Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.105. 5/2021 Legea, apirilaren 12koa, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina eta beste finantza-arau batzuk aldatzen dituena, akziodunak sozietate kotizatuetan epe luzera inplikatzea sustatzeari dagokionez


8.1.105. 5/2021 Legea, apirilaren 12koa, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina eta beste finantza-arau batzuk aldatzen dituena, akziodunak sozietate kotizatuetan epe luzera inplikatzea sustatzeari dagokionez[433]

Hirugarren artikulua.— Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Aldatu egiten da Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia; honelaxe geldituko da idatzita:

«520 bis artikulua.— Sozietatearen informazioa azken akziodun eta onuradunei helaraztea

1. Sozietateek informazio hau eman beharko diete beren akziodunei edo akziodun bakoitzak izendatzen duen hirugarrenari:

Informazioa ulertzeko moduko hizkuntzan eta estiloan idatzi behar da, zehazki, hizkera argi, zehatz, ulergarri, ulergarri eta irisgarrian.

Seigarren artikulua.— Balore Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 24ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Aldatu egiten da Balore Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 24ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia: honelaxe geldituko da idatzita:

Zortzi. Honelaxe geldituko da idatzita 38. artikulua:

«38. artikulua.— Liburuxkaren erantzukizuna

4. Ezin izango da erantzukizunik eskatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipatzen den sintesi-oharrarekin edo erregelamendu horren 15.1 artikuluan aurreikusitako hazkunderako Batasunaren liburuxkaren sintesi-ohar espezifikoarekin soilik lotutako kausengatik, itzulpena barne, honako kasu hauetan izan ezik:

a) liburuxkaren gainerako zatiekin engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada, edo

b) funtsezko informaziorik ez izatea inbertitzaileei baloreetan inbertitu behar duten ala ez erabakitzen laguntzeko, liburuxkaren gainerakoarekin batera irakurrita.

Hogeita bost. 279. artikuluari 7. apartatua gehitu zaio, eta 2. apartatua honelaxe geratuko da idatzita:

«7. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, betiere baloreen lehen mailako merkatuaren funtzionamendu zuzena arrisku larrian jarri denean:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa.

Hogeita zazpi. Beste apartatu bat, 7.a, gehitzen da (artikulu horren ondorengo apartatuak, gaur egun 7.etik 11.era bitartekoak direnak, 8.etik 12.era bitartekoak izango dira), eta 292. artikuluaren 5. eta 6. apartatuak honelaxe geratuko dira idatzita:

7. 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, kasu horietan guztietan arau-hauste oso astuntzat hartzen ez denean:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper