Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.44. 6/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeko Legearen testu bategina onesten duena


8.1.44. 6/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeko Legearen testu bategina onesten duena[324]

II. TITULUA
Espainiako aseguru-erakundeen jarduera

III. KAPITULUA
Aseguru-erakundeen esku-hartzea

2. atala
Aseguru-erakundeak desegin eta likidatzea

28. artikulua.— Aseguru-erakundeak likidatzea

3. Likidatzaileen izendapenaren, jarduketaren eta erantzukizunaren araubide juridikoa honako erregela hauen araberakoa izango da:

c) […]

Hartzekodun ezagunaren egoitza Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean badago, eta estatu hori Espainia ez bada, orduan aurreko informazioa gaztelaniaz emango da, baina idazkiak goiburu hauetako bat izan beharko du Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan kasuen arabera: “Kredituak aurkezteko deialdia. Epe aplikagarriak” edo “Kredituei buruzko oharrak aurkezteko deialdia. Epe aplikagarriak”. Hala ere, hartzekoduna aseguru-kreditu baten bidez bada, informazioa egoitza duen estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean emango da.

Hartzekodunen egoitza Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean badago, eta estatu hori Espainia ez bada, orduan hartzekodunok kredituak erreklamatzeko edo horiei oharrak egiteko idazkiak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza duten estatuko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, baina idazkiak “Kredituen aurkezpena” edo, hala badagokio, “Kredituei buruzko oharrak aurkeztea” izan beharko du goiburu, gaztelaniaz.

III. TITULUA
Atzerriko aseguru-erakundeek Espainian duten jarduera

I. KAPITULUA
Egoitza Europako Esparru Ekonomikoko beste herrialde batzuetan duten aseguru-erakundeek Espainian duten jarduera

1. atala
Xedapen erkideak

78. artikulua.— Aseguru-erakunde baimenduen antolamendua eta gainbegiratzea

4. Gaztelaniaz aurkeztuko dira kontratu-dokumentazioa eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aseguru-erakunde horiei eskatzeko eskubidea duen edo erakunde horiek hari bidali behar dioten gainerako informazioa, aurreko 2. apartatuan eta kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.

80. artikulua.— Esku hartzeko neurriak

4. […]

Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak izendatutako administratzaileek eta likidatzaileek beren eginkizuna bete ahal izango dute Espainian; ondorio horietarako, beren izaera egiaztatzeko, horiek izendatzeko hartutako ebazpenaren ziurtagiria edo erabakiaren kopia legeztatua aurkeztu beharko dute, gaztelaniara itzulita.

[…]

81. artikulua.— Aseguruaren hartzaileari informatzeko eginbeharra

1. Egoitza Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batean duten aseguru-erakundeak, Espainian kokatzeko eskubidearen araubidean edo zerbitzuak aske emateko araubidean jarduten dutenak, bi araubideotan egiten dituzten kontratuetan lotuta egongo dira aseguru-hartzaileari informatzeko lege honen 53. eta 60. artikuluek Espainiako aseguru-erakundeei ezartzen dieten eginbehar beraren mendean. Era berean, berariaz aipatu beharko dute erakundearen likidazioari buruzko Espainiako araudia ez dela aplikatzen. Informazioa aseguru-hartzailearen bizilekuko edo ohiko egoitzako Espainiako hizkuntza ofizialean emango da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper