Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.2.39. 18/2018 Legea, abenduaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko berdintasunari buruzkoa, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean eta -identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako babes integralari buruzkoa


8.4.2.39. 18/2018 Legea, abenduaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko berdintasunari buruzkoa, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean eta -identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako babes integralari buruzkoa[783]

HITZAURREA

II

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasuna, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

36. artikulua.— Kode deontologikoa

1. Aragoiko Gobernuak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, bai eta teknologia berriek bultzatutakoei ere.

2. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak, bere mendeko komunikabideei dagokienez, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzko Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioekin bat etorriz, honako hauek egin beharko ditu:

b) Gomendioak egitea homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilera, -praktika eta -moduei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

49. artikulua.— Arau-hausteak

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

f) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Aragoiko komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper