Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.116. 15/2022 Legea, uztailaren 12koa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik ezari buruzkoa


8.1.116. 15/2022 Legea, uztailaren 12koa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik ezari buruzkoa[444]

HITZAURREA

I. Arau-esparrua

[…]

Eremu komunitarioari dagokionez, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza dira Europar Batasunaren oinarrizko eta funtsezko printzipioetako bat, sorrera-proiektutik bertatik, eta ondare garrantzitsua sortu dute gai horretan. Europar Batasunaren Tratatuaren 2. artikuluaren arabera, diskriminaziorik eza Batasunaren balio erkideetako bat da, eta diskriminazioaren aurka borrokatzea, berriz, Batasunaren helburuetako bat. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak ere, zeinak baitu EBko tratatuen balio juridiko bera, giza duintasuna bortxaezina dela aldarrikatzen du 1. artikuluan, eta 21. artikuluan «diskriminazio oro» debekatzen du, eta, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa, bai eta kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua (22. artikulua), gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna (23. artikulua) eta desgaitasuna duten pertsonen integraziorako eskubidea (26. artikulua) ere.

III. Printzipioak, helburuak, bitartekoak eta egitura

[…]

Desgaitasunari dagokionez ere, legegintza- eta administrazio-neurri ugari eta beste mota batekoak ere promulgatu dira, desgaitasunen bat duten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztien egikaritza osoa ziurtatzeko, inolako diskriminaziorik egin gabe arrazoi hori dela-eta; bereziki nabarmendu behar dira 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena; 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena; eta 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, araudia Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzekoa, zeina Espainiak berronetsi zuen haren protokolo fakultatiboarekin batera 2007ko azaroan, eta indarrean jarri zen 2008ko maiatzaren 3an.

[…]

Azkenik, legea integrala da diskriminazio-arrazoiei dagokienez, atariko tituluan islatzen den bezala; titulu horrek aplikazio-eremu objektiboa eta subjektiboa ezartzen ditu. Eremu subjektiboari dagokionez, Konstituzioaren 14. artikulua hartzen du erreferentziatzat, eta, Europar Batasuneko araudian jasotako sei diskriminazio-arrazoiekin batera (sexua, arraza- edo etnia-jatorria, desgaitasuna, adina, erlijioa edo sinesmenak eta sexu-orientazioa), berariaz jasotzen ditu gaixotasunak edo osasun-egoera, egoera serologikoa edota patologia eta nahasmenduak pairatzeko joera genetikoa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, hizkuntza eta egoera sozioekonomikoa, garrantzi sozial berezia dutelako, eta aipatutako artikulua ixten duen klausula irekiari eusten dio. […]

[…]

ATARIKO TITULUA

2. artikulua.— Aplikazio-eremu subjektiboa

1. Pertsona guztiei aitortzen zaie tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea, kontuan hartu gabe zein den haien nazionalitatea edo adingabeak edo adindunak diren edo legezko bizilekurik duten edo ez. Inor ezin izango da diskriminatu arrazoi hauengatik: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo -identitatea, genero-adierazpena, gaixotasuna edo osasun-egoera, egoera serologikoa edota patologia eta nahasmenduak pairatzeko joera genetikoa, hizkuntza, egoera sozioekonomikoa, edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial.

I. TITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Diskriminazioaren biktimek informaziorako eta aholkularitzarako dituzten eskubideak

3. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da diskriminazioaren biktima guztiek, bereziki desgaitasuna dutenek, irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola irakurketa erraza, Braille, zeinu-hizkuntza, espainiarra zein katalana, eta beste komunikazio-modalitate edo -aukera batzuk, sistema handigarriak eta alternatiboak barne.

5. Haurrek eta nerabeek eskubidea dute beharrezkoa den informazio guztia hizkera argi eta ulergarrian jasotzeko, haiek uler dezaketen hizkuntza batean eta formatuen bidez, zeinak irisgarriak izango baitira zentzumenei eta kognizioei dagozkienez, eta hartzaileen egoera pertsonaletara egokituta, betiere irispide unibertsala bermatuta. Hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeak direnean, haurrak edo nerabeak aukeratzen duen hizkuntza koofizialean jaso ahal izango du informazio hori. Gainera, berriro biktimizatzea prebenitu eta debekatu behar da.

II. KAPITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialeko zenbait eremutan

13. artikulua.— Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea hezkuntzan

3. Hezkuntza-administrazioek behar bezalako arreta eskainiko diete ikasleei, baldin eta egoera txarrean badaude lege honetan adierazitako arrazoietako batengatik edo desgaitasunen batengatik, arrazoi sozioekonomiko edo kulturalengatik, ikaskuntza-hizkuntza edo beste mota bateko hizkuntza larri ez jakiteagatik, betiere hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak badituzte edo haien taldeak absentismo-ehuneko handiagoak edo eskola-uztearen ehuneko handiagoak pairatzen dituela jakiten bada. Arreta berezia jarriko zaio haur eta nerabeen egoerari.

22. artikulua.— Komunikabide sozialak eta publizitatea, Internet eta sare sozialak

2. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, sustatuko dute autorregulazio-akordioak hartzea komunikabide sozialetan, publizitatean, Interneten, sare sozialetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien enpresetan, lagungarri izan daitezen tratu-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta intolerantziaren arloko legeria betetzeko, lege hau oinarritzen duten arrazoiengatik, eta pertsonen eta populazio-taldeen irudi ez-estereotipatua sustatzeko, barne hartuta haietan garatzen diren salmenta- eta publizitate-jarduerak, eta diskriminazioaren eta intolerantziaren aurkako hizkera eta mezuak eskatzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper