Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.23. 8/2017 Foru Legea, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa


8.3.23. 8/2017 Foru Legea, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa[658]

HITZAURREA

I

[…]

Europaren eremuari dagokionez, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak diskriminazio oro debekatzen du espresuki, eta batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

Azkenik, nazioartearen esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak hauxe dio: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

II. TITULUA
LGTBI+ pertsonen berdintasun gauzatua sustatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Hezkuntza arloko neurriak

27. artikulua.— Hezkuntza-planak eta -edukiak

4. Nafarroako Gobernuak, dagozkion eskumenen eremuan, behar diren neurriak hartuko ditu, sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako diskriminazioa edo indarkeria fisiko edo psikologikoa inplikatzen duten hezkuntza-edukiak eraldatzeko, eta halatan inklusiorako eta aniztasunerako eskola bat bermatuko du, irakaskuntza publikoan zein pribatuan. Edozein formatutan erabiltzen den hezkuntza-materialaren edukiek eta haietan erabiltzen den hizkerak errespetua eta babesa bultzatuko dituzte sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitaterako eskubideari dagokionez.

X. KAPITULUA
Komunikazioa

38. artikulua.— Kode deontologikoa

Nafarroako Gobernuak begiratuko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak ezar ditzaten, haietan jasotzeko berdintasunaren errespetua eta sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazioaren debekua, hala informazio eta publizitateko edukietan nola erabilitako hizkeran. Xedapen honek komunikabide guztiak ukituko ditu, baita teknologia berriek ahalbidetutakoak ere.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper