23. artikulua.— Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak
2. Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzek neurri zehatzak ezarriko dituzte eremu edo arlo bakoitzerako, diskriminazioak prebenitzeko edo ezabatzeko, eta desabantailak edo zailtasunak konpentsatzeko. Gutxienez, honako alderdi hauei buruzko xedapenak jasoko dira:
c)[387] Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta alternatiboak, braillea, irakurketa erraza, piktogramak, irispide errazeko multimedia gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukipenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.