Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.17. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena


8.1.17. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena[280]

ZIOEN AZALPENA

9

[…]

Jarraian, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko funtsezko arauak sartzen ditu, […]

[…]

IV. TITULUA
Administrazio publikoen jarduera

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

35. artikulua.— Herritarren eskubideak

Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan eskubide hauek dituzte:

d) Norberaren autonomia-erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabil ditzakete, lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.

36. artikulua.— Prozeduretako hizkuntza

1. Estatuko administrazio orokorraren prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Dena den, interesdunek autonomia-erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia-erkidego horretan kokatutako estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean.

Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura. Prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidetuko da. Dena den, interesdunek eskatutako dokumentuak edo lekukotasunak haiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie.

2. Autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioek izapidetutako prozeduretan, kasuan kasuko autonomia-legerian ezarritakoari lotuko zaio hizkuntzaren erabilera.

3. Administrazio publiko instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli behar ditu dokumentuak, espedienteak edo horien atalak, autonomia-erkidegoko lurraldetik kanpo ondorioak izan behar badituzte, eta interesdunei zuzendutakoak, espresuki hala eskatzen badute. Ez dago itzuli beharrik, gaztelania ez den beste hizkuntza ere ofiziala bada ondorioak izan behar dituzten autonomia-erkidegoan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper