Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.3.5. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa


8.3.5. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa[628]

I. TITULUA
Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa

I. KAPITULUA
Udalak

6. atala
Izendapen eta herriburuen aldaketak

21. artikulua

2. Udalen izenetan euskara nola erabili, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoari lotuko zaio.

[…]

III. TITULUA
Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua. herritarren informazioa eta partaidetza

II. KAPITULUA
Hiritarren informazioa eta partaidetza

92. artikulua

7. Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko du indarrean dagoen legeria beteko dela nafarren hizkuntza-eskubideei dagokienez bide elektronikozko leihatila bakarra erabiltzean.

VII. TITULUA
NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEEN ZERBITZUKO LANGILEAK

I. KAPITULUA
Xedapen komunak

235. artikulua.— Plantilla organikoak

1. Toki-erakunde bakoitzak bere plantilla organikoan sartu beharko ditu plazen eta lanpostuen ezaugarriak, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea eta hura garatzeko araudia aplikatuz kontuan hartzen direnak barne. Langile horiek hartzeko prozedurak ezaugarri horietara egokituko dira.

[…]

II. KAPITULUA
Beharrezkoak diren eginkizun publikoen mugapena eta foru-gaikuntza behar duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuena

3. atala
Hautapena eta lanpostuak betetzea
1. azpiatala
Gaikuntza lortzea

246 (ter) artikulua.— Izendapena, plazen esleipena eta jabetza hartzea

1. Foru-gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, merezimendu lehiaketen deialdietan sartuak baina deialdi horietan betetzen ez direnak, esleituko zaizkie, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen sailaren titularrak izendapena egin ondoren, 245. artikuluan aipatzen den gaikuntza lortuta dutenei, aldez aurretik izangaiek beren puntuazioaren arabera aukera eginda, eta aintzat harturik bai lanpostu hutsen hizkuntza-eskakizuna bai foru-lege honen 250. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako irizpideak. Lanpostu esleituen jabetza-hartzea eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari eta hori garatzeko araudiari jarraikiz[629].

2. Nafarroako toki-erakunde batean idazkari edo kontu-hartzaile lanpostu bat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak deitutako hautapen-prozesu baten bidez lortzen dutenek, plazetan sartzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa bazen, gero batean Nafarroako beste toki-erakunde batzuetako lanpostu hutsak betetzeko prozesuetan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko prozesuetan baizik ezin izanen dute parte hartu.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe, erreferentziako hautapen-prozeduraren emaitzak bide eman bazion interesdunari betekizun hori ezarrita ez duen lanpostu bat lortzeko.

[…]

2. azpiatala
Lanpostuak betetzea

248. artikulua.— Lanpostuak betetzeko deialdiak egin aurreko prozedura[630]

1. Toki Administrazioaren arloan eskumena duen sailak, foru-gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdia egin baino gutxienez ere hiru hilabete lehenago, jarduketa hauek eginen ditu:

d) Toki-erakundeei informazioa eskatuko die funtzionario-araubidean bete daitezkeen lanpostuen hizkuntza-eskakizunari buruz.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako jarduketak bukatu eta bi hilabeteko epean, toki-erakundeek sail horretara joko dute, helburu hauetarako:

b) Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza-eskakizuna zehaztea. Ulertuko da ezen, ezarritako epean jakinarazten ez badute, euskaraz jakitea ez dela nahitaezkoa, eta Foru Komunitateko Administraziorako araudi bereziak ezartzen duenarekin bat balioetsiko da.

Udalez gaindiko erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu propioen hizkuntza-eskakizuna, foru-lege honen 243.2 eta 244.2 artikuluetan jasota daudenena, ulertuko da izanen dela egoitza zer toki-erakundetan dagoen, toki-erakunde horretakoa.

Eskualdeak bere mugartean dituen Foru Komunitatearen gaikuntzadun lanpostuen hizkuntza-eskakizuna definitu aurretik, kontsulta eginen zaie kasuko eginkizun publiko beharrezkoen hartzaile diren toki-erakundeei, indarrean dagoen araudia betiere beterik.

3. Aurreko puntuan ezarritako epea bukatuta eta toki-erakundeek eginiko komunikazioak aztertuta, toki-administrazioaren arloan eskumena duen sailak, aipatu lanpostu-betetze lehiaketen deialdia egin baino lehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz funtzionario-araubidean bete beharreko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda eta, behar denean, zehaztuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzako txandarako erreserbak eta kasuko hizkuntza-eskakizunaren nondik norakoak.

250. artikulua.— Merezimenduak[631]

2. Euskara maila frogatzeko eta kasu bakoitzean balioespena egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileentzat hizkuntza horren ezagutzaren tratamenduaren gainean ezarritako araudiari segituko zaio.

251. artikulua.— Epaimahaiak

2. Deialdi bakoitzaren aurreikuspenekin bat, epaimahaiek parte-hartzaileek egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dituzte eta horien zerrenda ordenatu bat prestatuko dute, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera. Zerrendan euskaraz jakitea nahitaezkoa duten plazetan sartu nahi duten lehiakideak azalduko dira, eta kontuan hartuko da, orobat, foru-lege honen 246. (ter). artikuluaren 2. apartatuan jasotako aurreikuspena.

X. TITULUA[632]
ESKUALDEAK

III. KAPITULUA
ESKUMENAK ETA ZERBITZUAK

362. artikulua.— Sostengu eta laguntza eginkizunak eta zerbitzuen zorroa

[…]

Euskarara itzultzeko zerbitzu teknikoak.

[…]

Euskara.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper