Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.69. 19/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, lehen “Álava”, “Guipúzcoa” eta “Vizcaya” izeneko probintzia-barrutiei ofizialki “Araba/Álava”, “Gipuzkoa” eta “Bizkaia” izena ematen diena


8.1.69. 19/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, lehen “Álava”, “Guipúzcoa” eta “Vizcaya” izeneko probintzia-barrutiei ofizialki “Araba/Álava”, “Gipuzkoa” eta “Bizkaia” izena ematen diena[376]

HITZAURREA

Gernikako Autonomia Estatutuak argi eta garbi aitortzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetako foru-araubide espezifikoak eta pribatiboak, eta ahalmena ematen dio autogobernu-instituzioak mantentzeko edo, hala badagokio, berrezartzeko eta eguneratzeko.

Beste alde batetik, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Eusko Legebiltzarrarenak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoak, 10. artikuluan foru-organoei esleitzen die, bakoitzak bere eskumenen eremuan, lurralde historikoen nomenklatura ofiziala finkatzeko gaitasuna, betiere hizkuntza bakoitzaren berezko grafia akademikoa errespetatuz.

Ahal horiek egikarituz, Bizkaiko Batzar Nagusiek 1986ko abenduaren 15eko osoko bilkuran onetsi zuten, 12/86 Foru Arauaren bidez, lurralde historikoaren izen ofiziala “Bizkaia” euskarazko hitza dela.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 1985eko azaroaren 25ean egindako bileran, lurraldearen izen ofizialaren aplikazioa formalizatu zuten, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, lurralde historikoaren toponimo ofiziala ezartzeko, betiere haren euskal jatorria eta berari dagokion grafia akademikoa errespetatuz, Euskaltzaindiak zehaztutakoaren arabera; horrela, abenduaren 27ko 6/1990 Foru Arauaren bidez, Gipuzkoako lurralde historikoaren izen ofiziala, ondorio guztietarako, “Gipuzkoa” euskarazko hitza da.

Era berean, 1989ko azaroaren 20an, Arabako Batzar Nagusiek 61/89 Foru Arau gisa onetsi zuten lurralde historiko hori bi hizkuntza ofizialetan izendatzea.

Betiere, lurralde historiko bakoitzaren eremu geografikoa bat dator Estatuak bere eginkizunak garatzeko ezarritako probintzien izenekin, eta, horrela, lurralde historikoen izaera bikoitza eratzen da. Horrela, gaur egun, eremu instituzional desberdinetatik izen bereizia ematen da, eta horrek ez du zentzurik, kontuan hartuta Gorte Nagusietan beste probintzia batzuen izenak aldatu izan direla, berezko hizkuntzaren grafiara egokituz, eta, era berean, lege-proposamen honetan azaldutako toponimia instituzioek, herritarrek eta gizarteak ageri-agerian onartzen dute.

Toki-araubidearen arloko testu bategina onetsi zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 25.2 artikuluan ezartzen duenez, Gorte Nagusiek onetsitako lege baten bidez soilik alda daiteke probintzien izendapena. Ondorioz, Gorteei dagokie lehen aipatutako lurralde historikoekin geografikoki bat datozen probintzia-barrutien izendapena aldatzea.

Horregatik guztiagatik, egokia da egungo izendapena lege honetan zehaztutako zentzuan egokitzea.

Lehenengo artikulua

Gaur egun “Álava” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Araba/Álava” izena emango zaio.

Bigarren artikulua

Gaur egun “Guipúzcoa” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Gipuzkoa” izena emango zaio.

Hirugarren artikulua

Gaur egun “Vizcaya” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Bizkaia” izena emango zaio.

Xedapen gehigarria

Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak hartzeko.

Azken xedapena

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper