Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.1.36. 10/2018 Legea, urriaren 9koa, Andaluziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa


8.4.1.36. 10/2018 Legea, urriaren 9koa, Andaluziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[727]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak

1. Lege honen printzipio inspiratzaileak dira:

l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

I. TITULUA
Herritarren eskubideak

9. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irispide unibertsala aitortzen zaie, aurrerapen teknologikoen arabera.

2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko zerbitzuak, publikoak zein pribatuak, programen % 100 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez 15 ordu izateko, eta zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioko informazio-programei dagozkien guztiak. Estaldura autonomiko publikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa garatuko du langile espezializatuen bidez, eta lan hori entretenimendu-programetan ere egin beharko du.

5. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko irrati-komunikazioko zerbitzuek, merkataritza-izaerako publikoak zein pribatuak izan, beren kanaletan azpitituluak dituzten programak izan ditzaten, lurreko telebista digitalean eta Internet bidez eskaintzen dituzten edukietan sintoniza daitezkeenak.

III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen betebeharrak

1. atala
Betebeharrak herritarren aurrean

31. artikulua.— Betebeharrak herritarren aurrean

1. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek honako betebehar hauek dituzte herritarren aurrean, oinarrizko legeria estatalean ezarritakoak alde batera utzi gabe:

d) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera inklusiboa eta ez-sexista bermatzea ekoizpen osoan, emakumeen aurkako diskriminazio-irudiak edo estereotipo sexistak saihestuz, eta rolen eta genero-identitateen aniztasuna indartzen duten berdintasun-balioak dituen irudia sustatuz.

2. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte genero-indarkeriaren aurrean:

b) Hizkera egokia erabiltzea, zeinak ikusaraziko baititu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen hilketak betiere erasotzailearen portaerarekiko modu kritikoan, baldin eta erasotzaileak bere burua erruduntzat jo badu edo auzitegi batek hala adierazi badu. Gainerako kasuetan, errugabetasun-presuntzioaren printzipioa errespetatu behar da, Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. atala
Betebeharrak Andaluziako Ikus-entzunezkoen Administrazioaren aurrean

35. artikulua.— Ikus-entzunezko produktuak finantzatzeko betebeharra

1. Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den finantzaketa-betebeharrari dagokionez, gaztelaniaz ekoiztera bideratutako finantzaketaren % 50, gutxienez, Andaluziako kultura zabaltzen duten eta Andaluzian kokatutako enpresek egindako obrei aplikatu beharko zaie urteko zenbaketan, gizarte-ekonomiako erakundeei lehentasuna emanez.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko zerbitzuetarako irisgarritasuna

1. Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek badituzte irisgarritasun-eskubideak programazioan, zeinak 9. artikuluan aipatzen baitira; bada, eskubide horiei dagozkienez, eremu autonomikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileen betebeharrak urte bakoitzeko abenduaren 31n gauzatuko dira, honako ehuneko eta balio hauekin, egutegi honen arabera:

Irisgarritasuna telebista publiko autonomikoan

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 100

% 100

% 100

% 100

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

2. Andaluziako eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-zerbitzu pribatuan, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna honako egutegi honen arabera gauzatuko da:

Irisgarritasuna telebista pribatu autonomikoan.

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 25

% 45

% 65

% 75

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper