Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.119. 18/2022 Legea, irailaren 28koa, Enpresak sortu eta hazteari buruzkoa


8.1.119. 18/2022 Legea, irailaren 28koa, Enpresak sortu eta hazteari buruzkoa[447]

5. artikulua.— Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legea aldatzea

Aldatu egiten da Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legea, eta honela idatzita geratzen da:

Bost. Aldatu egiten da 15. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«15. artikulua.— Erantzukizun mugatuko sozietateak eratzea formatu estandarizatuko eskritura publiko bidez eta eredu-estatutuen bidez

2. Kasu horretan, hau erabiliko da:

c) Eredu-estatutuen eredu sinplifikatuak formatu estandarizatuan; eredu horien edukiak autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan egon behar du eskuragarri, eta eduki hori erregelamendu bidez garatuko da.

d) Era berean, formatu estandarizatuko ahalordetze-eredu sinplifikatuak erabili ahal izango dira; eredu horien edukia, ahalmen estandarizatu eta kodifikatuak izango dituena, erregelamendu bidez garatuko da, autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan.

3. Ekintzaileei arreta emateko guneetan eta aldi berean:

a) Dokumentu Elektroniko Bakarra beteko da eta izapidetze telematikoa hasiko da; esku hartzen duen organismo bakoitzari dagokion DEBaren zatia bidaliko zaio bide elektronikoz, bere eskumeneko izapidea egin dezan.

Atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuekin batera, zinpeko itzultzaile batek gaztelaniara edo egoitza soziala dagoen probintziako beste hizkuntza ofizial batera egindako itzulpena aurkeztuko da. Xedapen honek ez dio kalterik egingo gaztelania ez beste hizkuntza espainiar batzuk ere ofizialak diren autonomia-erkidegoetan aplikatu beharreko hizkuntza-araubideari. Atzerriko dokumentu publikoek dagokien apostilla edo legeztatze diplomatikoa izan beharko dute, salbu eta Espainian indarrean dauden legeak edo nazioarteko hitzarmenek salbuetsitako kasuetan. Edozelan ere, dokumentu horiek egilesten dituen kontsulak notario-eginkizunetan esku hartzea, bai eta atzerrian egiletsitako notario-dokumentuak Espainiako agintariek legeztatzea ere, Espainiako tributu-ordenamenduan ezarritako tributu-betebeharren mende geratuko dira.

16. artikulua.— Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea

35/2003 Legea, azaroaren 4koa, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzkoa, honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

17. artikulua.— Informazio-dokumentuak

e) inbertsioaren arriskuaren/ordainsariaren profila, kontuan hartutako IKEan egindako inbertsioei lotutako arriskuei buruzko orientabide eta ohartarazpen egokiekin. Horrez gain, inbertitzailearentzako funtsezko datuen artean, adierazpen bat egongo da, non adieraziko baita zein web-orrialdetan kontsulta daitezkeen ordainsari-politika eguneratuaren xehetasunak, eta bertan doan eskuratu ahal izango baita informazio horren paperezko ale bat, aldez aurretik eskatuta. Lehen aipatutako ordainsari-politikaren xehetasunek, gutxienez, honako hauek jasoko dituzte: ordainsaria eta irabaziak kalkulatzeko moduaren deskripzioa, hori egiteko ardura duten pertsonen identitatea eta, hala badagokio, ordainsari-batzordearen osaera.

Dokumentuak adierazpen bat izan beharko du, zeinean azalduko den non lor daitekeen aurreikusitako inbertsioari buruzko informazio gehigarria, eta, bereziki, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak, bai eta informazio hori inbertitzaileen eskura dagoen hizkuntza ere.

Dokumentu hori labur-labur idatziko da, hizkera ez-teknikoan, eta formatu erkidean aurkeztuko da, konparazioak egin ahal izateko, eta erraz aztertzeko eta ulertzeko moduan, batez besteko inbertitzaileak arrazoizko moduan uler ditzan eskaintzen zaion inbertsio-produktuaren funtsezko ezaugarriak, izaera eta arriskuak, eta inbertsio-erabaki oinarridunak har ditzan beste dokumentu batzuetara jo beharrik gabe.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper