Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.63. 17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu-jarduerak aske iritsi eta haien egikaritzari buruzkoa


8.1.63. 17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu-jarduerak aske iritsi eta haien egikaritzari buruzkoa[354]

HITZAURREA

II

Zehatz-mehatz, administrazio publikoek kendu beharko dituzte beharrezkoak ez diren prozedura eta izapideak, edo, bestela emaileentzat hain nekezak gertatzen ez diren alternatibez ordeztu. Era berean, onartu beharko dituzte beste estatu kide bateko agintari eskudunek emandako dokumentuak, dokumentuotatik ulertzen denean eskatutako betekizuna betea dela, eta ezin izango du eskatu jatorrizko dokumenturik, kopia konpultsaturik edo zinpeko itzulpenik aurkezterik, salbu eta Erkidegoaren araudian ezarritako kasuetan edo ordena publiko eta segurtasunarengatik justifikatutako kasuetan. Gainera, prozedura eta izapide guztiak urrunetik eta eskuarte elektronikoez egin ahal izango dira, eta horrek murriztu egingo du prozedurek zerbitzu-emaileentzat bezala agintari publikoentzat dakarten zama.

IV. KAPITULUA
Sinplifikazio administratiboa

17. artikulua.— Prozeduren sinplifikazioa

3. Espainiako edo beste estatu kide bateko agintari eskudunek emandako dokumentuen kasuan, ez da eskatuko jatorrizko dokumenturik edo kopia konpultsaturik edo zinpeko itzulpenik aurkezterik, salbu eta Erkidegoaren araudian ezarritako kasuetan edo ordena publiko eta segurtasunarengatik justifikatutako kasuetan. Hala ere, agintari eskudunak beste agintari eskudun bati eskatu ahal izango dio aurkeztutako dokumentua kautoa dela baieztatzea.

19. artikulua.— Leihatila bakarraren bidez emandako informazioaren bermeak

2. Administrazio publikoek neurriak hartuko dituzte artikulu honetan araututako informazioa leihatila bakarrean eskuratu ahal izateko gaztelaniaz, estatuko hizkuntza koofizialetan eta Erkidegoko lan-hizkuntzetako batean.

V. KAPITULUA
Zerbitzuen kalitateari buruzko politika

22. artikulua.— Emaileek informazioa emateko dituzten betebeharrak

2. Emaileek jasotzaileari, erraz eskuratzeko moduan, informazio hau emango diote:

k) Ze hizkuntzan edo zein hizkuntzatan formalizatu ahal izango den kontratua, noiz eta kontratuko hizkuntza ez denean kontratazioa egin aurretik informazioa beste hizkuntza batean eskaini denean.

3. Jasotzaileak eskatuz, emaileek haren eskuetan jarriko dute informazio osagarri hau:

e) Zein diren emailea lotuta duten ereduzko kodeak, bai eta zein helbidetan kontsulta daitezkeen kode horiek bide elektronikoz eta zein hizkuntzatan dauden kode horiek.

23. artikulua.— Emaileek erreklamazioen arloan dituzten betebeharrak

3. Kontratua egin den hizkuntza berean egingo da erantzuna.

VI. KAPITULUA
Administrazioen arteko lankidetza, emaileak benetan kontrolatzeko

28. artikulua.— Emaileek informazioa emateko dituzten betebeharrak

[…]

Informazio hori leihatila bakarrean emandako hizkuntzan edo hizkuntzetan komunikatuko da.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper