Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.2.52. 14/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Laguntza-txakurrena


8.4.2.52. 14/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Laguntza-txakurrena[796]

HITZAURREA

II

[…]

I. kapituluan, arauaren xedeari eta helburuari buruzko xedapen orokorrak jasotzen dira, bai eta arau horretan erabilitako terminoak ulertzeko beharrezkoak diren definizioak eta aplikazio-eremua ere. […]

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Trebatze-zentroa: ofizialki onartutako pertsona fisiko edo juridikoak, zeinek baitituzte laguntza-txakurrak trebatzeko, entregatzeko eta haien jarraipena egiteko profesionalak, baldintza teknikoak, instalazioak eta zerbitzu egokiak.

b) Albaitaritzako ziurtagiria: indarrean dagoen araudiaren arabera lanbidean jarduteko baimena duen albaitaritzako lizentziadunak edo gradudunak luzatutako ziurtagiria.

c) Lagapen-kontratua: kontratu pribatua, txakurraren jabearen eta erabiltzailearen edo haren legezko ordezkariaren artean sinatua, zeinaren bitartez formalizatzen baita lotura-unitatea eta lagatzen baita animalia erabiltzea.

d) Laguntza-txakurra identifikatzeko bereizgarria: kanpoan ikus daitekeen elementua, zeinak erakusten baitu ezen txakurra laguntza-txakur gisa ofizialki egiaztatua dela, edo prestakuntza-aldian dagoela edo erretiratuta dagoela, lege honetan eta lege honen erregelamendu bidezko garapenetan aurreikusitakoaren arabera.

e) Laguntza-txakurrak: hautaketa-prozesu bat gainditu ondoren, Administrazioak ofizialki onartutako edo homologatutako zentroetan ofizialki onartutako trebatzaileen trebakuntza amaitu dutenak, eta desgaitasuna duten pertsonei lagun egiteko, gidatzeko, urgazteko edo sorosteko edo l) letran aipatzen diren osasun-baldintzetan laguntzeko beharrezko gaitasunak eskuratu dituztenak, bereizgarri ofizial batekin identifikatuta daudela.

f) Trebatzen ari diren laguntza-txakurrak: laguntza-txakur gisa erabiliak izan ahal izateko hezkuntza- edo sozializazio-prozesuetan edo trebatze-fasean daudenak.

g) Laguntza-txakur erretiratuak: txakurrak dira, zeinei erretiratu izate hori onartzen zaien albaitaritzako ziurtagiri baten bidez egiaztatuta; behin trebatze-zentro bateko instruktore batek txostena eman ondoren, ziurtagiri horrek egiaztatu behar du txakurrok ez direla gai, behin betiko edo adinagatik, zentro egiaztatuak haiek trebatu zituen eginkizunetan jarduteko.

h) Laguntza-txakurren trebatzailea: lanbide-kualifikazio egokia duen pertsona, zeinak laguntza-txakur bat hezten eta trebatzen baitu erabiltzaileari zerbitzu egokia emateko egin behar dituen atazak betetzeko.

i) Txakurkumeen trebatzailea: trebatze-zentro batekin lankidetzan aritzen den pertsona fisikoa, zeinak hartzen baitu aukeratutako txakurkume bat haren hezkuntza- eta sozializazio-prozesuan, txakurkume hori etorkizuneko laguntza-txakurra izan dadin.

j) Jabea: laguntza-txakurraren titulartasuna legez dagokion pertsona fisikoa edo juridikoa.

k) Laguntza-txakurraren erantzulea: laguntza-txakurraren higiene- eta osasun-baldintzak eta animalia-ongizateari buruzko baldintzak eta lege honetan aurreikusitako gainerako betebeharrak betetzeaz arduratzen den pertsona fisikoa edo juridikoa. Laguntza-txakurraren jabea izango da, salbu eta txakurra lagatzeko kontratu bat badago; kasu horretan, erantzukizuna erabiltzailearena izango da, edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariena.

l) Erabiltzailea: desgaitasuna edo gaixotasuna dela-eta, eginkizun jakin batzuk betetzeko ofizialki onartutako eta trebatutako laguntza-txakurraren bidez laguntza jaso dezakeen pertsona. Pertsona horrek ofizialki aitortua izan beharko du desgaitasuna, edo, bestela, egiaztatu beharko du ezen baduela gaixotasun bat, zeinak bide ematen baitio laguntza-txakurraren bidezko laguntza jasotzeko.

m) Lotura-unitatea: erabiltzaileak eta laguntza-txakurrak eta, hala badagokio, erretiratuta dagoen aurreko laguntza-txakurrak osatzen duten multzo funtzionala.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper