13. artikulua.— Kautotzea
2. Espainiak sinatutako aldebiko nazioarteko tratatuak espainieraz idatzita egongo dira beti, eta hala jasoko da horietan; edozelan ere, Espainiako autonomia-erkidegoetan ofizial diren beste hizkuntza batzuetan ere jaso ahalko dira, edota atzerriko hizkuntzetan.
38. artikulua.— Betekizunak
3. Nazioarteko administrazio-akordioek errespetatu egin beharko dute estaldura ematen dien nazioarteko tratatuaren edukia, bai eta tratatu horrek ezarritako mugak ere. Gaztelaniaz idatzi beharko dira, Estatuaren hizkuntza ofiziala den aldetik, baina autonomia-erkidegoetan ofizial diren beste hizkuntza batzuetan ere idatzi ahalko dira.