Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.1.21. 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako titulartasun autonomikoko irrati eta telebistari buruzkoa


8.4.1.21. 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako titulartasun autonomikoko irrati eta telebistari buruzkoa[712]

I. TITULUA
Printzipio orokorrak

4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren printzipio inspiratzaileak eta eginkizuna

1. RTVAren eta haren eskumendeko sozietateen jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

h) Andaluziako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.

3. RTVAk bere eskumendeko sozietateen bidez eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek bete beharko dituzte::

e) Andaluziako hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea haren hizkeretan.

II. TITULUA
Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoa (RTVA)

VI. KAPITULUA
Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoa ematea

1. atala
Irratiko eta telebistako programazioari buruz

29. artikulua.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunerako neurriak

1. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek entzumen- eta ikus-desgaitasuna duten pertsonen erabateko integrazioa eta garapena bultzatuko dute, programazioetako ikus-entzunezko ekoizpenetara eta eduki eta zerbitzu lotu eta interaktiboetara errazago iristeko neurriak eta utilitateak aktibatuz, programak zabalduz, gorrentzako azpitituludun eta espainiar zeinu-hizkuntzako sistemekin eta itsuentzako audiodeskripziorako sistemekin batera.

2. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek ikus-entzunezko programa espezifiko irisgarriak ekoitziko dituzte, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboentzat, eta arreta berezia eskainiko diete haurrei, gazteei eta adinekoei.

3. Era berean, Andaluziako ikus-entzunezkoen sektorearen eremuan, RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek sustatuko dute eskuragarri dauden materialen artxibo erkideak eratzea (azpitituluak, espainiar zeinu-hizkuntza eta audiodeskripzioa), eta laguntza aktiboa emango dute utilitate horiei aplikatutako industria-sektore teknologikoa sustatzeko.

Bigarren xedapen gehigarria.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren ehunekoak

Lege honen 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, RTVAren eskumendeko telebista-sozietateak eskainitako lurreko telebista digitalaren programazio jeneralista guztiek azpititulu-sistemak sartzeko joera izango dute: ehuneko hamarrek espainiar zeinu-hizkuntzako emanaldi-zerbitzuak jasoko dituzte, eta programazioen ehuneko hamarrek audiodeskripzio-zerbitzuak.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren egutegia

1. Lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako ehunekoak arian-arian lortuko dira, honako egutegi honen arabera, asteko emanaldiaren denbora osoaren gainean zenbatuta, publizitatearen eta telesalmenta-espazioen denbora kenduta, eta abenduaren 31n:

2008

-

Ehunekoa

2009

-

Ehunekoa

2010

-

Ehunekoa

2011

-

Ehunekoa

2012

-

Ehunekoa

2013

-

Ehunekoa

2014

-

Ehunekoa

2015

-

Ehunekoa

Azpititulazioa gorrentzat.

50

55

60

65

70

80

90

100

Espainiar zeinu-hizkuntza.

3

4

5

6

7

8

9

10

Audiodeskripzioa.

3

4

5

6

7

8

9

10


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper