Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.14. 7/1991 Legea, martxoaren 21ekoa, «Cervantes» Institutua sortzen duena


8.1.14. 7/1991 Legea, martxoaren 21ekoa, «Cervantes» Institutua sortzen duena[275]

ZIOEN AZALPENA

Atzerrian iraunkortasunez eta modu aktiboan egotea herrialde aurreratuenen helburu estrategikoa da. Hizkuntzaren ezagutzaren zabalkundea eta kulturaren hedapena eta eragina estatuaren kanpo-ekintzari koherentzia eta zentzua ematea ahalbidetzen duten tresnak dira, bereziki historia luzeko, hizkuntza unibertsaleko eta kultura zaharreko estatuei dagokienez. Kulturak eta hizkuntzak norberaren identitatearen zantzurik sakonenak biltzen dituzte, sentsibilitate berezia islatzen dute, eta errealitatearen nolabaiteko ikuskera sortzen dute, bateratua eta plurala aldi berean.

Haien zabalkundeari eta kalitatea handitzeari eskainitako ahaleginek lagundu egiten dute herrialdeak munduan duen irudia zehazten eta proiektatzen, trukeak errazten dituzte, baita ekonomikoak eta komertzialak ere, eta elkar ulertzeko eta ezagutzeko harremanetan oinarritutako mundua eraikitzen laguntzen dute.

Espainiak munduko hizkuntzarik hedatuenetako bat du bere hizkuntzen artean, eta gaur egun erkidego kultural eta linguistiko handi batek, hispaniar erkidegoak, partekatzen duen lehen mailako altxor kulturala du. Gaur egun, hainbat faktorek azaltzen dute zergatik den gero eta handiagoa gaztelania ikasteko eskaera eta gure kultura erkide eta askotarikoaren ezagutza. Horrelaxe bizitu eta indartu da erkidego gaztelaniaduna, zeinean Espainiak leku berezia duen, edo nazioarteko esparruan zeregin esanguratsua pixkanaka berreskuratzea.

Hain egoera onari erantzuteko, orain arte egindako ekintzak baino erabakigarriagoak egin behar dira. Horietako bat da organismo espezializatu bat abian jartzea, espainieraren ezagutzari beste bultzada bat emateko gai izango dena kantitatean eta kalitatean. Lege honek, asmo horrekin, Cervantes Institutua sortzen du. Gure inguruko herrialdeetako instituzio prestigiotsuen antzera, Cervantes Institutuak helburu nagusitzat hartuko du espainiera zabaltzea, eta Estatuaren kanpo-ekintzaren esparru orokorrean txertatuko du. Bere kabuz jardungo du edo orain arte Administrazioko beste organo batzuek eta, bereziki, Kanpo Arazoetako, Hezkuntzako eta Zientzia eta Kulturako ministerioek arlo horretan izan dituzten eskumenak koordinatuko ditu.

Zuzenbide publikoko erakunde gisa eratzeak aukera emango dio beharrezko autonomia izateko, eta haren jarduerak ordenamendu juridiko pribatuari lotuta egoteak erraztu egingo du kudeaketa-modu eta -teknika eraginkorrak, malguak eta ezinbestekoak hartzea askotariko herrialdeetan eta egoera aldakor eta heterogeneoetan jardun behar duen organismo batean. Estatuko Administrazioarekin duen loturaren bidez, Kanpo Arazoetako Ministerioari atxikitzen zaio, eta hirugarren herrialdeen aurrean bermatuko du ematen dituen irakaskuntzen egiaztapena, eta bermatuko du haien zuzkidura materiala, irakasleen gaikuntza eta metodo pedagogikoen egokitasuna. Beste alde batetik, gaur egun Administrazio Publikoko beste organo batzuen mende dauden eta atzerrian helburu berberak dituzten zentroak Institutuan integratzeak ekintza-batasuna eta baliabideen kudeaketa hobea bultzatuko ditu.

Cervantes Institutuak arreta berezia eskainiko die hispanistei, gaztelaniako filologo zein irakasleei, hizkuntzaren eta kulturaren ezagutzan eta zabalkundean bitartekari nagusiak direlako. Horrez gain, kulturarekiko eta hizkuntzarekiko interesa bere zentroak dauden herrialdeetako herritar guztiei zabaldu nahi die, bere ekintza gizarte osoarengan irradiatzen saiatuz. Bide horretatik, Espainiaren irudi jakin bat transmititzen eta definitzen lagunduko du, zeinak ondare historiko aberatsaren pertzepzioa eta Espainiako gizarte modernoaren ezaugarriak uztartuko dituen. Edozein une da egokia horrelako atazei ekiteko. Gaur egun, aukera are argiagoa da, nazioarteko egoera lasaitu egiten delako eta nazioen arteko lankidetzak are bultzada handiagoa hartzen duelako. Eta une bakar batek ere ezingo luke 1992ko bezperetakoa baino indar sinboliko handiagorik lortu, Nebrijaren Gramatika argitaratu zeneko eta gaztelania hizkuntza unibertsal bihurtu zeneko V. mendeurrena.

I. TITULUA
Izaera eta eginkizunak

1. artikulua

Espainiako errege-erreginen goi-babesaren pean, Cervantes Institutua sortzen da espainiera sustatzeko eta zabaltzeko, Aurrekontuen Lege Orokorraren 6.5) artikuluan aurreikusitako zuzenbide publikoko erakunde gisa.

2. artikulua

Cervantes Institutua irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoa da, nortasun juridiko propioa eta bere xedeak betetzeko jarduteko gaitasuna ditu, eta bere jarduerak ordenamendu juridiko pribatura egokituko ditu.

Institutua Kanpo Arazoetako Ministerioari atxikita egongo da. Lege honek eta lege hau garatzen duten xedapenek, Aurrekontuen Lege Orokorrak eta aplikagarri zaizkion ordenamendu juridikoko gainerako xedapenek eraenduko dute.

3. artikulua

1. Cervantes Institutuaren xedeak dira:

a) Espainieraren irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatzea, eta jarduera horien zabalkundea eta kalitatea hobetzen lagunduko duten neurri eta ekintza guztiak sustatzea.

b) Kultura atzerrian zabaltzen laguntzea, Estatuko Administrazioko gainerako organo eskudunekin koordinatuta.

2. Cervantes Institutuak arreta berezia jarriko dio, bere jardueretan, erkidego gaztelaniaduneko herrialde eta herrietako hizkuntza- eta kultura-ondare erkideari.

4. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Cervantes Institutuak jarduera hauek egin ahal izango ditu, bere ekimenez edo hirugarrenekin elkarlanean:

1. Espainiera irakasteko zentroak sortu, eta ikastaroak sustatu eta antolatzea.

2. Espainieraren ezagutza egiaztatzeko probak antolatzea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako diploma ofizialak lortzeko, ministerio horrek araututako moduan.

3. Hainbat ekintza sustatzea eta aurrera eramatea, hala nola espainiera hedatzea helburu dutenak, bereziki komunikabide sozialez eta ikus-entzunezkoez baliatuta; irakasleak prestatzera zuzendutakoak, eta hizkuntzaren irakaskuntzan laguntzeko materiala argitaratzera bideratutakoak.

4. Espainieraren eta haren irakaskuntzaren ikerketa sustatzea, eta hispanistei eta atzerriko ikerketa-zentroei laguntzeko eta haiekin lankidetzan aritzeko organo gisa jardutea.

5. Institutuaren xedeekin bat datozen kultura-jarduerak egitea, haien adierazpen guztietan.

6. Unibertsitate eta beste instituzio batzuekin –publikoak nahiz pribatuak, estatukoak nahiz atzerrikoak– hitzarmenak eta, hala dagokionean, lankidetza-protokoloak sinatzea.

7. Institutuaren xedeak betetzera zuzendutako beste jarduera batzuk gauzatzea.

5. artikulua

Cervantes Institutuak estatuaren kanpo-ekintzaren esparru orokorrean jardungo du, eta bere jarduerak administrazio publikoek edo Institutuaren xedeetara bideratutako beste edozein instituziok egiten dituzten guztiekin koordinatuko ditu.

II. TITULUA
Artezkaritza-organoak

6. artikulua

Cervantes Institutuaren artezkaritza-organoak hauek dira: Patronatua, Administrazio Kontseilua eta zuzendaria.

7. artikulua

1. Patronatuko ohorezko presidentetza erregeari dagokio.

2. Patronatuko presidentetza betearazlea Gobernuko presidenteari dagokio, eta patronatuko kideak honako hauek izango dira:

a) Kanpo Arazoetako, Hezkuntza eta Zientziako, eta Kulturako ministroak.

b) Administrazio Kontseiluko presidentea eta presidenteordeak.

c) Institutuko zuzendaria.

d) Hogeita bost kide, erkidego gaztelaniaduneko letren eta kulturaren ordezkari gisa, bereziki Espainiako Errege Akademiarenak, Espainiaren eta beste Errege Akademien Institutuarenak, Espainiar Hizkuntzaren Akademien Batzorde Iraunkorrarenak, unibertsitateenak, eta beste gizarte-instituzio batzuenak.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zein kidek izan behar duen berezko kide, haien kargua dela-eta. Gainerakoa Gobernuak izendatuko du sei urteko aldirako, eta erdibana berrituko da hiru urtean behin.

e) Institutuko idazkari nagusia; Patronatuko idazkari ere izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

3. Patronatuari dagokio Institutuaren jardueren plan orokorrak eta urteko memoria ezagutzea, haiek onetsi aurretik, eta jarduteko lehentasunak proposatzea, bai eta Institutuaren funtzionamendua hobetzen eta xedeak betetzen lagun dezaketen ekimen guztiak proposatzea ere.

8. artikulua

1. Hauek dira Administrazio Kontseiluko kideak:

a) Presidentea; Kanpo Arazoetako Ministerioko Nazioarteko Lankidetzarako eta Iberoamerikarako estatu-idazkaria izango da kargu hori izango duena. Kalitateko botoa izango du.

b) Bi presidenteorde: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko idazkariordea eta Kultura Ministerioko idazkariordea.

c) Kontseilari bi, Gobernuak bere ordezkari izendatuko dituenak, behin Patronatuak proposamena egin eta gero.

d) Lau kontseilari, Gobernuak bere ordezkari izendatuko dituenak, behin Kanpo Arazoetako Ministerioak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Kultura Ministerioak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak behin proposamena egin eta gero.

e) Institutuko zuzendaria.

f) Institutuko idazkari nagusia, zeina Patronatuko idazkari ere izango baita; hitza izango du, baina botorik ez.

2. Hauek dagozkio Administrazio Kontseiluari:

a) Institutuaren jarduera-plan orokorrak, eta laguntzen eta dirulaguntzen programak onestea, baita horiek emateko oinarrizko irizpideak ere.

b) Institutuaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua onestea.

c) Urteko memoria onestea.

d) Hitzarmenak eta protokoloak sinatzeko oinarrizko irizpideak zehaztea.

e) Fundazio edo irabazi-asmorik gabeko erakundeen sorrera proposatzea Kanpo Arazoetako Ministerioari, Gobernuak onets dezan, beste estatu batzuetako legeriaren babesean, bere xedeak hobeto betetzeko beharrezkoa denean.

f) Txostena egitea Institutuko zuzendaria eta idazkari nagusia izendatzeko proposamenari buruz.

g) Oro har, Institutuak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea, betiere berak esleituta dituen xedeei dagokienez.

9. artikulua

1. Ministroen Kontseiluak izendatuko du zuzendaria, Hezkuntza eta Zientziako ministroaren ekimenez, behin Kanpo Arazoetako, Hezkuntza eta Zientziako, eta Kulturako ministroek batera proposatuta.

2. Zuzendariari honako hauek dagozkio:

a) Institutua eta Institutuko langileak zuzentzea.

b) Institutuaren jarduketa-plan orokorrak eta Administrazio Kontseiluaren erabakiak proposatzea eta exekutatzea.

c) Erakundearen ordezkaritza eta kanpo-harreman teknikoen zuzendaritza, bai eremu nazionalean, bai nazioarteko eremuan.

d) Organismoaren jardueren urteko memoria egitea eta Institutuaren aurrekontuaren aurreproiektu-proposamena Administrazio Kontseiluari aurkeztea.

e) Hitzarmenak eta protokoloak formalizatzea.

f) Erakundearen izenean kontratazioak egitea, bai eta gastuen erabilera baimentzea eta ordainketak agintzea ere, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

g) Institutuak eman beharreko laguntzak eta dirulaguntzak ematea.

3. Kanpo Arazoetako ministroak izendatuko du Institutuko idazkari nagusia, behin zuzendariak proposamena egin eta Administrazio Kontseilua entzun eta gero. Lege honetan aurreikusitako eginkizunak egitea dagokio, bai eta Institutuko zuzendariak esleitzen dizkionak ere.

III. TITULUA
Araubide ekonomikoa eta langileena

10. artikulua

1. Cervantes Institutuaren ondasunak eta bitarteko ekonomikoak honako hauek izango dira:

1) Institutuaren ondarea osatzen duten ondasunak eta balioak, bai eta ondare horretatik eratorritako produktuak eta errentak ere.

2) Estatuaren aurrekontu orokorretan urtero esleitzen zaizkion kontsignazio eta transferentziak.

3) Indarren dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz, jasotzea egokituko litzaizkiokeen diru-sarrerak, eta beraren jardueren ondorioz sortzen direnak.

4) Pertsona publikoek edo pribatuek Institutuari ematen dizkioten dirulaguntzak, borondatezko ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak.

5) Lege- edo erregelamendu-xedapenen arabera dagokion beste edozein baliabide.

2. Cervantes Institutuak lortzen dituen soberakinak haren jardueretarako erabiliko dira.

11. artikulua

1. Cervantes Institutuak aurrekontu-aurreproiektu bat egingo du urtero Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak zehaztutako egiturarekin, eta hari igorriko dio Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren bitartez, Gobernuaren erabaki bidez onets dezaten eta, ondoren, Gorte Nagusietara igortzeko; aurreproiektu hori Estatuaren aurrekontu orokorren barruan sartuko da eta administrazio zentralen aurrekontuekin kontsolidatuko da.

Aurrekontu hori mugatzailea izango da zenbateko osoari dagokionez, eta zenbateslea izango da kredituak kategoria ekonomikoetan banatzeko; langileen gastuei dagozkienek, baina, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute zenbateko osoagatik, eta dirulaguntza izendunen eta protokoloko eta ordezkaritzako arretek, berriz, izaera mugatzailea eta loteslea, ezartzen diren sailkapen ekonomikoaren maila edozein dela ere.

2. Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak baimenduko ditu aurrekontuaren zenbateko osoa aldatu gabe langileen gastuak dakartzaten aldaketak. Zenbateko osoa aldatzen ez duten gainerako aldaketak Institutuko zuzendariak baimenduko ditu.

Institutuko zuzendariak zenbateko osoan eragiten duten aldaketak baimenduko ditu, baldin eta ez badute eragiten langileen gastuan, aurrekontu osoaren 100eko 5etik gorakoak ez badira, eta ekitaldian lortutako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen badira. Ministroen Kontseiluaren eskumena izango da zenbateko osoaren aldaketak baimentzea aurrekontu osoaren 100eko 5etik gorakoak direnean. Zenbateko osoa aldatzen duten gainerako aldaketak Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak baimenduko ditu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak metatu ondoren zenbatuko dira.

3. Cervantes Institutuko Administrazio Kontseiluak ondokoa egiteko baimena du, Institutuko idazkari nagusiak proposatuta:

a) Lanpostuen zerrenda eta langileen ordainsari-araubidea onestea, aplika daitezkeen lege-baldintzei jarraikiz.

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak Cervantes Institutuko langile desplazatuentzat baimendutako desplazamendu-osagarriak eta erosteko ahalmenaren indizekoak aplikatzea Espainiatik kanpoko zentroetako zuzendariei, kalte-ordain moduan.

b) Institutuko jardueren prezioak finkatzea.

4. Institutuaren kontabilitateak erregelamenduz xedatutako arauak beteko ditu.

5. Kontuen Auzitegiari haren lege organikoak emandako eskumenei kalterik egin gabe, Cervantes Institutuaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren barne-kontrola egingo du Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak; berau auditoria publiko gisa egingo du Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak xedatutako moduan.

12. artikulua

1. Cervantes Institutuko langileak Lan Zuzenbidearen arauen mendean arituko dira, eta, hala dagokionean, kontratazioa egiten den herrialdeetan indarrean dagoen arauen mendean.

2. Zerbitzu berezien egoera aitortu ahal izango zaie Cervantes Institutuan lan egitera igarotzen diren funtzionarioei.

3. Cervantes Institutuaren mendeko irakasleek gaztelania atzerritarrei irakasteko titulazio eta prestakuntza didaktiko egokia izan beharko dute.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa

Cervantes Institutua eratzeko beharrezkoak diren eskualdaketa, egintza eta eragiketa guztiek ez dute tributurik ordaindu beharko.

Bigarrena

1. Patronatua hiru hilabeteko epean eratu beharko da, Institutuaren Erregelamendua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

2. Lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako zuzendaritza-organoak izendatu behar dira, eta Administrazio Kontseilua eratu behar da; kontseilu horretara bilduko dira Patronatuak lehenengo bileran proposatu beharko dituen kideak.

Hirugarrena

1. Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Gobernuak Administrazio Kontseiluari helaraziko dio atzerrian dauden eta ministerioen eta estatuko beste organismo batzuen mende dauden zentro guztien zerrenda, baldin eta zentro horiek Institutuaren xedeekin lotuta badaude.

2. Ministroen Kontseiluak hala erabaki ondoren, eta Administrazio Kontseiluari entzun ondoren, aurreko apartatuan aipatutako ministerioek eta estatu-organismoek Cervantes Institutuari atxikiko dizkiote, baita ondareari dagokionez ere, Gobernuak egindako zerrendak dituen zentroak.

Laugarrena

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Ministerioari, behin ministerio eskudunak txostena egin ondoren, Cervantes Institutuari transferi diezazkion, Administrazio Zentralak eta haren mendeko zentroek aurretik garatutako bere eskumeneko jardueren erantzukizuna Cervantes Institutuak bere gain hartu ahala, jarduera edo zentro horiei unean-unean indarrean dauden gastu-aurrekontuetan esleitutako kredituak, bai eragiketa arruntak bai kapital-eragiketak.

Bosgarrena

Cervantes Institutuari agindutako eginkizunak betetzeko beharrezko bitartekoak emateko, eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa alde batera utzita, kreditu berezi hauek ematen dira:

12. atalean, Kanpo Arazoetako Ministerioa, 03 zerbitzua, azpisektoreen arteko transferentziak, 440 kontzeptua. Cervantes Institutuari, 311.008 mila pezetako zenbatekoa.

12. atalean, Kanpo Arazoetako Ministerioa, 03 zerbitzua, azpisektoreen arteko transferentziak, 740 kontzeptua. Cervantes Institutuari, 1.923.200 mila pezetako zenbatekoa.

Aurreko kreditu bereziak Espainiako Bankuaren baliabideekin edo zor publikoarekin finantzatuko dira, irailaren 23ko 1091/1988 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bateginaren 101. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenak

Lehenengoa

Gobernuak Institutuaren Erregelamendua onetsiko du, zeinean jasoko baitira haren antolaketa eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak.

Bigarrena

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik jarriko da indarrean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper