Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.91. 38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbide Sektoreari buruzkoa


8.1.91. 38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbide Sektoreari buruzkoa[409]

II. TITULUA
Tren-azpiegitura

II. KAPITULUA
Interes orokorreko trenbide-sarea osatzen duten trenbide-azpiegituren plangintza, proiektua eta eraikuntza

5. artikulua.— Interes orokorreko trenbide-sarea osatzen duten trenbide-azpiegituren plangintza[410]

5. Aurreko apartatuan aipatzen den txostenaren izapidearekin batera, informazio-azterlana jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan. Izapide honetan egindako oharrak proiektatutako trazaduraren kontzepzio orokorrari buruzkoak baino ez dira izango. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari dagokio jendaurreko informazioko espedientea izapidetzea.

Aurreko paragrafoan aipatutako informazio publikoaren izapidea, epe horretan bertan, baliagarria izango da trenbide-enpresek eta trenbide-azpiegituren administratzaileek txostena egin ahal izan dezaten proiektatutako trazaduraren kontzepzio globalari buruz eta informazio-azterlanean sartutako eginkizunen edo ustiapenaren aspektuei buruz.

Informazio publikoaren izapiderako, helburuak betetzeko beharrezkoa den dokumentazio osoaz gain, dokumentu ez-tekniko bat argitaratuko da, hizkera irisgarriarekin eta irudiekin, zeinak balioko baitu herritar guztiek ezagutu ahal izateko garatu beharreko jarduketa eta, hala badagokio, alegazioak errazago aurkezteko. Jarduketa hizkuntza koofizial bat duen autonomia-erkidego batean garatzen bada, dokumentu ez-tekniko hori gaztelaniaz eta autonomia-erkidegoari dagokion beste hizkuntza ofizialean argitaratuko da.

VI. KAPITULUA
Sareari buruzko adierazpena

32. artikulua.— Sareari buruzko adierazpenaren edukia, prestaketa, ezaugarriak eta argitalpena

2.[411] Tren-azpiegituren administratzaileek, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari, tren-enpresei eta gainerako hautagaiei, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta gainerako interesdunei kontsulta egin ostean, beren jarduketa-eremuari dagokion sareari buruzko adierazpena prestatu, onetsi eta argitaratuko dute, baita horien eguneratzeak ere. Sareari buruzko adierazpena gaztelaniaz, autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetan eta, gutxienez, Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batean argitaratuko da. Sareari buruzko adierazpenaren edukia doan eskuratu ahal izango da formatu elektronikoan, tren-azpiegituraren kasuan kasuko administratzailearen web-atarian; hala badagokio, administratzaileek web-atari komun bat izango dute, eta adierazpena bertan eskuratu ahal izango da.

Sareari buruzko adierazpena hizkuntza koofizialetan argitaratzeko betebeharra ez da aplikatuko 2025eko sare-adierazpena 2023ko abenduan argitaratu arte.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper