Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.1.33. 8/2017 Legea, abenduaren 28koa, Andaluzian LGTBI pertsonen eta haien senideen eskubideak, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeari buruzkoa


8.4.1.33. 8/2017 Legea, abenduaren 28koa, Andaluzian LGTBI pertsonen eta haien senideen eskubideak, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeari buruzkoa[724]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Osasunaren eremua

30. artikulua.— Osasun-langileen informazio- eta prestakuntza-neurriak

3. Osasun-langileen prestakuntza-neurriek, dokumentu klinikoek eta jendeari oro har eskaintzen zaion informazioak medikuntza-hizkera neutroa erabili beharko dute; edozelan ere, hizkera horrek ez du patologiarik aipatuko.

X. KAPITULUA
Gizarte-komunikazioa eta publizitatea

41. artikulua.— Hedabideak sustatzeko neurriak

1. Titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek inklusio sozialaren kontzientziazioa, zabalkundea eta transmisioa sustatu beharko dute, bai eta sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen errespetua ere, horretarako, edukiak emango dituztelarik LGTBI pertsonenganako pertzepzioa estereotiporik gabe ikusten eta haien beharrizanak eta errealitateak ezagutzen eta zabaltzen laguntze aldera; gainera, aniztasuna sustatuko dute, eta LGTBI pertsonenganako eta haien senideenganako hizkera sexista edo iraingarria desagerraraziko dute.

4. Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio-edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.

42. artikulua.— Publizitatea sustatzeko neurriak

1. Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek berdintasun-balioen edukia transmititzeko jardunbide onak izan ditzaten, eta hizkera eta irudi ez-diskriminatzaileen erabilera ez-sexista zabal dezaten, bereziki publizitatearen eremuan.

IV. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

62. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek dira arau-hauste administratibo oso astunak:

c) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Andaluziako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper