Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.27. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa


8.3.27. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[662]

II. TITULUA
Aplikatzekoak diren xedapenak eta neurri orokorrak

11. artikulua.— Sustapena, bultzada eta parte-hartzea

[…]

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainek irisgarriak izan behar dute pertsona ororentzat, eta eskuragarri egonen dira irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo beste sistema alternatiboetan.

[…]

III. TITULUA
Xedapen bereziak

II. KAPITULUA
Irisgarritasuna eraikuntzan

1. atala
Erabilera publikoko eraikinak

26. artikulua.— Espazioen erreserba

2. Espazio horietan guztietan, orobat, begizta magnetiko bat edo entzumen-desgaitasuna dutenen irisgarritasuna bermatuko duen sistema alternatibo bat bermatuko da, zona batean jarria eta behar bezala seinaleztatua. Zeinu-hizkuntzaren interpreteak hizlariengandik gertu jarriko dira, eta argiztapen berezia izanen dute.

3. atala
Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

29. artikulua.— Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

2. Segurtasuneko informazioa pertsona guztiek erraz aurkitzeko moduko toki irisgarri batean egonen da, eta bide emanen du erabiltzaile guztiek ulertzeko, irakurketa errazaren metodologia erabiliz, edo piktograma homologatuak, braillea, zeinu-hizkuntza, seinale akustikoak edo unean-unean informazioa eskuratzeko berme gehien ematen duten sistemak erabiliz.

III. KAPITULUA
Irisgarritasuna garraioan

32. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak errepideko garraio publikoan

5. Bidaiarien garraiobide publiko erregularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Administrazioaren eskumenekoak direnek, irisgarritasun unibertsala bermatu beharko dute:

c) Espazio horietan eskaintzen diren erabilera publikoko produktu eta zerbitzuetan, bereziki leihatiletan, erabiltzaileentzako informazio- eta komunikazio-sistemak barne. Jendearentzako informazio-guneetan eta arretaguneetan zeinu-hizkuntzen interpreteen eta gida interpreteen zerbitzua ematea bermatuko da, bertan dauden interpreteekin edo teleinterpretazioa erabiliz, bai eta ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteak ere, begizta magnetikoak, adibidez, edo aurrerapen teknologikoen ondorioz sortzen diren bestelako laguntza-produktuak.

V. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan

38. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak komunikazioan

2. Era berean, informazioa eskuratzeko modua erraztu beharko diete desgaitasuna dutenei, eta bermatuko dute interes publikoko testuak eta gehien erabiltzen diren inprimakiak irakurketa errazeko formatuan ematen direla, edo braille sisteman, zeinu-hizkuntzan, letra handituan edo aurrerapen teknologikoen poderioz garatzen diren beste sistema alternatibo batzuetan.

39. artikulua.— Komunikabide sozialak

2. Foru Komunitateko Administrazioak, ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria berezian, telebistako ikus-entzunezko edukien irisgarritasun-baldintzak arautuko ditu, azpitituluen, autodeskribapenaren eta zeinu-hizkuntzako interpretazioaren bitartezkoak.

3. Ikus-entzunezko komunikabideek, pixkanaka, autodeskribapeneko, azpitituluetako eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioko sistemak sartzen joan beharko dute beren programazioa irisgarria izan dadin.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna produktu eta zerbitzuetan

42. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak zerbitzu publikoetan

2. Erregelamendu bidez ezarriko dira irisgarritasun-baldintzak jendearen eskuragarri dauden zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko eta haiei buruz ematen den informaziorako; informazioa, betiere, irakurketa errazeko formatua, braille sistema, zeinu-hizkuntza, letra handitua edo sistema alternatiboak erabiliz emanen da.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan

43. artikulua.— Kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretako irisgarritasun-baldintzak

1. Kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan eta halako ekitaldi publikoetan irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu beharko dira, desgaitasuna duten pertsonek modua izan dezaten jarduera eta ekitaldi horietaz gozatzeko, haiek ulertzeko eta haietan parte hartzeko. Informazio guztia hizkera ulergarrian emanen da, erregelamenduz kasuko jardueraren arabera ezarritakoarekin bat.

X. KAPITULUA
Irisgarritasuna Justizia Administrazioan

49. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak Justizia Administrazioan

2. Era berean, neurriak hartuko dira egoitza judizialak eta beraietako komunikazioa eta informazioa irisgarriak izan daitezen pertsona guztientzat; adibidez, begizta magnetikoak jarriz judizio-aretoetan, edo zeinu-hizkuntzaren interpreteak eta gida interpreteak, presentzialak nahiz urrutiko interpretazioaren bidez, edo braille sistemak eta irakurketa errazeko sistemak erabiliz informazioan eta seinalizazioan, baita haiei lagun egiteko pertsonak ere.

V. TITULUA
Arbitrajea eta bitartekaritza

54. artikulua.— Bitartekaritza

2. Bitartekaritzaren arloko araudiarekin bat, bitartekaritza prozedurek desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna bermatu beharko dute, foru-lege honetan eta irisgarritasun unibertsalaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoarekin bat. Bereziki bermatu beharko da inguruneen irisgarritasuna, zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteen erabilera, braille sistemarena, ukimen-komunikazioarena edo beste edozein bitarteko edo sistemarena, desgaitasuna duten pertsonek prozesuan osoki eta berdintasunez parte hartzen dutela ziurtatzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper