Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.8. 26/2002 Foru Legea, uztailaren 2koa, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzkoa


8.3.8. 26/2002 Foru Legea, uztailaren 2koa, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzkoa[636]

II. TITULUA
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna betetzeko neurriak

4. artikulua.— Europar Batasuneko hizkuntzak edukiak eta hizkuntza-modalitateak irakasteko hizkuntza gisa ezartzea

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan ingelesa edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bat ikas-irakasteko hizkuntza gisa ezartzeko, taldearen tutoreak ematen dituen arlo edo curriculum gaietako batzuetan, horrela hizkuntza horiek hobeki ikas daitezen. Eduki horiek ingeles espezialitateko edo kasuko hizkuntzako maisu-maistra titularrek emanen dituzte.

IV. TITULUA
Beste hezkuntza-neurri batzuk

12. artikulua.— Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleentzako konpentsazioak

3. Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko izangaien epaimahaien eta hautapen-organoen jardueretan parte hartzen duten funtzionario publikoek eta lan-kontratudunek, bai eta araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako maila egiaztatzeko azterketak prestatzen eta zehazten parte hartzen dutenek ere, irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusitako konpentsazioak jasoko dituzte.[637]

Xedapen iragankor bakarra

2001/2002 ikasturtean —baimenik gabe bada ere— jardunean ziren eremu ez-euskalduneko ikastolak, euren egoera indarrean dagoen legeriaren arabera egokitzen den bitartean, 2000ko ekitaldiko aurrekontuetako zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako araubide berezi eta iragankorrari jarraikiz finantzatuko dira 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, irakaskuntza-maila ezberdinetarako indarrean diren moduluak eguneratuta.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper