Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.20. 3/2015 Foru Legea, otsailaren 2koa, Ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duena


8.3.20. 3/2015 Foru Legea, otsailaren 2koa, Ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duena[654]

ZIOEN AZALPENA

III

Nazioarteko arau-eremuan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, Nazio Batuen 183. Batzar Orokorrak 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatutakoak, 1. artikuluan ezartzen du gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, eta duintasun eta eskubide berberak dituztela. 2. artikuluan gehitzen du gizaki orori dagozkiola adierazpen horretako eskubide eta askatasunak, eta ez dela inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. 7. artikuluan ezartzen du gizon-emakume guztiak berdinak direla legearen aurrean eta denek dutela, diskriminaziorik gabe, legezko babesa izateko eskubidea, eta denek dutela adierazpen hori hausten duen edozein diskriminazioren aurka babes berbera izateko eskubidea.

Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 26. artikuluak (New Yorken egin zen 1996ko abenduaren 19an, eta Espainiako Estatuak berronetsi zuen 1997ko apirilaren 13ko Tresnaren bidez) ezartzen du pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean eta eskubidea dutela legearen babes bera izateko, inolako diskriminaziorik gabe; eta gehitzen du legeak diskriminazio oro debekatuko duela, eta pertsona guztiei babes bera eta eraginkorra bermatuko diela, edozein diskriminazioren aurka, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein gizarte-tasun dela bide.

Zentzu berean, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioaren 14. artikuluan —Erroman egin zen 1950eko azaroaren 4an eta Espainiako Estatuan 1979ko urriaren 4tik dago indarrean—, “diskriminazioaren debekua”ren izenburupean, ezartzen da hitzarmenean aitortutako eskubide eta askatasunen baliatzea ziurtatu behar dela, inolako bereizketarik egin gabe, eta, batik bat, sexu, arraza, kolore, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelakoak, jatorri nazional edo sozial, gutxiengo nazional bateko kidetasun, aberastasun, jaiotza edo beste edozein egoeraren ondoriozko bereizketarik egin gabe. Berrikiago, Hitzarmenaren 12. protokolo gehigarriko 1. artikuluak —Espainiako Estatuan 2008ko ekainaren 1etik dago indarrean—, “diskriminazioaren debekua” izenburu beraren pean, ezartzen du legez ezarritako eskubide ororen baliatzea inongo bereizketarik egin gabe ziurtatu beharra dagoela, eta, batik bat, ezin direla bereizketa horretarako arrazoi izan sexua, arraza, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politiko edo bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, aberastasuna, jaiotza nahiz beste edozein egoera. Eta gehitzen du inongo agintaritza publikok ezin duela inor diskriminatu; bereziki, diskriminazio hori aipatutako arrazoiengatik justifikatu nahi badu.

[…]

Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari dagokionez, konbentzioaren 9. artikuluak estatu sinatzaileak premiatzen ditu behar diren neurriak hartzera desgaitasuna dutenei ziurtatzeko eskuragarri izatea, gainerako pertsonen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz landaguneetan. Neurri horien artean sartu behar da irisgarritasunerako trabak eta oztopoak identifikatu eta kentzea, eta neurriak honakoetan aplikatu beharko dira: eraikinak, bide publikoak, garraioa eta kanpoko zein barneko beste instalazio batzuk (esate baterako, eskolak, etxebizitzak, instalazio medikoak eta lantokiak), informazioaren, komunikazioen eta bestelako zerbitzuak (horien barne direla zerbitzu elektronikoak eta larrialdikoak). Bereziki, xede horietarako hartu beharreko bidezko neurrien artean, konbentzioak sartzen ditu gizaki edo animalia bidezko laguntza-motak eta bitartekariak eskaintzera bideratutakoak —gidak, irakurgailuak eta zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalak barne—, eraikinetara eta jendaurreko beste instalazio batzuetara sartzea errazteko.

[…]

IV

Azkenik, Erkidegoaren araudiaren eremuan, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak, Estrasburgon 2007ko abenduaren 12an eginak, aldarrikatzen du: 1. artikuluan, giza duintasunerako eta bortxaezintasunerako eskubidea; 3. artikuluan, pertsona guztiek osotasun fisiko eta psikikoa izateko duten eskubidea, eta 6. artikuluan, pertsonen askatasunerako eskubidea; gainera, ezartzen du: 20. artikuluan, pertsona guztiek legearen aurrean berdinak izateko duten eskubidea; 21. artikuluan, berriz, diskriminazio oro debekatzen du, eta, bereziki, sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politiko edo beste edozein motatakoak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edo joera soziala direla bide gauzatutakoa. Azkenik, 26. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzerako eskubidea ezartzen du, aitortu eta errespetatu egiten baitu desgaitasuna duten pertsonek autonomia izateko, gizartean eta lanbidean integratzeko eta erkidegoaren bizitzan parte hartzeko duten eskubidea.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper