Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.24. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen babes juridikoarena, Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren aldaketa partziala egitekoa


8.1.24. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen babes juridikoarena, Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren aldaketa partziala egitekoa[295]

I. TITULUA
Adingabeen eskubide eta eginbeharrak

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak

3. artikulua.— Nazioarteko tratatuen aipamena

Adingabeek izango dituzte Konstituzioak aitortzen dizkien eskubideak eta Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuek —bereziki Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak, Nazio Batuenak, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak— aitortzen dizkietenak, eta ordenamendu juridikoak bermatutako gainerako eskubideak. Ez da ezein diskriminaziorik egingo ondoko zioengatik: jaiotza, nazionalitate, arraza, sexu, desgaitasun edo gaixotasun, erlijio, hizkuntza, kultura, iritzi edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozialengatik.

9. artikulua.— Entzuna eta aditua izateko eskubidea

1. Adingabeak eskubidea du entzuna eta aditua izateko, ezein diskriminaziorik jasan gabe adinagatik, desgaitasunagatik edo beste edozein inguruabarrengatik, hala familiaren eremuan, nola adingabea ukitzen duen edozein administrazio-prozeduratan, prozedura judizialetan edo bitartekaritza-prozeduratan, baldin eta prozedurok eragina badakarte adingabearen esparru pertsonal, familiar edo sozialean; adingabearen iritziak kontuan hartuko dira, haren adin eta heldutasunaren arabera. Horretarako, adingabeak eskubide hau egikaritzea ahalbidetzeko behar den informazioa jaso beharko du hizkera ulergarrian, formatu irisgarrietan eta bere inguruabarren arabera egokitutako formatuetan.

Prozedura judizialetan edo administrazio-prozeduretan, adingabearen agerraldiak edo entzunaldiak lehentasunekoak izango dira, eta haren egoera eta garapen ebolutiboaren arabera egokia den moduan egingo dira, eta, beharrezko bada, profesional kualifikatuen edo adituen laguntza izango du; aldi berean, haren intimitatea zainduko da, eta harentzat ulergarria den hizkera erabiliko da formatu irisgarrietan eta haren inguruabarren arabera egokitutako formatuetan. Adingabeari galdetzen zaionaren berri emango zaio, bai eta haren iritziaren ondorioen berri ere, prozeduraren berme guztiak oso-osorik errespetatuz.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper