko eta zerbitzu publikoak baliagarri izateko neurriei buruzkoa[982]

ZIOEN AZALPENA

V

[…]

Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean jasotako mandatuak betetzeko, arau hau genero-ikuspegitik idatzi da, hizkera inklusiboa erabiliz.


8.4.6.27. 6/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[983]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Tasak eta prezio publikoak

Bat. 2023ko ekitaldirako soilik, hobari hauek ezartzen dira Extremadurako Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoen arloan:

1. % 50eko hobaria, 2022an indarrean zeuden tarifekiko.

Hezkuntza eta Enplegu Saila.

– Unibertsitateaz kanpoko titulu eta diploma akademikoak, irakaskuntzakoak eta profesionalak emateagatiko tasa:

3. Hizkuntza Eskola Ofiziala (kode-zenbakia: 130051).


8.4.6.28. 3/2023 Legea, martxoaren 29koa, Extremadurako Nazioarteko Lankidetza eta Elkartasunari buruzkoa[984]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipioak eta ikuspegiak

Hauek dira lege honen printzipioak eta ikuspegiak, bai eta haren arau-garapena ere:

d. Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen unibertsaltasuna eta zatiezintasuna, giza duintasunaren errespetua, sexuagatik, generoagatik, etniagatik, nazionalitateagatik, kulturagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, adinagatik, gaitasun funtzionalagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik eta beste edozein inguruabarrengatik inor atzean gera ez dadin.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper