Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.15. 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa


8.3.15. 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa[647]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Osasun-laguntzaren eremuko eskubide orokorrak

Nafarroako Foru Komunitateko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileei, foru-lege honetan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoari jarraituz, osasun-laguntzaren arloko honako eskubide orokorrak aitortuko zaizkie:

1. Osasun-arreta integral eta jarraiturako eskubidea, laguntza-maila desberdinetan, Nafarroako Osasun Zerbitzuen Zorroan ezarritakoari jarraituz. Osasun-laguntzarako eskubidea berdintasunez gauzatzen dela ziurtatuko da, betiere pertsonaren nortasuna, duintasuna eta intimitatea guztiz errespetatuz, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza, ideologia edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal zein sozialengatik inongo diskriminaziorik egin gabe.

I. TITULUA
Pertsonek osasuna dela-eta dauzkaten eskubideak

III. KAPITULUA
Laguntza zerbitzuekin loturiko eskubideak

16. artikulua.— Lagundua izateko eskubidea

5. Zeinu-hizkuntza erabiltzen duten gorrek, nolanahi ere, eskubidea dute zeinu-hizkuntzako interprete batekin egoteko, informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko. Komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko, osasun-zentroek zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzu bat eduki beharko dute kontratatuta, gaixo gor batek haren premia duenerako, Espainiako zeinu-hizkuntzak arautu eta gorren, entzumen-desgaitasunak dituztenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legea betetzeko.

II. TITULUA
Kolektibo kalteberenen eskubideak

24. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonak

[…]

Edozein motatako desgaitasuna duten pertsonei osasun laguntza egokia emateko eta horiek informaziorako duten eskubidea bideratzeko, administrazio publikoek behar diren jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza- eta ulermen-oztopoak minimizatzeko. Nolanahi ere, administrazio publikoek Espainiako zeinu hizkuntzak arautu eta gorren, entzuteko desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako betebeharrak errespetatuko dituzte.[648]

[…]

III. TITULUA
Intimitatearekin eta konfidentzialtasunarekin loturiko eskubideak

II. KAPITULUA
Konfidentzialtasuna

35. artikulua.— Konfidentzialtasunerako eskubidearen salbuespenak

[…]

Ez da ulertuko konfidentzialtasunari buruzko eskubidea urratu dela gaixo batek kontzienteki edo bere borondatez zeinu-hizkuntzako interpretearen edo familiarteko baten edo konfiantzako pertsona baten presentzia baimentzen duenean.

[…]

IV. TITULUA
Informazioaren eta parte-hartzearen arloko eskubideak

II. KAPITULUA
LAGUNTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

43. artikulua.— Laguntzari buruzko informazioa izateko eskubidearen jasotzaileak

[…]

2. Informaziorako eskubidearen titularrak izanen dira, halaber, adingabearen guraso edo tutoreak, adingabe horrek hamasei urte baino gutxiago baldin baditu eta baimen informatua haren izenean eman behar badute; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen adingabeak eskubidea izan dezan bere osasunari buruzko informazioa jasotzeko, daukan adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren arabera egokitutako hizkera batean.

4. Desgaitasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasuna egikaritzeko laguntza behar badute, informazio-eskubidearen titular izanen dira pertsonak beraiek, hura ulertzea ahalbidetzen duen hizkuntza egokian, edo, hala badagokio, ezarrita dauden laguntza-neurrietan aurreikusitako pertsonak.[649]

V. TITULUA
Borondatearen autonomiari buruzko eskubideak

I. KAPITULUA
Hautatzeko eta baimen informatua emateko eskubidea

52. artikulua.— Baimen informatuko dokumentuaren edukia

1. Baimenaren dokumentuak enuntziatu laburrak eduki beharko ditu eta hizkera ulergarrian idatziko da, gaixo gehienek kontzeptu medikoak ulertu ahal izateko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper