Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.51. 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa


8.1.51. 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa[333]

HITZAURREA

[…]

Hori dela eta, lehenik eta behin, Europar Batasunak eta Unescok hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea hartu dute helburu. Horretarako, beharrezkoa da irakasleen gaikuntza hobetzea, ezagutzaren gizarterako beharrezkoak diren gaitasunak garatzea, guztiei informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako irisgarritasuna bermatzea, ikasketa zientifikoetan, teknikoetan eta artistikoetan matrikulazioa igotzea, eta baliabide erabilgarriak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta giza baliabideetan egin beharreko inbertsioa igotzea. Bigarren, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemetarako sarbide orokorra erraztea planteatu da, eta, horretarako, ikaskuntza irekiko ingurunea eraikitzea, ikaskuntza erakargarriagoa egin eta herritartasun aktiboa, aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa sustatu behar dira. Hirugarren, sistema horiek kanpoaldeko mundura zabaldu nahi izan da; horrek dakar lan-bizitzarekin, ikerketarekin eta oro har gizartearekin loturak indartzea, espiritu ekintzailea garatzea, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza hobetzea, mugikortasuna eta trukeak igotzea, eta europar lankidetza indartzea.

[…]

I. tituluan, irakaskuntzen eta horien etapen antolamendua ezartzen da. Haur-hezkuntzak etapa bakarra osatzen du eta bi ziklotan banatuta dago; bi zikloek hezkuntza-asmoari erantzuten diote (ez du nahitaez eskola-asmoa izan behar, eta, asmo horri jarraituz, eta ikastetxeek berariazko proposamen pedagogiko bat eskaini behar dute lehen ziklotik. Bigarren zikloan, hasierako hurbiltzea sustatuko da irakurketa-idazketetara, trebetasun logiko-matematikoen hastapenera, atzerriko hizkuntza batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerara, eta arte-hizkeren ezagutzara. Administrazio publikoei eskatzen zaie lehen zikloan behar besteko plaza-eskaintza arian-arian gara dezaten, eta haiek itunak ezarri ahal izatea xedatzen da, bigarren zikloaren doakotasuna bermatzeko.

[…]

Legeak, halaber, hizkuntzen irakaskuntzak arautzen ditu. Legeak xedatzen duenez, irakaskuntza horiek hizkuntza-eskola ofizialek antolatuko dituzte eta Europako Kontseiluak gomendatutako mailetara egokituko dira. Era berean, kirol-irakaskuntzak arautzen ditu; irakaskuntza horiek lehen aldiz arautzen dira hezkuntzaren lege batean.

[…]

Xedapen iragankorretan hauek arautzen dira, besteak beste: irakasleek erretiroa euren borondatez aurretik hartzea, irakasleen kidegoetako funtzionarioen mugikortasuna, gobernu-organoen agintaldiaren iraupena eta ikastetxe publikoetako zuzendaritzaren egikaritza, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa, haur-hezkuntza emateko zentroak moldatzea, itunen aldaketa, eta hamasei urtetik beherako adingabeei hizkuntzen irakaskuntzetara sarrera ematea.

[…]

ATARIKO TITULUA

I. KAPITULUA
Hezkuntzaren printzipioak eta xedeak

2. artikulua.— Xedeak

Espainiako hezkuntza-sistema honako xede hauek lortzera bideratuko da:

j) Komunikaziorako gaikuntza, bai hizkuntza ofizialean eta, honakoa badago, koofizialean, bai atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan.

II. KAPITULUA
Irakaskuntzen antolaketa eta bizialdi osoko ikaskuntza

3. artikulua.— Irakaskuntzak

2. Hezkuntza-sistemak honako irakaskuntza hauek eskaintzen ditu:

f) Hizkuntzen irakaskuntza.

6. Hizkuntzen irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak eta kirol-irakaskuntzak araubide bereziko irakaskuntza gisa hartuko dira.

6. artikulua.— Curriculuma

4. Gutxieneko irakaskuntzek eskola-ordutegien % 50 beharko dute hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoentzat, eta % 60 hizkuntza koofizialik ez dutenentzat.

9. artikulua.— Lurraldeen arteko lankidetza-programak

1. Hezkuntza-arloko eskumena duen ministerioak lurraldeen arteko lankidetza-programak sustatuko ditu, ikasleei, irakasleei eta zentroei dagozkien hezkuntza-helburu orokorrak lortzeko, ikasleen gaitasunak indartzeko, ikasleek autonomia-erkidegoetako kultura- eta hizkuntza-aberastasuna ezagutu eta aintzat har dezaten laguntzeko, eta lurraldeen arteko elkartasuna laguntzeko eta desberdintasunak konpentsatzeko lurralde-oreka lortzen laguntzeko.

13. artikulua.— Helburuak

Haur-hezkuntzak lagunduko du umeengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

f) Komunikazio-trebetasunak garatzea hizkera eta adierazpide ezberdinetan.

14. artikulua.— Antolamendu eta printzipio pedagogikoak

5. […]

Era berean, hezkuntza-administrazioek atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa sustatu behar dute Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaskuntzetan, batez ere azken urtean.

17. artikulua.— Lehen hezkuntzaren helburuak

Lehen hezkuntzak lagunduko du umeengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

e) Gaztelania eta, honakoa badago, autonomia-erkidegoko hizkuntza koofiziala egoki jakin eta erabiltzea, eta irakurtzeko ohiturak garatzea.

f) Gutxienez atzerriko hizkuntza batean oinarrizko komunikazio-gaitasuna eskuratzea, mezu errazak adierazi eta ulertu ahal izateko, eta eguneroko egoeretan moldatzeko.

18. artikulua.— Antolaketa

2. Hezkuntza-etapa honetako arloak honako hauek dira:

d) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Berezko Hizkuntza eta Literatura.

e) Atzerriko Hizkuntza.

4. Hezkuntza-administrazioek atzerriko bigarren hizkuntza bat, beste hizkuntza koofizial bat edo zeharkako ikasgai bat gehitu ahal izango dute.

[…]

2) Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

7. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

19. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

6. Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ulermenean eta ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat. Hizkuntza ofizialak laguntzeko bakarrik erabiliko dira atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuan.

20. artikulua.— Ebaluazioa etapan zehar

6. Beren estatutuen arabera hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten autonomia-erkidegoetan, ikasleak salbuetsita egon ahalko dira Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloaren ebaluazioa egitetik, bakoitzaren autonomia-araudiaren arabera.

23. artikulua.— Helburuak

Bigarren hezkuntzak lagunduko du ikasleengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

h) Testu eta mezu konplexuak zuzen ulertu eta adieraztea, ahoz eta idatziz, gaztelanian eta, honelakoa badago, autonomia-erkidegoko hizkuntzan, eta literaturaren ezagutzan, irakurketan eta ikasketan hastea.

i) Atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan egoki ulertu eta adieraztea.

24. artikulua.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikastaroak antolatzea

1. Etapako lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikasgaiak, zeinak eremuen arabera elkartu ahal izango baitira, honako hauek izango dira:

f) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

g) Atzerriko Hizkuntza.

Hezkuntza-administrazioek atzerriko bigarren hizkuntza bat sartu ahal izango dute apartatu honetan aipatzen diren ikasgaien artean.

2. Maila bakoitzean, ikasle guztiek ikasgai hauek ikasiko dituzte:

d) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

e) Atzerriko Hizkuntza.

3. Era berean, hiru ikasturteetan, ikasleek hautazko irakasgairen bat ikasiko dute, eta hori ere lan monografiko edo diziplinarteko proiektu gisa edo erkidegoarentzako zerbitzu batekin lankidetzan aritzeko proiektu gisa eratu ahal izango da. Hezkuntza-administrazioek arautuko dute eskaintza hori, eta, gutxienez, Kultura Klasikoa, Atzerriko Bigarren Hizkuntza eta gaitasun digitala garatzeko ikasgaia jaso beharko ditu. Atzerriko bigarren hizkuntzaren kasuan, haren eskaintza bermatuko da ikasturte guztietan.

8. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

25. artikulua.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturtea antolatzea

1. 4. mailako ikasle guztiek ikasgai hauek ikasi beharko dituzte:

c) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura. Atzerriko Hizkuntza.

6. Ikasgai guztietan honako hauek landuko dira, haien tratamendu espezifikoa alde batera utzi gabe: irakurmena, ahozko eta idatzizko adierazpena, ikus-entzunezko komunikazioa, gaitasun digitala, gizarte- eta enpresa-ekintzailetza, espiritu kritikoa eta zientifikoa sustatzea, hezkuntza emozionala eta balioetan oinarritutako hezkuntza, genero-berdintasuna eta sormena. Edozelan ere, zeharka sustatuko dira: osasunerako hezkuntza, afektibo-sexuala barne; prestakuntza estetikoa; jasangarritasunerako eta elkarrekiko errespeturako hezkuntza, eta berdinen arteko lankidetza.

8. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

26. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

6. Gaztelania edo hizkuntza koofiziala laguntzarako bakarrik erabiliko dira atzerriko hizkuntzak ikasteko prozesuan. Prozesu horretan ulermena eta ahozko adierazpena lehenetsiko dira.

Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat.

30. artikulua.— Oinarrizko graduko heziketa-zikloak

2. Oinarrizko graduko heziketa-zikloek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaitasunak eskuratzea erraztuko dute, honako eremu hauetan antolatutako irakaskuntzen bidez:

a) Komunikazio eta Gizarte Zientzien eremua, ikasgai hauek barne: 1. Gaztelania. 2. Lanbide Hastapeneko Atzerriko Hizkuntza. 3. Gizarte Zientziak. 4. Hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala.

33. artikulua.— Helburuak

Batxilergoak lagunduko du ikasleengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

e) Gaztelania eta, honakoa bada, autonomia-erkidegoko hizkuntza ofiziala ahoz zein idatziz menderatzea.

f) Erraz eta zuzentasunez mintzatzea atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan.

34. artikulua.— Batxilergoaren antolaketa orokorra

6. Batxilergoko ikasgai komunak honako hauek dira:

e) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

f) Atzerriko Hizkuntza.

9. Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat.

36. artikulua.— Ebaluazioa eta sustapena

4. Beren estatutuen arabera hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten autonomia-erkidegoetan, ikasleak salbuetsita egon ahalko dira Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloaren ebaluazioa egitetik, bakoitzaren autonomia-araudiaren arabera.

42. artikulua.— Eskaintzaren eduki eta antolaketa

4. […]

Era berean, curriculumaren egokitzapenak ezarriko dira, malgutze-neurrietan eta alternatiba metodologikoetan oinarrituta, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan eta ebaluazioan, hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleentzat, bereziki adierazpenean eta ulermenean zailtasunak dituztenentzat; kasu horretan, egindako egokitzapena izango da ebaluazioaren erreferentzia.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza

59. artikulua.— Antolaketa

1. Hizkuntzen irakaskuntzen xedea hauxe da: ikasleak gaitzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo, eta irakaskuntza horiek maila hauek izango dituzte: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Maila horiei dagozkie, hurrenez hurren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A, B eta C mailak; maila hauek, berriz maila hauen azpisailkapena dute: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Oinarrizko mailako irakaskuntzek izango dituzte hezkuntza-administrazioek zehazten dituzten ezaugarriak eta antolaketa.

2. Hizkuntzen irakaskuntzetara sartzeko, ezinbesteko betekizuna izango da hamasei urte beteta izatea ikasketak hasten diren urtean. Orobat sartu ahal izango dira hamalau urtetik gorakoak, zertarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasitako hizkuntza ez beste baten irakaskuntzak ikasteko.

60. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Aurreko artikuluak aipatzen dituen maila ertainari eta aurreratuari dagozkien hizkuntzen irakaskuntzak emango dira hizkuntza-eskola ofizialetan. Hezkuntza-administrazioek arautuko dituzte hizkuntza-eskola ofizialek bete behar dituzten betekizunak, betiere ikasle-irakasleen arteko ratioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagokienez.

2. Hizkuntza-eskola ofizialek bereziki bultzatuko dute Europar Batasuneko estatu kideetako hizkuntza ofizialen ikasketa, Espainian dauden hizkuntza koofizialen ikasketa eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikastea. Era berean, erraztu egingo da arrazoi kultural, sozial edo ekonomikoengatik interes berezia duten beste hizkuntza batzuen ikasketa.

3. Hezkuntza-administrazioek hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango dituzte.

4. Hezkuntza-administrazioek ezartzen dutenaren arabera, hizkuntza-eskola ofizialek ikastaroak eman ahal izango dituzte hizkuntzen ezagutzak eguneratzeko, eta irakasleak eta beste kolektibo profesional batzuk prestatzeko.

61. artikulua.— Ziurtagiriak

1. Hizkuntzen irakaskuntza-mailetako bakoitzerako ezarritako eskakizun akademikoak gainditzeak eskubidea emango du maila bakoitzari dagokion ziurtagiria lortzeko, eta ziurtagiri horren ondorioak ezarriko dira hizkuntza bakoitzaren curriculumaren oinarrizko aspektuak definitzen direnean.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako ondorioetarako, ikasketak hizkuntza-eskola ofizialetan egiten dituzten ikasleak haien irakasleek ebaluatuko dituzte. Hezkuntza-administrazioek arautuko dituzte irakasleek, oinarrizko mailako, erdi-mailako eta maila aurreratuko ziurtagiri ofizialak lortzeko, egiten dituzten amaierako probak.

62. artikulua.— Baliokidetza beste irakaskuntza batzuekin

1. Autonomia-erkidegoekin kontsulta egin ondoren, Gobernuak zehaztuko du zein diren baliokidetzak hizkuntzen irakaskuntzetako tituluen eta hezkuntza-sistemaren irakaskuntzetako tituluen artean.

67. artikulua.— Antolaketa

4. Era berean, hezkuntza-administrazioei dagokie gaztelania eta, honakoak badaude, gainerako hizkuntza ofizialak ikasteko programa bereziak sustatzea, bai eta kulturaren oinarrizko osagaiak ikasteko programa bereziak ere, immigranteak errazago integratze aldera.

II. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

71. artikulua.— Printzipioak

2. Hezkuntza-administrazioek behar diren baliabideak ziurtatu behar dituzte ohiko hezkuntza-arretaz bestelako hezkuntza-arreta behar duten ikasleek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatu ahal izan ditzaten eta, betiere, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak lortu ahal izan ditzaten. Izan ere, honako hauek dira arreta berezi horren arrazoiak: hezkuntza-beharrizan bereziak izatea; heldutasun-atzerapena, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapen-nahasmenduak; arreta- edo ikaskuntza-nahasmenduak; ikaskuntza-hizkuntzaren ezjakintasun larria; ahultasun sozioedukatiboko egoeran izatea; adimen-gaitasun handiak izatea; hezkuntza-sisteman berandu sartu izana, edo baldintza pertsonalak edo eskola-historiakoak.

1. atala
Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak

73. artikulua.— Eremua

1. Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak dira desgaitasunaren edo portaera-, komunikazio- eta hizkuntza-nahasmendu larrien ondorioz, eskolatze-aldi batez edo eskolatze-aldi osoan, haien sarbidea, presentzia, parte-hartzea edo ikaskuntza mugatzen duten oztopoak dituztenak, eta hezkuntza-laguntza eta -arreta jakin batzuk behar dituztenak, haien garapenera egokitutako ikaskuntza-helburuak lortzeko.

75. artikulua.— Hezkuntza-, gizarte- eta lan-arloko inklusioa

2. Hezkuntza-inklusioa indartzeko, hezkuntza-administrazioek Espainiako zeinu-hizkuntzak sartu ahal izango dituzte beren hezkuntza-eskaintzan.

III. KAPITULUA
Eskolatzea zentro publikoetan eta zentro pribatu itunduetan

86. artikulua— Berdintasuna onarpen-arauak aplikatzean

1. […]

Zentro baten edo haren hezkuntza-eskaintzaren berezko ezaugarriek, hala nola zentroak irakaskuntza eleaniztunak emateak, curriculum-espezializazio bat aitortua izateak edo kalitatea sustatzeko ekintza batean parte hartzeak, ez dituzte inola ere onarpen-irizpideak aldatuko.

III. TITULUA
Irakasleak

I. KAPITULUA
Irakasleen eginkizunak

93. artikulua.— Lehen hezkuntzako irakasleak

2. Lehen hezkuntza maisu-maistrek emango dute, zeinek gaitasuna izango baitute maila honetako arlo guztietan. Musika, gorputz-hezkuntza, atzerriko hizkuntzak edo Gobernuak, autonomia-erkidegoekin kontsulta egin ondoren, zehazten dituen gainerako irakaskuntzak emango dituzte nork eta espezializazio edo kualifikazio egokia duten maisu-maistrek.

97. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzetako irakasleak

1. Hizkuntzen irakaskuntzak emateko, beharrezkoak izango dira 94. artikuluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako ezarritako titulazio- eta prestakuntza-betekizun berberak.

2. Hezkuntza-administrazioek, salbuespenez, irakasle espezialista gisa sartu ahal izango dituzte, atzerriko nazionalitateko irakasleak, zeinek tituludunak ez baitute izan behar, haien kualifikazioari eta hezkuntza-sistemaren beharrizanei begira. Horiek sartuko dira lan- edo administrazio-araubidean, aplikatu behar den araudiaren arabera, eta Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 9.5 eta 36. artikuluen edukia bete beharko da, salbu eta Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalak direnean edo atzerritartasunari buruzko Erkidegoaren araubidea aplikagarri dutenak direnean.

III. KAPITULUA
Irakasleen prestakuntza

102. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

3. Hezkuntza-administrazioek informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuko dute, bai eta irakasle guztiak digitalizazioan bezala atzerriko hizkuntzetan prestatzea ere, haien espezialitatea kontuan hartu barik, eta prestakuntzako programa bereziak ezarriko dituzte eremu horietan. Era berean, administrazio horiei dagokie ikerketa- eta berrikuntza-programak sustatzea, eta elkarlana, profesionalen sareak eta zentroenak sustatuko dituzte prestakuntza, autoebaluazioa eta irakaskuntzaren hobekuntzarako.

IV. KAPITULUA
Irakasleak aitortzea, laguntzea eta balioestea

105. artikulua.— Zentro publikoetako irakasleentzako neurriak

c) Zentro elebidunetan euren arloko eskolak atzerriko hizkuntzetan ematen dituzten irakasleen lana aitortzea.

V. TITULUA
Zentroen parte-hartzea, autonomia eta gobernua

II. KAPITULUA
Zentroen autonomia

121. artikulua.— Hezkuntza-proiektua

2 bis. Zentroek beharrezko neurriak hartuko dituzte hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean, gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialetan egon daitezkeen gabeziak konpentsatzeko; horretarako, aldez aurretik egindako analisia hartuko dute erreferentziatzat, eta analisi hori eta neurri horiek hezkuntza-proiektuan sartuko dituzte.

Hezkuntza-administrazioek beharrezko ekimenak hartuko dituzte zentroei neurri horiek errazago aplikatzeko.

III. KAPITULUA
Zentro publikoen gobernuko eta irakaskuntza-koordinazioko kide anitzeko organoak

1. atala
Eskola Kontseilua

126. artikulua.— Eskola Kontseiluaren osaera

7. Haur-hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako zentro osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko bigarren hezkuntzako zentroetan, adinekoen hezkuntza iraunkorreko zentroetan eta hezkuntza bereziko zentroetan, baldin eta zentro horietan arte-irakaskuntza profesionalak, hizkuntzen irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak ematen badira, eta ezaugarri bereziak dituzten unitate eta zentroetan, Hezkuntza-administrazio eskudunak egokituko du artikulu honetan xedatutakoa zentro haien berezitasunaren arabera.

IV. KAPITULUA
Zentro publikoetako zuzendaritza

134. artikulua.— Zuzendarigaia izateko betekizunak

2. 5. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza-administrazioek izangaiak salbuetsi ahal izango dituzte artikulu honen 1. apartatuan ezarritako betekizunetako batzuk betetzetik.

VI. TITULUA
Hezkuntza-sistemaren ebaluazioa

144. artikulua.— Diagnostiko-ebaluazioak

1. Hezkuntza Ebaluaziorako Institutu Nazionala eta hezkuntza-administrazioetako organismo baliokideak elkarlanean arituko dira ebaluazio-esparru komun bat egiteko, zeina lege honen 21. eta 29. artikuluetan jasota baitago eta diagnostiko-ebaluazioen erreferentzia gisa balioko baitu. Irakaskuntza-zentroek ebaluazio bat egingo diete ikasle guztiei Lehen Hezkuntzako laugarren mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan, hezkuntza-administrazioek xedatzen dutenaren arabera. Ebaluazio horren helburua diagnostikoa izango da, eta, gutxienez, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren eta matematikarako gaitasunaren ezagutza-maila egiaztatuko da. Hezkuntza-zentroek ebaluazio horien emaitzak kontuan hartuko dituzte hobekuntza-planak diseinatzean.

VIII. TITULUA
Baliabide ekonomikoak

157. artikulua.— Ikaskuntzak hobetzeko eta irakasleei laguntzeko baliabideak

1. Hezkuntza-administrazioei dagokie behar diren baliabideak babestea lege hau aplikatzeko prozesuan:

d) Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza indartzeko programak ezartzea.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua eta irakasle-kidegoen eginkizunak

1. Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamenduak ondoko kidegook ditu:

h) Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunak eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, zeinek euren eginkizunak hizkuntzen irakaskuntzetan beteko baitituzte.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Katedradunen kidegoak

1. Bigarren hezkuntzako, musika eta arte eszenikoetako, hizkuntza-eskola ofizialetako, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek egingo dituzte lege honetan agindu eta erregelamenduz zehazten zaizkien eginkizunak.

3. Integrazioa bigarren hezkuntzako katedradunen, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetan benetan egiten denean, kidego bakoitzeko funtzionario katedradunak sartu egingo dira katedradun izaerarekin zuten antzinatasunarekin, eta horiei guztiei errespetatu egingo zaizkie integrazioa benetan egin zen unean eurek zituzten eskubideak; izan ere, eskubide horien barruan daude Batxilergoko katedradun numerarioen kidegotik datozen funtzionarioei aitortzen zaizkien eskubideak. Katedradunen kidegoetan integrazioa benetan egingo da non eta haiek integrazioaren unean esleituta zituzten postu beretan.

5. Bigarren hezkuntzako, hizkuntza-eskola ofizialetako, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek postuak betetzeko lehiaketetan parte hatuko dute haiei dagozkien mailetako irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera postu huts berberetarako, ezertan galarazi gabe katedradunen kidego horietakoak izateagatik eurei aplikatu behar zaizkien merezimendu bereziak.

[…]

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntzako funtzionario irakasleen kidegoetan sartzeko betekizunak

6. Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da ondoko tituluetako bat izatea irakaskuntzarako: gradu-titulua edo beste edozein titulu baliokide; horrezaz gainera, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa eduki behar da, lege honen 100.2 artikuluak aipatutakoa, eta behar den hautaketa-prozesua gainditzea ere.

Hamargarren xedapen gehigarria.— Katedradunen eta ikuskatzaileen kidegoetan sartzeko betekizunak

3. Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da ondoko tituluetako bat izatea irakaskuntzarako: unibertsitate-gradua edo beste edozein titulu baliokide; horrezaz gainera, behar den hautaketa-prozesua gainditzea ere.

5. Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetako batekoa izatea, kidegootan gutxienez zortzi urteko esperientziarekin, doktore, unibertsitate-masterdun, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo titulu baliokidea izatea, eta behar den hautaketa-prozesua gainditzea, bai eta, beharrezkoa bada, destinoko autonomia-erkidegoko hizkuntza koofizialaren ezagutza egiaztatzea autonomia-erkidego bakoitzaren araudiaren arabera.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Sarrera eta barne-igoera

2. Bigarren hezkuntzako irakasleen, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, musika eta arte eszenikoetako irakasleen, eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleek sartu nahi badute bigarren hezkuntzako katedradunen, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen, musika eta arte eszenikoetako katedradunen, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetan hurrenez hurren, orduan zortzi urteko antzinatasuna izan behar dute gutxienez kidego bakoitzean karrerako funtzionario gisa.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Gaztelania, hizkuntza koofizialak eta lege-babesa duten hizkuntzak

1. Hezkuntza-administrazioek ikasleen eskubidea bermatuko dute euron irakaskuntzak gaztelaniaz eta lurralde bakoitzean koofiziala den hizkuntzan jasotzeko, betiere Espainiako Konstituzioaren, autonomia-estatutuen eta aplikagarria den araudiaren arabera.

2. Oinarrizko hezkuntza amaitutakoan, ikasle guzti-guztiek gaztelania eta tokian tokiko hizkuntza ofiziala oso-osorik eta berdin menderatu behar dituzte.

3. Hezkuntza-administrazioek hezkuntza-sistemaren berezko kontrol-, ebaluazio- eta hobekuntza-tresnak aplikatuko dituzte, eta zentroek analisiak egin ditzaten sustatuko dute, ikasle guztiek hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lor dezaten, gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialetan, behar den mailan. Era berean, zentroek hizkuntzetako edozeinetan egon daitezkeen gabeziak konpentsatzeko beharrezko neurriak har ditzaten bultzatuko dute.

4. Gaztelania eta Literatura ikasgaia bezala Hizkuntza Koofiziala eta Literatura zein bere hizkuntzan eman beharko dira.

5. Autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialek ez badute ofizialtasunik lurralde osoan, edo lege-babesa duten hizkuntza ez-ofizialak badaude, hizkuntza horiek eskaini ahal izango dira, araudi erregulatzailean zehaztutako moduan.

Hamabigarren xedapen iragankorra.— Hamasei urtetik beherakoak hizkuntzen irakaskuntzetan sartzea

Lege honen 59.2 artikuluan xedatutakoa gorabehera, lege hau indarrean jartzen denean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo ikasturte biak eginda dituzten ikasleak sartu ahal izango dira hizkuntzen irakaskuntzetara.

Hamahirugarren xedapen iragankorra.— Maisu-maistra espezialistak

Gobernuak zehazten ez dituen bitartean lege honen 93.2 artikuluak aipatzen dituen irakaskuntzak, orduan Lehen Hezkuntzako musikaren, gorputz-heziketaren eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza emango dute nork eta espezializazio egokia duten maisu-maistrek.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper