Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.23. 1/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa


8.1.23. 1/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa[294]

VII. KAPITULUA
Doako laguntza juridikoari buruzko nazioarteko tratatuak eta hitzarmenak Espainian aplikatzea

45. artikulua.— Izapidetzea

Aurreko artikuluan aipatzen diren doako justiziaren eskaerak izapidetzeko, lege honetan ezarritako prozedura-erregelak bete beharko dira, honako salbuespen hauekin:

c) Aurkeztutako dokumentuak gaztelaniaz idatzita edo hartara itzulita egongo dira, eta ez dute legeztatze edo apostilla formalitaterik beharko.

VIII. KAPITULUA
Doako laguntza juridikoa Europar Batasunaren barruko mugez gaindiko auzietan

2. atala
Eskubidea Espainian aitortzea

50. artikulua.— Eskubidearen eduki materiala

1. Atal honen babesean aitortutako doako laguntza juridikorako eskubideak 6. artikuluan adierazitako prestazio guztiak hartzen ditu, 2. apartatua izan ezik, 7. artikuluaren denbora-luzapenarekin, eta, gainera:

a) Interpretazio-zerbitzuak.

b) Onuradunak epaitegiaren, auzitegiaren edo agintaritza eskudunaren eskariz aurkeztutako dokumentuak itzultzea, baldin eta beharrezkoak badira gaia ebazteko.

51. artikulua.— Eskubidea eskatzea

3. Justizia Ministerioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera eskumena duen organoaren bitartez, honako hauek jakinaraziko dizkio Europako Batzordeari: Espainian eskumena duten agintaritza hartzaileen edo igorleen izenak eta helbideak, zer eremu geografikoren gainean duten eskumena, eskaerak jasotzeko bitartekoak eta, hala badagokio, autonomia-erkidegoak, espainieraz eta, hala badagokio, agintaritza igorle eta hartzaileen egoitza den autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialez gain, doako justiziaren eskaerak eta egiaztagiriak betetzea onartuko du.

Eskaera bat edo hari dagokion dokumentazioa Espainian onartu gabeko hizkuntza batean jasotzen bada, berehala itzuliko zaizkio aurkeztu dituenari, itzuli eta aurkez ditzan 15 eguneko epean, errekerimendua jasotzen denetik zenbatzen hasita.

3. atala
Eskubidea aitortzea beste estatu kide batzuetan

52. artikulua.— Eskubideak Espainian

Ohiko bizilekua edo egoitza Espainian duten pertsona fisikoek, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean doako laguntza juridikoa jaso nahi badute kapitulu honetan aurreikusitako mugaz gaindiko auzi baterako, eskubide hauek eskuratu ahal izango dituzte Espainian:

b) Eskaera eta estatu kide horretako agintaritzei aurkeztu beharreko beharrezko egiaztagiriak itzultzea.

53. artikulua.— Izapidetzea

2. Abokatuen Elkargoari dagokio delako auzirako auzitegi eskuduna dagoen Europar Batasuneko estatu kideko agintaritza hartzaileei doako laguntza juridikoaren eskaera helaraztea. Eskaera agintaritza hartzailearen estatu kideak onartutako hizkuntzan edo hizkuntzetako batean beteta dagoen egunetik 15 eguneko epean igorriko da, baita egiaztagiriak ere, beharrezkoa bada hizkuntza horietako batera itzulita.

54. artikulua.— Eskubidea ukatzea

Beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak Espainiatik egindako doako justiziaren eskaera ukatzen duenean, 52. artikuluko eskubideak egikarituz, itzulpenei dagozkien gastuak itzultzeko eskatuko da, 19. artikuluan aurreikusitako egoerak gertatzen badira.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper