2. artikulua.— Aplikazio-eremua
Lege hau Andaluziako ondare historikoari aplikatuko zaio; ondare hori osatzen dute kulturaren ondasun material eta immaterial guztiek, baldin eta Andaluzian badaude eta Autonomia Erkidegorako interes artistiko, historiko, arkeologiko, etnologiko, dokumental, bibliografiko, zientifiko edo industriala erakusten badute, hizkuntza-berezitasunak barne.