Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.32. 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onestekoa


8.1.32. 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onestekoa[303]

II. KAPITULUA
Laneko arau-hausteak

1. atala
Arau-hausteak lan-harremanen arloan

1. azpiatala
Arau-hausteak banakako lan-harremanen eta lan-harremen kolektiboen arloan

8. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

[304]12. Enpresak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate ordainsarien, lanaldien, prestakuntzaren, igoeraren eta laneko gainerako baldintzen arloan, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa, sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasun-loturak edo hizkuntza Espainiako estatuaren barruan; gainera, enpresaburuaren erabakiak ere, baldin eta erabakiok tratu kaltegarria badakarte erreakzio gisa, enpresan egindako erreklamazio baten aurrean edo tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea exijitzeko egindako ekintza administratibo edo judizial baten aurrean.

4. azpitala
Langileen informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubideen arloko arau-hausteak sozietate anonimoetan eta Europako kooperatiba-sozietateetan

10 bis artikulua.— Arau-hauste astunak eta oso astunak

[305]d) Langileak Europako sozietate anonimo eta kooperatibetan inplikatzeari buruzko Legea aplikatuz hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edo zeharkako diskriminazio kaltegarrien motetatik edozein badakarte, adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate arrazoi hauek direla eta: sexua, nazionalitatea, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera eta haren akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, edo, oro har, jarduera sindikaletan aritzea, edo hizkuntza

3. atala
Arau-hausteak enpleguaren arloan

16. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Arau-hauste oso astunak dira:

[306]c) Edozein bitartekaritza- edo enplegatze-prozesutan datu pertsonalak eskatzea edo baldintzak ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bitartekoren bidez, zeinak enplegua iristeko diskriminazio baitira Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

[307]c) Hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak eskatzea edo baldintza batzuk ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bideren bitartez, baldin eta baldintzok diskriminazio badira enplegua iristeko, arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, adina, egoera zibila, desgaitasuna, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, eta hizkuntza estatu barruan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper