Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.104. 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena


8.1.104. 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena[432]

HITZAURREA

[…]

Azkenik, hezkuntzaren arloko eskumenen banaketari dagokionez, LOMCEk hautsi egin zuen aurreko legeek ezarritako oreka: hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan, curriculum-gaitasunen % 55 esleitzen zizkion administrazio zentralari, eta gainerako autonomia-erkidegoetan, % 65. Izan ere, eskumenen banaketa berriak mugatu egiten zuen autonomia-erkidegoek erabakitzeko duten ahalmena, ondokoak arautzeko: ikasgaiak, metodologiak, hezkuntza-hobekuntzarako diagnostiko-ebaluazioak, irakaskuntzen antolamendua, eta mailaz igotzea eta titulazioa.

[…]

Herritarrek hezkuntza-sistema modernoa, irekiagoa, ez hain zurruna, eleaniztuna eta kosmopolita eskatzen dute, gure gazteen ahalmen eta talentu guztia garatuko duena, eta planteamendu horiek hezkuntza-erkidegoak eta Espainiako gizarteak zabal-zabal partekatzen dituzte.

Betiere, prestakuntza egokia bermatzeko, ezinbestekoa da prestakuntza integrala ematea, gaitasunen garapenean oinarrituko dena, eta, alde batetik, orekatua izango dena, komunikazioari, prestakuntza artistikoari, humanitateei, zientziei eta teknologiari eta jarduera fisikoari lotutako prestakuntza-osagaiak txertatzen dituelako, eta, bestetik, eskolatzeak aurrera egiten duen neurrian, prestatzen jarraitzeko ezinbestekoa den oinarrizko prestakuntza ematen duelako. Horrela, ezinbestekoa da zientzien eta teknologiaren arloan matematikak edo giza eta gizarte-zientzien arloan hizkuntzak beharrezko oinarria diren eta jakintza-arlo bakoitzean aurrera egiteko funtsezkoak diren elementuen ezinbesteko presentzia bultzatzea. Baldintza horiek bakarrik bermatzen dute hezkuntza beharrezko osagai orientatzailea izatea, eta horrek benetako mesede egiten die ondorengo prestakuntza-aukera guztiei.

[…]

Era berean, prestakuntza komuna segurtatzen da, tituluen homologazioa bermatzen da, Gobernuari ardura esleitzen zaio curriculumaren oinarrizko alderdien helburuak, gaitasunak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak finkatzeko, horiek baitira, oro har, gutxieneko irakaskuntzak, eta hezkuntza-administrazioei, berriz, ardura esleitzen zaie irakaskuntzen curriculuma ezartzeko. Berreskuratu egiten da Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa, gutxieneko irakaskuntzen oinarrizko edukiei dagokienez: eskola-ordutegien % 50 beharko dute hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoek, eta % 60 hizkuntza koofizialik ez dutenek; era berean, zentroei ehuneko jakin bat ezarri zaie. […].

[…]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Lehentasunak lurraldeen arteko lankidetza-programetan

2030 Agendaren 4. helburuaren jomugak lortze aldera, Gobernuak, hezkuntza-administrazioekin elkarlanean, lurraldeen arteko lankidetza-programak sustatuko ditu jarduketa-ildo estrategiko gisa lege hau ezartzen den aldian; arreta berezia jarriko da Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta Lanbide Heziketan eskolatze irisgarri eta eskuragarriko mailak hobetzeko, bai eta gaitasunen garapena, hezkuntza inklusiboa, hezkuntza eta prestakuntza goizegi uztearen prebentzio eta murrizketa, eleaniztasuna, landa- eta uharte-eskola indartzea eta irakaskuntzaren garapen profesionala sustatzeko.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Etapa amaierako probak

2. Lege hau indarrean jarri eta hurrengo ikasturtea hasi arte, unibertsitate-ikasketetan sartzeko Batxilergoaren ebaluazioak honako ezaugarri hauek izango ditu:

d) Gaitasunak eskuratzea bigarren mailako ikasgaien bidez ebaluatuko da, eta, hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura ikasgaiaren bidez. Onarpen-nota hobetu nahi duten ikasleek bigarren mailako modalitateko ikasgaien blokeko aukerako lau ikasgairen azterketa egin ahal izango dute gehienez.

Bigarren xedapen iragankorra.— Unibertsitaterako sarbidea

Lege honetan graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeari eta onartzeari buruz aurreikusitako aldaketak ezarri arte, honela jokatuko da:

a) Batxilergoko titulua lortu duten ikasleek betekizun hauek bete beharko dituzte graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeko:

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeraren ondoren, unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek egiten duten proban lortutako kalifikazioa ikasgai bakoitzaren eta, hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura irakasgaiaren zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izango da, 0tik 10era bitarteko eskalan adierazita; batezbesteko aritmetikoa bi zifra hamartarrekin idatziko da, ehuneneraino biribildua —proba hori maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 36 bis artikuluan aipatzen da—. Kalifikazio horrek 4 puntukoa edo gehiagokoa izan beharko du, graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeko kontuan hartu ahal izateko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper