Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.130. 3/2023 Legea, otsailaren 28koa, Enpleguari buruzkoa


8.1.130. 3/2023 Legea, otsailaren 28koa, Enpleguari buruzkoa[458]

I. TITULUA
Enplegu-politika

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Oinarrizko beste kontzeptu batzuk.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Enplegu-zerbitzu publikoak eskatzen edo erabiltzen dituzten pertsonak edo erakundeak:

1) Langabea edo landuna, bere igurikimenen edo eskakizunen arabera enplegu-zerbitzu publikoen bitartekaritza eskatzen duena, betiere enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegu duin eta kalitatezkoa lortzen laguntzeko.

2) Enplegu-zerbitzuak eskatzen dituen pertsona, enpresa edo beste erakunde enplegatzaile bat, haren forma juridikoa edozein dela ere.

b) Enplegagarritasuna: gaitasun eta kualifikazio transferigarrien multzoa, zeinak indartzen baitu pertsonen gaitasuna, betiere pertsonok lan duina aurkitu eta mantentzeko, profesionalki aurrera egiteko eta teknologiaren eta lan-merkatuaren baldintzen bilakaerara egokitzeko dituzten hezkuntza- eta prestakuntza-aukerak aprobetxatze aldera.

c) Lan-bitartekaritza: ekintzen multzo bat da, zeinaren helburua baita langileei haien ezaugarrietara egokitutako enplegua ematea, eta erakunde enplegatzaileei ikuspegi integraletik haien eskakizunetara eta beharrizanetara ondoen egokitzen diren langileak ematea. Honako jarduera hauek hartzen ditu barnean: enplegu-eskaintzak aztertzea eta erakartzea, eta enplegatzaileak eta langileak harremanetan jartzea eta langileoi lana ematea, eta langileok beste lanpostu batean jartzea, eta haiek hautatzea.

Edozelan ere, lan-bitartekaritzatzat edo laneratzat hartzeko, deskribatutako ekintzen multzoa ez da soilik bitarteko automatizatuen bidez gauzatu behar.

d) Lehentasunezko arreta behar duten kolektiboak: enplegua iristeko eta mantentzeko eta enplegagarritasuna garatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, betiere 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.

e) Gaztea: enplegu-zerbitzuak eskatzen dituen hogeita hamar urtetik beherakoa edo Gazte Bermerako Sistema Nazionalaren onuraduna.

f) Jarduera-akordioa: akordio dokumentatua, zeinaren bitartez ezartzen baitira eskubideak eta betebeharrak enplegu-zerbitzu publikoen eskatzailearen eta hari dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren artean, betiere eskatzailearen enplegagarritasuna areagotzeko, eta, hala badagokio, lehentasunezko kolektiboen beharrizanei erantzunez.

g) Enplegu batean egoki jartzea: egokitzat joko da langilea hark eskatutako lanbidean jartzea, betiere haren prestakuntzaren, lanbide-ezaugarrien, aurretiazko esperientziaren edo lan-interesen arabera; era berean, egokitzat joko da eskatzailearen ohiko lanbideari dagokiona edo haren gaitasun fisikoetara eta prestakuntza-gaitasunetara egokitzen den beste edozeinetan jartzea.

Azken bi kasuetan, gainera, eskaintzak berekin ekarri beharko du soldata, zeina izango baita lanpostua eskaintzen den sektorean ezarritako soldataren baliokidea.

Eskaintzen den enpleguak mugagabea izan beharko du, eta haren soldata ez da inola ere lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izango.

Borondatez onartutako jarduera-akordioaren esparruan ere, enplegua egokia izango da, halaber, laneratzeko ibilbidearen barruan hitzartutakoa, bai eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluan araututako iraupen jakineko enplegua eta lanaldi partzialeko enplegua ere; izan ere, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Langileen Estatutua. Esparru horretan bakarrik izango da egokia langilea bizi den herritik kanpo eskaintzen den enplegua.

h) Lana modu aktiboan bilatzea: enplegu-zerbitzu publikoen eskatzaileek egin beharreko ekintzen multzoa, eskatzaileon laguntzarekin, betiere haien enplegagarritasuna hobetzeko edo kalitatezko lanpostu jasangarria lortzeko.

Enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatuta geratuko da eskumena duen enplegu-zerbitzu publikoarekin jarduera-akordio bat sinatuz eta hura erregelamenduz zehazten den moduan betez.

i) Erakunde laguntzaileak: pertsona fisikoak edo juridikoak dira, pribatuak edo publikoak, zeinek laguntza ematen baitiete enplegu-zerbitzu publikoei, hala nola toki-erakundeei, gizarte-solaskideei, irabazi-asmorik gabeko antolakundeei, enplegu-agentziei, prestakuntza-zentro eta -erakundeei, eta eginkizun hori beren gain hartzen duten gainerako antolakundeei.

5. artikulua.— Enplegu-politikaren printzipio gidariak

Hauek dira enplegu-politikaren printzipio gidariak:

a) Enplegua iritsi eta sendotzeko eta garapen profesionalerako berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak; izan ere, ez da inor diskriminatuko Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, bai eta hizkuntza ere, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal, familiar edo sozial; horrela gizarte-kohesioa faboratuko da. Printzipio horiek eraenduko dute, bereziki, enplegu-politikak diseinatzea eta exekutatzea, lege honetan bermatutako zerbitzuak eta aitortutako konpromisoak bermatzea eta betetzea, bai eta oinarrizko enplegu-zerbitzuak eta enplegu-zerbitzu osagarriak iristea, eta lan-merkatuan txertatzera, irautera edo aurrera egitera bideratutako beste programa edo jarduketa batzuk ere.

III. TITULUA
Enplegu-politika aktiboak

III. KAPITULUA
Bitartekaritza

43. artikulua.— Enplegu-agentziak

3. Erregelamendu bidez, sistema elektroniko erkide bat arautuko da, zeinak ahalbidetuko baitu Espainiako Enplegu Agentziak eta autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzu publikoek enplegu-agentziei buruz emandako informazio guztia integratzeko, eta, horrela, agentzia horiek une oro jakin ahal izango dute zeintzuk diren beren lurraldean jarduten duten agentziak.

Edozelan ere, aurreikusitako betebeharrak eta erregelamendu bidez zehaztuko diren betebehar espezifikoak alde batera utzi gabe, enplegu-agentziek honako hauek egin beharko dituzte:

f) Nork bere jardun-eremuan, berdintasun-printzipioa bermatzea enplegua iristeko, eta ezin izango da ezein diskriminaziorik egin, ez zuzenean ez zeharka, Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere langileak gai badira kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko.

45. artikulua.— Langileak hautatzeko jarduera

2. Jarduera hori berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera gauzatuko da, enplegua iristean, Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, edota hizkuntza.

Seigarren xedapen gehigarria.— Langile gazteek enplegua iristea eta sendotzea.

Langile gazteek enplegua iristean eta sendotzean benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko, salbuespen gisa, eta gazteen langabezia-tasa guztizko langabezia-tasarekin parekatzen ez den bitartean, ulertuko da enpleguaren eta okupazioaren eremuan ez dela diskriminaziotzat hartuko lan- eta enplegu-baldintza espezifikoak eratzea, baldin eta baldintzok justifikatuta badaude objektiboki eta zentzuz, helburu legitimo bat badute, eta egokiak eta beharrezkoak badira gazteek enplegua errazago iritsi eta sendotu dezaten; betiere, baldintza horiek ezin izango dute diskriminaziorik ekarri Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Azaldutakoa alde batera utzi gabe, hamasei eta hamazazpi urteko gazteen kasuan, lehentasunezko neurriek jo behar dute gazteok hezkuntza-sisteman berriz sartzera edo kualifikazioak hobetzera.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

Honela geratzen da idatzita abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina:

Bi. 16.1 artikuluaren b) letra kentzen da, eta c), d) eta e) letrak aldatzen dira; honela geratzen dira idatzita:

«c) Edozein bitartekaritza- edo enplegatze-prozesutan datu pertsonalak eskatzea edo baldintzak ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bitartekoren bidez, zeinak enplegua iristeko diskriminazio baitira Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper