Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.62. 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituena


8.1.62. 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituena[353]

I. TITULUA
Nazioarteko babesa

I. KAPITULUA
Asilo-eskubidea aitortzeko baldintzak

7. artikulua.— Pertsekuzio-arrazoiak

1. Pertsekuzio-arrazoiak balioesterakoan, ondoko elementuok hartuko dira kontuan:

c) Nazionalitate kontzeptua herritartasuna edukitzea edo ez edukitzea baino gehiago da: bereziki bere barruan hartuko du identitate kultural, etniko edo linguistikoak, jatorri geografiko edo politiko komunek edo beste estatu bateko biztanleriarekin dituen harremanek zehaztutako talde batekoa izatea;

II. TITULUA
Nazioarteko babesa aitortzeko prozedura-erregelak

I. KAPITULUA
Eskabidea aurkeztea

16. artikulua.— Nazioarteko babesa eskatzeko eskubidea

2. Eskubide hori egikaritzeko, nazioarteko babesa eskatzen dutenek eskubidea izango dute osasun-laguntza eta doako laguntza juridikoa izateko; eskubide horrek bere barruan hartzen ditu eskabidearen formalizazioa eta prozeduraren izapidetze osoa, Espainiako legeriak arlo honetan ezarritakoaren arabera emango dena. Orobat, interpretea edukitzeko eskubidea izango du 4/2000 Lege Organikoaren 22. artikuluaren arabera.

17. artikulua.— Eskabidea aurkeztea

3. Eskabidea egiten duen unean, atzerritarrari informazioa emango zaio berak uler dezakeen hizkuntza batean:

a) bete behar den prozedurari buruz;

b) izapidetzean zehar dituen eskubide eta betebeharrei buruz, bereziki betebeharrok betetzeko dituen epeari eta eskuarteei buruz;

c) Aterpetuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarekin harremanetan jartzeko duen aukerari buruz, eta euren helburuen artean nazioarteko babesa behar dutenei aholkularitza eta laguntza ematea duten eta onartuta dauden gobernuz kanpoko erakundeekin harremanetan jartzeko duen aukerari buruz;

d) betebeharrak ez betetzeak edo agintariekin lankidetzan ez aritzeak ekar ditzaketen ondorioei buruz; eta

e) nazioarteko babesa eskatzeagatik jaso ditzakeen gizarte-eskubide eta –prestazioei buruz.

18. artikulua.— Eskatzaileen eskubide eta betebeharrak

1. Asiloa eskatzen duena, behin eskabidea aurkeztuta, lege honen 16., 17., 19., 33. eta 34. artikuluetan jasotakoaren arabera, eskubide hauek ditu:

[…]

b) doako laguntza juridikoa eta interpretea;

[…]

V. KAPITULUA
Ebazpenaren ondorioak

36. artikulua.— Asilo-eskubidea edo babes subsidiarioa ematearen ondorioak

1. Asilo-eskubidea edo babes subsidiarioa emateak ekarriko du eskubide hauek aitortzea: Aterpetuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioan ezarritakoak, atzerritartasun eta immigrazioaren arloan indarrean dagoen araudiak ezarritakoak, bai eta Europar Batasunaren araudian ezarritakoak ere, eta beti:

b) emandako nazioarteko babesaren edukiarekin lotutako eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa eskuratzea babesaren onuradunak uler dezakeen hizkuntza batean;

4. Kasu berezietan, zailtasun sozial edo ekonomikoak direla bide, administrazio publikoek zerbitzu osagarriak abiarazi ahal izango dituzte, enplegua, etxebizitza eta hezkuntza-zerbitzu orokorrak lortzeko dauden sistema publikoetarako; bai eta interpretazioko eta dokumentuen itzulpeneko zerbitzu espezializatuak, desgaitasuna duten adinekoentzako laguntza iraunkorrak eta larrialdiko laguntza ekonomikoak ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper