Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.124. 29/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez egokitzen baita ordenamendu nazionala Eurojusti buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko azaroaren 14ko (EB) 2018/1727 Erregelamendura, eta arautzen baititu jurisdikzio-gatazkak, nazioarteko lankidetza juridikoko sareak eta Justizia Ministerioaren mendeko langileak atzerrian


8.1.124. 29/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez egokitzen baita ordenamendu nazionala Eurojusti buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko azaroaren 14ko (EB) 2018/1727 Erregelamendura, eta arautzen baititu jurisdikzio-gatazkak, nazioarteko lankidetza juridikoko sareak eta Justizia Ministerioaren mendeko langileak atzerrian[452]

II. KAPITULUA
Neurriak 2018/1727 (EB) Erregelamendua Espainian errazago aplikatzeko

1. atala

Espainiak Eurojusten duen kide nazionala, haren ondokoa eta haren laguntzailea

5. artikulua.— Kide nazionalaren, ondokoaren eta laguntzailearen hautagaitzarako betekizunak

1. Kide nazionala eta haren ondokoa hautatzeko prozesuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da karrera judizial edo fiskaleko kide izatea eta gutxienez hamabost urteko antzinatasuna izatea, bai eta zigor-jurisdikzioan esperientzia egiaztatua izatea, eta nazioarteko lankidetza juridikoaren arloko ezagutzak eta ingelesa jakitea ere.

2. Laguntzaile-kargurako hautaketa-prozesuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da karrera judizial edo fiskaleko kide izatea eta gutxienez hamar urteko antzinatasuna izatea, bai eta jurisdikzio penalean esperientzia egiaztatua izatea, nazioarteko lankidetza juridikoan ezagutzak izatea eta ingelesa jakitea ere.

IV. KAPITULUA
Nazioarteko lankidetza juridikoko sareak

27. artikulua.— Harremanetarako guneak izendatzea eta kargutik kentzea

2. Izendapena nazioarteko lankidetza juridikoan esperientzia egiaztatua duten eta ingelesa edo frantsesa menderatzen duten pertsonen artean egingo da, hala badagokio, eta, gutxienez, Botere Judizialaren, Fiskaltzaren eta Justizia Ministerioaren ordezkaritza ziurtatuko du. Horretarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eta Estatuko Fiskal Nagusiari dagokie Justizia Ministerioko titularrari proposatzea beren karreretako harremanetarako pertsonak izendatzea eta kargutik kentzea. Edozelan ere, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatzeko ahalegina egingo da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper