Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.1.7. 10/2002 Legea, abenduaren 21ekoa, lagatako tributuen arloko arauak eta beste neurri tributario, administratibo eta finantzario batzuk onesten dituena


8.4.1.7. 10/2002 Legea, abenduaren 21ekoa, lagatako tributuen arloko arauak eta beste neurri tributario, administratibo eta finantzario batzuk onesten dituena[698]

III. TITULUA
Administrazio-neurriak

II. KAPITULUA
Andaluziako Juntako enpresen eta beste erakunde batzuen arloko neurriak

58. artikulua.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa

1. Aldatu egiten da Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa sortu eta Andaluziako Juntak kudeatutako irrati- eta telebista-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 9ko 8/1987 Legearen 3. artikuluaren 2. apartatua, eta 3. eta 4. apartatuak gehitzen zaizkio artikulu horri, honela idatzita:

«2. Irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu publikoaren zuzeneko kudeaketa Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoaren bidez egingo da; enpresa horri esleitzen zaio, aurreko artikuluan adierazitako printzipioen arabera, zerbitzu publikoaren eginkizuna, hau da, orotariko generoko programa dibertsifikatuak integratzen dituzten irrati- eta telebista-programazio eta -kanal jeneralista eta tematikoen multzo orekatu baten ekoizpena eta emisioa; horren helburua, berriz hauxe izango da: Andaluziako herritarren beharrizan demokratiko, sozial eta kulturalei erantzutea, betiere informazioa, kultura, hezkuntza eta entretenimendua bermatuz.

»Ondorio horietarako, RTVAk eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek egin beharko dituzte:

»d) Andaluziako kultura-aniztasuna, Andaluziako hizkerak eta ondare immateriala osatzen duten tradizioak bultzatzea eta zaintzea».

«3. RTVAk egindako irrati- eta telebista-ekoizpen eta -emisioek bete beharko dituzte artikulu honetan hari esleitu eta definitu zaizkion zerbitzu publikoko eginkizunaren ondoriozko betebeharrak, bai edozein euskarri eta kanalek Andaluziako Autonomia Erkidegoari zuzendutako emisioetan, bai haren lurraldetik kanpo ezarritako Andaluziako erkidegoei zuzendutakoetan, eta, bereziki, atzerriko edozein herrialderi zuzendutakoetan, gaztelaniaz hitz egiten duten herrialde amerikarrei arreta berezia eskainiz».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper