Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.133. 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 18koa, Unibertsitate-sistemari buruzkoa


8.1.133. 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 18koa, Unibertsitate-sistemari buruzkoa[461]

HITZAURREA

I

[…]

Gure unibertsitate-sistemak indartu eta areagotu egin du Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan duen integrazioa. Dagoeneko ezin dugu imajinatu Espainiako unibertsitateen etorkizuna artikulatu eta orientatu ahal izango dugunik Europar Batasunetik datozen ikuspegia, ekimenak eta erregulazioa txertatu gabe. Espainiako unibertsitate-sistemaren europartasunak ez liguke eragotzi behar nazioartekotze-prozesua beste lankidetza-arlo batzuetara zabaltzea, bereziki Goi Mailako Hezkuntzaren eta Ezagutzaren Iberoamerikako Esparrura, 600 milioi pertsona ingururen hizkuntza-oinarri erkidea baitu. Horrek guztiak egitura- eta instituzio-egokitzapenak ekarri ditu eta horiek ekartzen jarraituko du eskaintza akademikoan, irakaskuntzen antolaketan, titulazioen aitorpenean, irizpide partekatuen araberako kalitatearen bermean edo nazioarteko unibertsitateen arteko lankidetzaren indartzean. Europako estrategiarik berrienak helburu eta erritmo oso zehatzak ezartzen ditu ildo horretan. Ildo horretan ere, nabarmendu behar da Espainiako estatua dela Erasmus programako ikasleen lehenengo helmuga azken urteetan, eta, programa horretako ikasleen igorle nagusietako bat izan arren, Espainiako ikasle atzerritarren kopurua, termino erlatiboetan, gure Europako herrialde askotakoa baino txikiagoa dela. Bestalde, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ehuneko hiruk soilik du Espainiako nazionalitateaz bestelako nazionalitateren bat, baina Espainiako egoiliarren ehuneko hamabost inguru herrialdetik kanpo jaio dira. Espainiako unibertsitateek Europako unibertsitateen aliantzetan duten presentzia esanguratsu eta gero eta handiagoak erakusten digu Europa mailan ezagutza, irakaskuntza eta ikerketa partekatzeko prozesu geldiezin horretan jarraitu beharreko bidea; izan ere, unibertsitateak dira Europak munduan proiektatu nahi dituen balio hauen adierazpenik nabarmenenak: humanismoa, eskubide eta balio demokratikoen defentsa, pentsamendu- eta sorkuntza-askatasuna.

[…]

II

[…]

Arau honek unibertsitatearen aldeko apustua egiten du, askatasunerako, kultura-eztabaidarako eta garapen pertsonalerako gune gisa. Horretarako, sustapena egiten da unibertsitateak kultura-sorkuntzarako eta -hausnarketarako eragile izan daitezen, bai eta eurek gordetzen duten ondare historiko eta kulturala babestu, kontserbatu eta zabaltzeko eragile ere. Bestalde, unibertsitateak funtsezko eragileak dira estatuaren hizkuntza-aniztasuna eta -aberastasuna sustatzeko eta suspertzeko, toki-garapenerako eta lurralde-kohesiorako, klima-aldaketaren aurkako borrokaren ingurumarian.

[…]

I. TITULUA
Unibertsitate-sistemaren eginkizunak eta unibertsitateen autonomia

2. artikulua.— Unibertsitate-sistemaren eginkizunak

2. Unibertsitateen eginkizunak dira:

e) Laguntza ematea gizarte-ongizateari, aurrerapen ekonomikoari eta gizartearen eta unibertsitateak eurak kokatuta dauden lurralde-ingurunearen kohesioari, bai eta hizkuntza ofizialak sustatzea ere; horretarako, prestakuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, eta ekintzailetzaren kultura erabiliko dira banaka zein taldeka, betiere sozietate-formula konbentzionaletatik edo gizarte-ekonomiako formuletatik abiatuta.

IV. TITULUA
Ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, eta berrikuntza

11. artikulua.— Arau orokorrak

5. Unibertsitateek [...] era berean sustatuko dute ikerketa eta ezagutzaren transferentzia eta trukea beren lurraldeetako hizkuntza ofizialetan egin daitezen.

VI. TITULUA
Unibertsitatea, gizartea eta kultura

19. artikulua.— Kultura unibertsitatean

3. Unibertsitateek neurri egokiak hartuko dituzte ikasleek jarduera horietara irispidea izango dutela, jarduerotan parte hartuko dutela eta ikasleok jarduera horietan ekarpena egingo dutela bermatzeko, bai eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna bermatzeko ere jarduera horien diseinuan eta ezarpenean.

20. artikulua.— Unibertsitatea eta hizkuntza-aniztasuna

Unibertsitateek beren lurraldeetako berezko hizkuntza ofizialak unibertsitate-transmisioko hizkuntza gisa ezagutu eta erabil daitezen sustatu eta erraztuko dute, haien estatutuetan eta araudi autonomiko berezian xedatutakoaren arabera, eta horri buruzko plan espezifikoak garatuko dituzte.

Administrazio publikoek koofizialtasunera eta hizkuntza-aniztasunera bideratutako unibertsitate-politiken garapena babestu eta erraztuko dute. Unibertsitate publikoei dagokienez, hizkuntza-berezitasuna 56. artikuluan xedatutakoaren arabera finantzatuko da.

VII. TITULUA
Unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea

23. artikulua.— Unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea sustatzea

1. […]

Unibertsitateek atzerriko hizkuntzen ezagutza eta erabilera sustatu eta erraztuko dute beren jarduera osoan. Era berean, nazioartekotze-prozesuak ikaslearengan arrazoi ekonomikoengatik segregaziorik eragin ez dezan zainduko dute.

26. artikulua.— Tituluak eta baterako programak

1. Unibertsitateek beren eskaintza akademikoa, titulu ofizialak eta propioak nazioartekotzea sustatu eta erraztuko dute, besteak beste, titulu eta programa bateratuak sortuz. Era berean, atzerriko hizkuntzen erabilera aukera gisa jasotzen duten baterako tituluak eta programak egitea sustatuko dute.

27. artikulua.— Unibertsitate-erkidegoaren nazioarteko mugikortasuna

2. Unibertsitate Ministerioak, autonomia-erkidegoek eta unibertsitateek Europar Batasunaren funtsekin finantzatutako mugikortasun-programak sustatu eta zabalduko dituzte, bereziki Erasmus+ programa, bai eta finantzaketa publikoa duten beste mugikortasun-programa batzuk ere, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialen inklusioa bermatuz.

VIII. TITULUA
Ikaslea unibertsitate-sisteman

33. artikulua.— Prestakuntza akademikoari buruzko eskubideak

Beren prestakuntza akademikoari dagokionez, ikasleek honako eskubide hauek izango dituzte, Gobernuak onetsitako unibertsitate-ikaslearen estatutuan aitortutakoak alde batera utzi gabe:

c) Matrikulatuzeko nahi dituen irakasgaien irakaskuntza-planak ezagutzeko eta irakasteko hizkuntzari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

37. artikulua.— Ekitatea eta diskriminaziorik eza

1. Unibertsitateek ikasleei bermatuko diete haien eskubideak egikaritzean eta betebeharrak betetzean ez direla diskriminatuak izango arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, nazionalitatea, gaixotasuna, egoera sozioekonomikoa, linguistikoa, kidetasun politikoa eta sindikala, itxura edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

2. […]

Unibertsitateek zeinu-hizkuntzak erabiltzeko erraztasunak emango dizkiete erabiltzaileei, beharrezkoa denean.

[…]

IX. TITULUA
Unibertsitate publikoen araubide espezifikoa

III. KAPITULUA
Unibertsitate publikoen ekonomia- eta finantza-araubidea

56. artikulua.— Programazioa eta finantzaketa-sistema

3. Autonomia-erkidegoei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe, urte anitzeko programazio horrek honako finantzaketa-ardatz hauek jaso beharko ditu, ebaluazio-adierazle espezifiko, adostu, neurgarri eta egiaztagarrietan oinarrituta:

b) Egiturazko finantzaketa, beharrizan bereziengatik. Finantzaketa gehigarri hori unibertsitate jakin batzuetarako ezarriko da, beharrizan berezien arabera, hala nola uhartetasuna, lurralde-sakabanaketa eta haien unibertsitate-zentroek landa-ingurunean duten presentzia, emandako titulazioen espezializazio-maila, programen hizkuntza-aniztasuna —autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen sustapena barne—, azpiegitura bereziak, kultura- edo arte-ondarekoak egotea edo instituzioen tamaina. Era berean, unibertsitateen eta autonomia-erkidegoen artean adostuta, finantzaketa espezifikoa behar duten beste eginkizun berezi batzuk finkatu ahal izango dira.

IV. KAPITULUA
Unibertsitate publikoetako irakasleak eta ikertzaileak

66. artikulua.— Irakasleen eta ikertzaileen aldi baterako mugikortasuna

3. Unibertsitateek eta administrazio publikoek aurrekontu-finantzaketa egokia emango diete mugikortasun-planei, betiere irakasleen eta ikertzaileen ezagutza zientifikoak, teknologikoak, humanistikoak, artistikoak, kulturalak, linguistikoak, sormena eta garapen profesionala indartzeko. Beren gastu-programek uharte-lurraldeetako unibertsitateen berezitasuna eta penintsulako lurralderako distantzia hartuko dituzte kontuan.

1. atala
Unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak

69. artikulua.— Unibertsitateko irakasleen kidegoak egiaztatzea

2. Egiaztatze-prozedurak honako hauek bermatuko ditu:

d) Jakintza-arloaren edo -eremuaren espezifikotasunean oinarritutako ebaluazioa, kontuan hartuta, besteak beste, esperientzia profesionala, bereziki, besteak beste, arlo sanitarioko lanbide arautuak direnean, tokiko garrantzia, hizkuntza-aniztasuna eta datu eta argitalpen zientifikoetarako irispide irekia.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper