Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.132. 6/2023 Legea, martxoaren 17koa, Merkatu Baloreei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzkoa


8.1.132. 6/2023 Legea, martxoaren 17koa, Merkatu Baloreei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzkoa[460]

HITZAURREA

VI

[…]

Azken xedapenetako bigarrenak Baloreak ordaintzeko eta likidatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legea aldatzen du, betiere arauaren idazketa eta terminologia egokitzeko kontrapartida zentraleko erakundeen eta likidazioaren irmotasunaren Europako araudira, eta Eurosistemaren TARGET2-TARGET2-Securities kontsolidatzera.

[…]

III. TITULUA
Balore negoziagarrien lehen mailako merkatua

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

38. artikulua.— Liburuxkaren erantzukizuna

3. Ezin izango da erantzukizunik eskatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipatzen den sintesi-oharrarekin edo erregelamendu horren 15.1 artikuluan aurreikusitako hazkunderako Batasunaren liburuxkaren sintesi-ohar espezifikoarekin soilik lotutako kausengatik, itzulpena barne, honako kasu hauetan izan ezik:

a) liburuxkaren gainerako zatiekin engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada, edo

b) funtsezko informaziorik ez izatea inbertitzaileei baloreetan inbertitu behar duten ala ez erabakitzen laguntzeko, liburuxkaren gainerakoarekin batera irakurrita.

IX. TITULUA
Gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea

III. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

2. atala
Arau-hausteak
2. azpiatala
Arau-hauste oso astunak eta astunak

283. artikulua.— Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduan liburuxka bat argitaratzeko ezarritako betebeharren arau-hausteak; erregelamendu hori eskaintza publikoaren edo merkatu arautu batean baloreak kotizatzeko onartzearen kasuan argitaratu beharreko liburuxkari buruzkoa da, eta 2003/71/EE Zuzentaraua indargabetzen du.

1. Arau-haustetzat hartuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1129 Erregelamenduaren artikulu hauetan jasotako betebeharrak ez betetzea:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa, eta

[…]

Azken xedapenetako laugarrena.— Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea

Sei. Aldatu egiten da 16. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Beren akzioak edo partaidetzak Europar Batasunaren eremuan merkaturatu nahi dituzten Espainiako IKEek, 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen-idazki bat igorri beharko diote BMBNri; idazki horretan, akzioak edo partaidetzak harrerako estatu kidean merkaturatzeko xedapen eta modalitateei buruzko informazioa jasoko da, eta, hala badagokio, horien motei edo haien serieei buruzkoa.

»IKEak idazki horri dokumentazio hau erantsiko dio:

»a) Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura;

»b) liburuxka;

»c) dokumentua, zeinak baititu inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak;

»d) urteko azken txostena eta, hala badagokio, seihileko segidako txostena.

Inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak biltzen dituen dokumentua harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko da.

Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira, nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean.

Aurreko paragrafoetan aipatutako informazioaren itzulpena IKEaren erantzukizunpean egingo da, eta jatorrizko informazioaren edukia zehatz-mehatz jasoko du.

[…]

Lehenengo eta seigarren paragrafoetan aipatu diren jakinarazpen-idazkia eta ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

[…]

IKEa arduratuko da ataza horiek egiteko zerbitzuengatik, elektronikoak barne, zerbitzuok ematen direla:

a) IKEa merkaturatzen den estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintari eskudunek onetsitako hizkuntza batean;

[…]

Zazpi. Aldatu egiten dira 16 quinquies artikuluaren 1-7. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Lege honen babesean baimendutako Espainiako IKEen sozietate kudeatzaileek partaidetzak merkaturatzeko hartutako neurrien amaiera jakinaraziko dute, eta, hala dagokionean, akzio-motei dagokienez, 16 ter artikuluaren araberako jakinarazpena aurkeztu duen estatu kide batean, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

[…]

16 ter artikuluarekin bat etorriz IKEaren sozietate kudeatzaileak estatu kide bati jakinarazpena egin badio, orduan lehenengo paragrafoko b) eta c) letretan aipatzen den informazioa estatu kide horretako hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean emango da, edo harrerako estatu kideak onetsitako hizkuntza batean.

[…]

7. 4. apartatuaren ondorioetarako, bitarteko elektroniko guztiak edo urrutiko beste komunikabide batzuk erabili ahal izango dira, baldin eta inbertitzaileek informazioa eta komunikabideak eskuragarri badituzte inbertitzailea kokatuta dagoen estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintaritza eskudunek onetsitako hizkuntza batean».

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duena, aldatzea

Hamar. Aldatu egiten dira 79. artikuluko 2. eta 5. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«5. Ahalmenak emanda dituen bitartekariak, harpidetze edo eskurapena egin baino lehen, Espainian bizi diren atzerriko erakundeko akziodun edo partaideei informazio-liburuxka entregatu beharko die; informazio-liburuxka horretan kudeaketako erregelamendua edo sozietate-estatutuak bilduko dira, bai eta urteko txostena ere. Hori guztia 67. eta 68. artikuluetan aipatzen da. Era berean, harpidetza edo eskurapena egin aurretik, inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuen dokumentua entregatu beharko da, zeina egokituko baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakora; izan ere, erregelamendu hori txikizkako inbertsio-produktu lotuei eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuei buruzko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa da. Gerora, urteko txostena partaide edo akziodunei bidali beharko zaie ekitaldi bakoitzeko lehenengo 6 hilabeteetan, 69. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera. Dokumentu horiek gaztelaniara itzulita edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean emango dira».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper