Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.28. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa


8.3.28. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa[663]

I. TITULUA
Nafarroako poliziak eta haien arteko harremanak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak eta jardute-printzipioak

3. artikulua.— Jardute-printzipioak

1. Nafarroako polizietako langileek ondoko jardute-printzipio hauei jarraikiz beteko dituzte beren eginkizunak:

b) Erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jokatuko dute eta, horrenbestez, inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, erlijioa, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasuna, jaioterria edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela kausa.

II. TITULUA
Nafarroako Foruzaingoa

17. artikulua.— Uniformea, bereizgarriak, egiaztagutunak, agurrak, ohoreak eta sariak

3. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan euskara erabiltzeari buruzko legeriak ezartzen duena.

III. TITULUA
Nafarroako tokiko poliziak

27. artikulua.— Uniformeak, bereizgarriak, armak eta egiaztagutunak

4. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du toki-erakundean euskara erabiltzeari buruzko araudian ezarritakoa.

IV. TITULUA
Nafarroako polizietako langileen estatutua

I. KAPITULUA
Sarrera, hautaketa eta lanpostuak betetzea

3. atala
Langileen hautaketa

34. artikulua.— Hautaprobak

1. Hautaprobak objektiboak izanen dira, izangaiek ebaluazio-parametroak aurretiaz ezagututa, eta izaera teoriko eta praktikoa izanen dute. Hautaprobetan sartuko dira, gutxienez ere, egoera fisikoari buruzko probak, eskatutako maila akademikoaren araberako ezagutza-probak, plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizunari buruzko titulazioa aurkezten ez denerako dagokion euskara-mailari buruzko probak, eta proba psikoteknikoak.

35. artikulua.— Betekizunak

3. Nafarroako administrazio publikoek, beren plantilla organikoen bidez, behar diren neurriak hartuko dituzte, sustatzekoak euskaraz jakitea betekizuna edo merezimendua izan dadila lanpostu jakin batzuetan, euskararen erabilera arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.

44. artikulua.— Enpleguak eskuratzeko prozedura

1. Enpleguetan sartzeari buruz foru lege honetan aurreikusitako prozeduren lehiaketa fasean honakoak balioetsiko dira gutxienez ere: Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak, poliziaeginkizunarekin zerikusia duten prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntzajarduerak, hizkuntzak jakitea, eta, balioespen objektiboko prozedura bat erregelamenduz ezarri bada, betetako lanpostuetako eginkizunbetetzeari buruzko ebaluazioa.

2. Oposizio-lehiaketetako prozeduren oposizio-fasean honakoak sartuko dira, gutxienez ere: baztertzaileak diren proba praktiko eta ezagutzei buruzkoak egitea, eskatutako maila akademikoaren eta lortu nahi den enpleguaren araberakoak, eta plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizuneko euskara-mailari buruzko probak, horren frogatze-titulaziorik aurkezten ez denean. Era berean, proba psikotekniko ez-baztertzaileak ere izanen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesio grafikoari zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzekoak.

4. atala
Prestakuntza

46. artikulua.— Prestakuntzaren izaera

3. Nafarroako administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte honakoa sustatzeko: destinoa eremu euskaldunean edo eremu mistoan daukaten edo edukiko duten Nafarroako polizietako langileek euskarazko hizkuntza-prestakuntza izan dezaten, euskararen erabilera Administrazio Publikoan arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.

VIII. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

2. atala
Diziplina-faltak

74. artikulua.— Falta oso astunak

Falta oso astunak dira:

12. Arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, jaioterria, auzotasuna edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa egitea ekarri ahal duten jarduketa guztiak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper