Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.111. 3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide-heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzkoa


8.1.111. 3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide-heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzkoa[439]

HITZAURREA

V

[…]

IX. tituluan atzerriko hizkuntzen ezagutza eta lanbide-heziketako sistemaren nazioartekotzea arautzen dira. Titulazio bikoitzak sor daitezela xedatu da, nazioarteko akordioen ondorioz, bi herrialdeen titulua aldi berean eskuratu ahal izateko.

Bereziki, eleaniztasuna txertatzen da lanbide-heziketan, bai eta biztanleria aktiboa atzerriko hizkuntzetan prestatzea ere, betiere ekoizpen-sektoreei lotuta.

Besteak beste, nazioarteko proiektu eta organismoetan parte hartzea arautzen da.

Eta Espainiako eta atzerriko zentroen arteko prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak jasotzen dira, baita prestakuntzan zehar egonaldiak beste herrialde batean egiteko aliantzak ere.

[…]

I. TITULUA
Lanbide-heziketako sistema

I. KAPITULUA
Eginkizuna, helburuak eta tresnak

6. artikulua.— Helburuak

Hauek dira lanbide-heziketako sistemaren helburuak:

17. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea lanbide-eremuan.

II. TITULUA
Lanbide-heziketako eskaintzak

II. KAPITULUA
Eskaintzen tipologia eta prestakuntza-graduak

1. atala
A gradua. Konpetentziaren egiaztapen partziala

30. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

3. A graduko prestakuntzetara iristeko, ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko, bai eta prestakuntza hori probetxuz egiteko behar diren oinarrizko konpetentziak ere, konpetentzia profesionalaren estandarraren 1., 2. edo 3. mailaren arabera edo ikaskuntzaren emaitzen arabera.

2. atala
B gradua. Konpetentzia-ziurtagiria

33. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

2. B graduko prestakuntzetara iristeko, ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko, bai eta prestakuntza hori probetxuz egiteko behar diren aurretiazko konpetentziak ere, konpetentzia profesionalaren estandarraren 1., 2. edo 3. mailaren arabera.

3. atala
C gradua. Lanbide-ziurtagiria

37. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

3. C graduko prestakuntzetara iristeko, betekizun hauetako bat bete beharko da, lotuta dagoen konpetentzia profesionalaren estandarren 1., 2. edo 3. mailaren arabera:

a) 1. mailako C gradurako ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko. Aurretiazko oinarrizko konpetentziak behar izanez gero, eskaintzak prestakuntza-osagarriak txertatu ahal izango ditu horretarako.

4. atala
D gradua. Lanbide-heziketako heziketa-zikloetan

44. artikulua.— Oinarrizko graduko heziketa-zikloak

2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera, oinarrizko graduko heziketa-zikloek hiru eremu eta proiektu hauek izango dituzte:

a) Komunikazio eta gizarte-zientzien eremua, zeinak ondoko ikasgaiok sartuko baititu: 1) Gaztelania. 2) Lanbide-hastapeneko atzerriko hizkuntza. 3) Gizarte-zientziak. 4) Honakoa badago, hizkuntza koofiziala.

45. artikulua.— Gradu ertaineko eta goi-graduko heziketa-zikloak

2. Gradu ertaineko eta goi-graduko zikloek egitura modularra izango dute, eta honako hauek izango dituzte:

b) Hautazkotasunaren zati bat, zeina osatzen baitute eskaintzaren konfigurazioari eta egokitzeko gaitasunari malgutasun handiagoa ematen dieten lanbide-moduluek; zati hori erabiliko da erantzuna emateko lurralde bakoitzeko ekoizpen-errealitatearen aniztasunari eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbide bakoitza eraikitzeko interes eta motibazio pertsonalei, eta bide emango da heziketa-zikloko elementu jakin batzuetan sakontzeko.

Administrazio eskudunek, hala badagokio, hautazko lanbide-moduluak zehaztuko dituzte, zeharkako konpetentzien garapenean gehiago sakontzeko, hala nola sektoreari aplikatutako digitalizazioan sakontzea, enpresa-ekimenean eta ekintzailetzan sakontzea, atzerriko hizkuntzetan eta sektoreari aplikatutako garapen jasangarrian sakontzea; bai eta prestakuntza orokorreko osagarriak ematen dituzten hautazko lanbide-moduluak ere, banakako prestakuntza-ibilbidearen jarraipena errazteko, hala nola ezagutza humanistikoak zabaltzea, ezagutza zientifiko-teknikoak edo trebetasun sozialak zabaltzea.

V. TITULUA
Profil desberdinetako irakasleak eta prestatzaileak

I. KAPITULUA
Irakasleak eta prestatzaileak

87. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

2. Etengabeko prestakuntzako programek bermatu beharko dute irakasleen eta prestatzaileen ezagutzak eta gaitasunak egokitzen direla ekoizpen-sektore bakoitzean gertatzen diren teknologiaren eta iraunkortasunaren aldaketetara, bai eta lanaren antolaketaren transformazioetara ere, eta bereziki:

a) Arreta berezia emango diote berrikuntza eta ikerketa aplikatuko, ekintzailetzako, digitalizazioko eta atzerriko hizkuntzetako prestakuntzari.

IX. TITULUA
Atzerriko hizkuntzen ezagutza eta lanbide-heziketako sistemaren nazioartekotzea

106. artikulua.— Nazioartekotzearen helburuak

Lanbide-heziketa nazioartekotzeko, lanbide-heziketako sistematik, Estatuko Administrazio Orokorrak honako hauek bultzatuko ditu:

1. Lankidetza-akordioak sinatzea eta proiektuak egitea beste herrialde batzuekin, jakintzaren transferentzia eta ekimen berritzaileen garapena errazteko interes partekatuko arloetan.

2. Irakasleen, prestatzaileen, ikasleen, landunen eta langabeen truke-programetan parte hartzea, bai esperientziak trukatzeko bai jardunbide egokiak ikasteko, eta, aldi berean, sektore profesionalarekiko konpromisoa eta motibazioa erraztea.

3. Lanbide-heziketako titulazio bikoitzetan oinarritutako programak egon daitezela, zeinek ahalbidetuko baitute tartean dauden bi herrialdeek diseinatu eta onetsitako curriculum mistoen bidez Espainiako eta bigarren herrialdeko lanbide-heziketako tituluak aldi berean lortzea, bai eta, titulazio bikoitzari esker eta baldintza abantailatsuetan, bi herrialdeetako goi-mailako ikasketetara eta prestakuntzara eta lanbide-jarduerara iristea ere.

4. Hedapen- eta ezagutza-jarduera espezifikoak atzerrian egitea, betiere ikasleak Espainiako lanbide-heziketako sistemara erakartzeko.

5. Lankidetzan aritzea lanbide-heziketako sistemak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuetan beste herrialde batzuekin, bakoitzaren ezagutza eta esperientzia eskainiz.

107. artikulua.— Nazioarteko proiektu eta organismoetan parte hartzea

Estatuko Administrazio Orokorrak honako hauetan parte hartzea sustatuko du:

1. Lanbide-heziketako nazioarteko sareetan, zeinek ezagutza eta esperientzia-trukea ekarriko baitituzte biztanleriaren kualifikazioari lotutako prestakuntzaren, orientazioaren, digitalizazioaren, iraunkortasunaren eta hazkundearen esparruan, hargatik eragotzi gabe administrazio autonomikoek nazioarteko proiektuetan ezar ditzaketen lankidetzak.

2. Lanbide-heziketaren berrikuntzarekin eta hobekuntzarekin lotutako nazioarteko proiektuak eta antolakundeak.

108. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak jakitea

Lanbide-atazen garapena eta igurikimen profesionalak hobetze aldera, lanbide-heziketako sistemak atzerriko hizkuntzen irakaskuntza txertatuko du lanbide-heziketako prozesuetan, betiere profesionalak gero eta ingurumari plurinazionalagoetan eta mugikortasun handiko ingurumarietan gaitzeko, helburua lanbide-eremu bakoitzean komunikatzea delarik. Horretarako:

1. C, D eta E graduetako lanbide-heziketako eskaintzek, ahal den neurrian, programak sustatuko dituzte atzerriko hizkuntzak ikasteko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzkoak, betiere ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunean aurrera egiteko prestakuntzaren xede den eremu profesionalean eta ekoizpen-sektorean.

Administrazio eskudunek atzerriko hizkuntza teknikoaren modulu bat txertatu ahal izango dute, erregioko enpresa-ehunaren eta, oro har, ekoizpen-sektorearen beharrizanen arabera.

2. Arlo honetan eskumena duten administrazioek lankidetzan jardungo dute irakasleek beren lanbide-moduluak atzerriko hizkuntza batean emateko moduko hizkuntza-konpetentzia egokia eta nahikoa eskura dezaten.

3. Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen kasuan, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituztenen kasuan, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan malgutasun-neurriak eta alternatiba metodologikoak erraztuko dituzte.

109. artikulua.— Atzerriko prestakuntza-proiektuak

Lanbide-heziketako zentroek araubide orokorreko edo araubide tinkoko prestakuntza-eskaintzen proiektuak gauzatu ahal izango dituzte atzerrian kokatutako enpresekin, nazioartekotze-maila edozein dela ere, baldin eta komunikazio-hizkuntza ikasi bada edo prestakuntza-egonaldia behar bezala aprobetxatzeko moduko maila egiaztatzen bada. Horretarako, prestakuntza-osagarri egokiak txertatu ahal izango dira, prestakuntza-eskaintza nazioartekotutako enpresen beharrizanetara eta beste kultura batzuetako prestakuntzara egokituz, eta beharrezko mekanismoak ezarriz herrialde horietako zentro edo enpresetan prestakuntza jasoko dela koordinatzeko, bai eta laguntza-beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek proiektu horietan parte hartzen dutela bermatuko duten egokitzapenak eta baliabideak ezartzeko ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper