Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.43. 60/2003 Legea, abenduaren 23koa, Arbitrajeari buruzkoa


8.1.43. 60/2003 Legea, abenduaren 23koa, Arbitrajeari buruzkoa[323]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Arbitrajeari buruzko abenduaren 5eko 36/1988 Legea bokazio horren zordun da. Aurretik ere berariaz agertu zen hori maiatzaren 22ko 1094/1981 Errege Dekretuan, nazioarteko merkataritzako arbitrajeari ateak ireki zizkionean, kontuan hartuta “nazioarteko merkataritzako harremanak gehitzeak, batez ere Iberoamerikako eremu zabalean, eta gure herrialdean nazioarteko merkataritzako arbitraje-zerbitzu egokirik ez egoteak, eragile bi horien ondorioz, aipatutako eremu horretako enpresaburuek eta merkatariek arbitrajeko teknika erabiltzen dutenean, beste kultura bateko hizkuntza-giroko instituzioetara jotzen dutela ikusita; horrek ondorio negatiboak ditu Espainiarako, eta gure herrialdearen eta aipatutako herrialde horien arteko loturak hausten ditu denon interesa gehitzen ari diren gaietan”.

VI

[…]

Arbitrajeko hizkuntza edo hizkuntzak zehaztea, jakina, aldeei dagokie, eta, horiek egin ezean, arbitroei. Hala ere, aldeetako bat aurka jarri ezik, arbitraje horretan ofiziala ez den beste hizkuntza batean aurkeztu daitezke dokumentuak baita jarduketak gauzatu ere, itzulpenik egin beharrik izan gabe. Oso zabaldutako erregela praktiko bat indartzen da horrekin, dokumentuak eta adierazpenak beste hizkuntza batean aurkeztea onartzen duena.

[…]

V. TITULUA
Arbitraje-jarduketak bideratzea

28. artikulua.— Arbitrajeko hizkuntza

1. Aldeek askatasunez adostu ahal izango dute edo dituzte arbitrajeko hizkuntza edo hizkuntzak. Adostasunik egon ezik, eta kasuko inguruabarretatik gaia zehaztea ezinezkoa denean, jarduketak egiten diren lekuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan izapidetuko da arbitrajea.

Alde batek hizkuntza hori ez dakiela alegatzen badu, hark eskubidea izango du entzunaldia, kontraesana eta defentsa izateko berak darabilen hizkuntzan, baina alegazio horrek ezin izango du prozesua geldiarazi.

Aldeen akordioan besterik aurreikusi ez bada, ezarritako hizkuntza edo hizkuntzak aldeen idatzietan, entzunaldietan, laudoetan eta arbitroen ebazpen edo komunikazioetan erabiliko dira, lehenengo paragrafoan adierazitakoaren kalterik gabe.

Nolanahi ere, lekukoek, perituek eta hirugarrenek, arbitraje-prozeduran esku hartzen dutenean, hala ahozko nola idatzizko jarduketetan, euren berezko hizkuntza erabili ahal izango dute. Ahozko jarduketetan interprete gisa gaitu ahal izango da erabilitako hizkuntza dakien edonor, honek zin edo hitz egin ondoren.

2. Arbitroek, aldeetako bat aurka jartzen ez bada, arbitrajeko hizkuntzan barik beste batean edozein dokumentu aurkezteko edo edozein jarduketa egiteko agindua eman lezakete, itzulpenik egin beharrik izan gabe.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper