Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.1.20. 17/2007 Legea, abenduaren 10ekoa, Andaluziako Hezkuntzari buruzkoa


8.4.1.20. 17/2007 Legea, abenduaren 10ekoa, Andaluziako Hezkuntzari buruzkoa[711]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Era berean, hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera eta informazioaren gizarteak planteatzen dituen erronkei heltze aldera, azken urteotan eraldaketa garrantzitsu bati ekin zaio, hezkuntza-zentroak modernizatze aldera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntzan eta horien kudeaketa administratiboan txertatzea erraztuz, eta hizkuntzen ezagutza bultzatuz, epe ertainean Andaluziako gazteak elebidunak izan daitezen. […]

[…]

IV

[…]

[…] Hala, II. kapitulua Haur Hezkuntzari buruzkoa da, eta bereziki aipatzen du ikaskuntza jakin batzuk goiz hasteko beharrizana, batez ere lehen hurbilketa bat eginez irakurketara eta idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara, atzerriko hizkuntzara eta ingurunearekiko harremanetara.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honek helburu hauek ditu:

g) Gizartean moldatzeko behar diren gaitasun eta jakintza berriak txertatzea, arreta berezia jarriz hizkuntza-komunikazioan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran.

I. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Irakasleak

1. atala
Irakaskuntzako funtzio publikoa

13. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

12. Hezkuntza Administrazioak, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, beste herrialde batzuetako irakasleak sartu ahal izango ditu, funtzionarioentzat eskatzen den titulazio berarekin, bai hizkuntzak irakasteko, bai atzerriko hizkuntza batean garatzen diren curriculumeko beste irakasgai batzuk emateko.

13. Era berean, salbuespen gisa, goi-mailako arte-irakaskuntzetarako eta hizkuntzen irakaskuntzetarako, irakasle espezialista gisa kontratatu ahal izango dira, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 96. eta 97. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, beste herrialde batzuetako profesionalak, izaera orokorrarekin ezarritako titulazio-betekizuna nahitaez bete gabe.

4. atala
Lanbide-igoera, irakaskuntza-jardueraren aitortza, laguntza eta balioespena

21. artikulua.— Lanbide-pizgarriak eta lizentziak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak honako hauek arautuko ditu:

b) Ikasketak, lanpostu-trukeak eta atzerriko egonaldiak egiteko lizentziak ematea, betiere hizkuntzak hobetzeko, ikasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzearekin lotutako proiektuetan edo planetan parte hartze aldera.

22. artikulua.— Lanbide-igoera

2. Irakasleen lanbide-igoeran, zehazten diren merezimenduen egiaztapena hartuko da kontuan, eta horien artean, gutxienez, honako hauek hartuko dira kontuan: hezkuntza-esperimentazioko, -ikerketako eta -berrikuntzako proiektuetan parte hartzea, proiektu horiek ebaluatu behar direnean; irakasgaia atzerriko hizkuntza batean irakastea; zuzendaritza-eginkizuna egikaritzea; tutoretza-ekintza; ikasleen irakaskuntza eta errendimendua hobetzen inplikatzea; eta irakasle sartu berrien praktika-fasea zuzentzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzak

I. KAPITULUA
Curriculuma

38. artikulua.— Derrigorrezko irakaskuntzen oinarrizko gaitasunak

2. Gutxieneko irakaskuntzak osatzen dituzten curriculumaren oinarrizko alderdiak alde batera utzi gabe, zeinak uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 2. apartatuaren c) letrak aipatzen dituen, Andaluziako derrigorrezko irakaskuntzen curriculumak oinarrizko gaitasun hauek izango ditu, gutxienez:

a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, hizkuntza ahozko eta idatzizko komunikaziorako tresna gisa erabiltzeari dagokionez, bai gaztelaniaz, bai atzerriko hizkuntzan.

II. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

43. artikulua.— Hastapenak ikaskuntza jakin batzuetan

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumak kontuan hartuko du ikaslea atzerriko hizkuntza batean hastea, bereziki azken urtean, bai eta irakurketara, idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara eta ingurunearekiko harremanetara lehen hurbilketa bat egitea ere.

III. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

1. atala
Alderdi orokorrak

47. artikulua.— Arlo edo ikasgai instrumentalak

1. Arreta berezia eskainiko zaie oinarrizko irakaskuntza osoan gaztelania, atzerriko hizkuntza eta matematikako arlo edo ikasgai instrumentalei. Ildo horretan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako asteko ordutegia arautzean, kontuan hartuko da arlo edo ikasgai horiek lehentasuna dutela gainerakoen aldean, eta hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako ordutegi-espazio bat sortuko da.

48. artikulua.— Laguntza- eta indartze-estrategiak eta -neurriak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak zehazten duen moduan, jarduerak programatuko dira, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat, hizkuntza-komunikazioarekin eta arrazoiketa matematikoarekin lotutako gaitasunak indartzeko eta laguntzeko.

2. atala
Lehen Hezkuntza

53. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak arreta berezia jasoko du hezkuntza-etapa honetan. Horretarako, Hezkuntza Administrazioak, besteak beste, honako neurri hauek bultzatuko ditu:

a) Atzerriko hizkuntza etapako lehen zikloan sartzea, ordu-arduraldi egokiarekin.

b) Curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematen laguntzea.

c) Hirugarren zikloan ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua murriztea, horretarako zehazten denaren arabera.

d) Atzerriko hizkuntzen alderdi metodologikoak berritzen laguntzea, ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak sartuz.

e) Etapako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza ezartzen laguntzea, horretarako zehazten denaren arabera.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

58. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera. Era berean, etapako ikasturte guztietan atzerriko bigarren hizkuntza bat eskainiko da.

IV. KAPITULUA
Batxilergoa

64. artikulua.— Ikaskuntza autonomorako gaitasuna eta espezializazioa

5. Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera.

67. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

V. KAPITULUA
Lanbide Heziketa

69. artikulua.— Curriculum-diseinua

4. Hezkuntza Administrazioak zenbait lanbide-modulu atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako zehazten denaren arabera.

76. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Hasierako Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuak

101. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzen printzipio orokorrak

1. Hizkuntzen irakaskuntzen xedea hauxe da: ikasleak gaitzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo, eta irakaskuntza horiek maila hauek izango dituzte: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

2. Hezkuntza Administrazioak oinarrizko mailari dagozkion irakaskuntzen ezaugarriak eta antolaketa ezarriko ditu.

3. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko VII. kapituluan jasotako ezaugarriak eta antolaketa izango dituzte.

102. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak eskaintzea

1. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten hizkuntza-irakaskuntzak Andaluziako gizartean eleaniztasuna sustatzera bideratuko dira.

2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailari dagozkion ikasketen artean.

3. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialek planak eta programak garatuko dituzte irakasleei hizkuntzetan etengabeko prestakuntza emateko, batez ere beren espezialitateko irakasgaiak atzerriko hizkuntza batean ematen dituztenean, bai eta beste kolektibo profesional batzuei eta, oro har, helduei ere.

4. Hizkuntzen irakaskuntzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean eta urrutikoan eman ahal izango dira. Modalitate erdipresentzialak eta urrutikoak, ahal dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz egingo dira.

103. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialen betekizunak

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 60.1 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu hizkuntza-eskola ofizialek bete beharreko betekizunak, betiere, ikasleen eta irakasleen arteko kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagozkienez.

X. KAPITULUA
Helduen etengabeko hezkuntza

107. artikulua.— Helduentzako irakaskuntzak eskaintzea

3. Era berean, helduentzako hizkuntza-irakaskuntzen eskaintza bat ezarriko da hizkuntza-eskola ofizialetan.

108. artikulua.— Hezkuntza-planak

Honako prestakuntza-jarduera hauek hartuko dira hezkuntza-plantzat:

c) Prestakuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologietan; prestakuntza, atzerriko hizkuntzetan, eta kultura ekintzailea eta enpresa-espiritua sustatzeko prestakuntza.

d) Beste herrialde batzuetako biztanleentzat, Andaluziako kultura-ondarea eta Espainiako kultura eta hizkuntza.

109. artikulua.— Helduen etengabeko hezkuntzako zentro espezifikoak

2. Era berean, helduentzako irakaskuntza espezifikoak eskaini ahal izango dituzte bigarren hezkuntzako institutuek eta hizkuntza-eskola ofizialek.

III. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleak

1. atala
Alderdi orokorrak

113. artikulua.— Ekitate-printzipioak

5. Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleen eskolatzea printzipio hauen arabera arautuko da: normalizazioa, eskola- eta gizarte-inklusioa, malgutasuna, irakaskuntzaren pertsonalizazioa eta administrazioen arteko koordinazioa. Hezkuntza-erantzun egokia emateko, ikasle horiek eskolatu ahal izango dira orokortzen zailak diren baliabide espezifikoak dituzten zentroetan.

8. Artikulu honen 5. apartatuan aurreikusitakoa betetzeko, ikasle gorrak oinarrizko irakaskuntzan eskolatuko dira, ahal dela, baliabide espezifiko gisa espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteak edo beste bitarteko tekniko batzuk dituzten zentroetan.

2. atala
Giza baliabideak, bitarteko materialak eta laguntzak

116. artikulua.— Hezkuntza-arreta osagarriko irakasleak eta langileak

3. Zentroek hezkuntza-sisteman arreta emateko behar den kualifikazioa duten irakasle eta profesionalak jasoko dituzte, baldin eta programa espezifikoak garatzen badituzte hezkuntza-sisteman berandu sartzearen ondorioz hizkuntza-gabezia larriak edo haien gaitasunetan edo oinarrizko ezagutzetan gabezia larriak dituzten ikasleentzat, betiere Hezkuntza Administrazioak horretarako ezartzen duenaren arabera.

IV. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

III. KAPITULUA
Gobernurako eta irakasleen koordinaziorako kide anitzeko organoak

3. atala
Zentro publikoetako irakasleen koordinaziorako eta orientaziorako organoak

138. artikulua.— Zikloko eta orientazioko taldeak

3. Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publikoek orientazio-talde bat izango dute; talde hori, gutxienez, hauek osatuko dute: hezkuntza-orientazioko taldeko profesional batek, zeina ondorio guztietarako irakasleen klaustroan integratuko baita; eta, hala badagokio, hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei arreta ematen espezializatutako maisu-maistrek; pedagogia terapeutikoan edo entzumen eta hizkuntzan espezializatutako maisu-maistrek, eta behar bezalako kualifikazioa duten klaustroko beste profesional batzuek. Orientazio-taldeak aholkularitza emango du tutoretza-orientazioko eta -ekintzako plana egiteko, zikloko taldeekin elkarlanean arituko da plana garatzeko, batez ere hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean, eta aholkua emango du beharrizan horiek behar dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenak egiteko.

139. artikulua.— Sailak

1. Bigarren hezkuntzako institutuetan eta arte- eta hizkuntza-irakaskuntzak ematen dituzten zentro publikoetan koordinazio didaktikoko eta orientazioko sailak egongo dira. Erregelamendu bidez, beste sail batzuk ezarri ahal izango dira.

3. Koordinazio didaktikoko sailak ezagutza zientifiko-teknologikoaren, sozial-linguistikoaren eta artistikoaren arloetan elkartu ahal izango dira, irakaskuntzako zentroaren hezkuntza-proiektuak horretarako ezartzen duenaren arabera. Arloaren koordinazioa horrekin zerikusia duten sailetako buruetako bati dagokio.

VII. TITULUA
Beste administrazio eta erakunde batzuen elkarlana

II. KAPITULUA
Hezkuntza Administrazioaren eta unibertsitateen arteko elkarlana

175. artikulua.— Elkarlana Andaluziako unibertsitateekin

1. Andaluziako Hezkuntza Administrazioa eta unibertsitateak elkarlanean arituko dira hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen duten alderdietan eta, batez ere, honako hauetan:

g) Irakaskuntza-jarduera elebiduna indartzen.

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Arau-indargabetzea

1. Honako lege hauek indargabetuta geratzen dira:

f) 239/2007 Dekretua, irailaren 4koa, Andaluzian araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen antolamendua eta curriculuma ezartzen dituena.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper