Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

7.7. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa, Frantziako Errepublikak 1999an sinatua


7.7. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa,
Frantziako Errepublikak 1999an sinatua[109]

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren sinadura, Budapesten 1999ko maiatzaren 7an.

I. Frantziak sinatzerakoan egin adierazpena

Adierazpen hau idatzirik ezarria da erabaki osoan eta Europako Kontseiluko idazkari nagusiari eman zaio, txostena sinatu delarik 1999ko maiatzaren 7an.

Frantziako Errepublikaren xedea da Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren berronespen-txostenean adierazpen hau egitea:

1. Helburua gutxiengoen onarpena eta babesa ez den neurrian, baina bai Europako hizkuntza-ondarearen sustapena, eta bestalde hiztunen «taldea» hitzak eskualdeetako eta eremu urriko hiztunei eskubide kolektiborik ematen ez dien neurrian, Errepublikaren Gobernuak Gutuna ulertzen du adiera bateragarrian Konstituzioaren Hitzaurrearekin, zeinak segurtatzen baitu herritar guztien berdintasuna legearen aitzinean eta bakarrik onartzen frantses populua, herritar guztiak biltzen dituena bereizketarik gabe jatorri, arraza edo erlijioaren aldetik.

2. Errepublikaren Gobernuak ulertzen du 7-1 artikuluko d) paragrafoak eta 9. eta 10. artikuluek printzipio orokor bat adierazten dutela eta ez doazela Konstituzioaren 2. artikuluaren aurka, zeinak behartzen baititu zuzenbide publikoz diren legezko pertsonak, baita zuzenbide pribatuko pertsonak ere frantsesa erabiltzera, zerbitzu publiko kargua betetzen dutelarik, baita erabiltzaileak ere harremanetan direlarik administrazio eta zerbitzu publikoekin.

3. Errepublikaren Gobernuak ulertzen du 7-1 artikuluko f) paragrafoak eta 8. artikuluak zaintzen dutela eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren hautuzkotasuna, baita adierazten duten historia eta kulturarena ere, eta aipatu irakaskuntzak ez duela helburutzat lurraldeko ikastetxeetan dauden ikasleak baztertzea beren eskubide eta eginbideetatik, aplikagarri baitzaie hezkuntza zerbitzu publikoa betetzen duten edo hauen partzuer diren ikastetxeetako erabiltzaile guztiei.

4. Errepublikaren Gobernuak ulertzen du 9-3. artikuluak onartzen duela legezko idazkien frantsesezko bertsio ofizialak bakarrik duela indar juridikoa, eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzetan ere eskuragarri direlarik, eta frantsesezko bertsioa bakarrik erabiliko dutela zuzenbide publikoz diren legezko pertsonek, baita zuzenbide pribatuko pertsonek ere, zerbitzu publiko kargua betetzen dutelarik, baita erabiltzaileek ere harremanetan direlarik administrazio eta zerbitzu publikoekin.

Ukitutako artikuluak: 1, 7, 8, 9, 10.

II. Frantziak adierazitako 39 neurriak

Frantziako Errepublikak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren berronespen-txostenean erakutsiko ditu, 3-1 artikuluari jarraikiz, zein hizkuntzari aplikatuko zaizkion 2-2. artikuluaren arabera hautatu dituen neurriak. Frantziako Errepublikaren kontuan du, 2-2 artikuluari jarraikiz, Gutunaren III. zatiko apartatu edo paragrafo hauek, zatika edo osoki, aplikatzen ahaleginduko dela:

8. artikuluan:

Apartatuak: 1 a (iii); 1 b (iv); 1 c (iv); 1 d (iv); 1 e (i); 1 e (ii); 1 f (ii); 1 g; 1 h; 1 i.

2. paragrafoa.

9. artikuluan:

3. paragrafoa.

10. artikuluan:

Apartatuak: 2 c; 2 d; 2 g

11. artikuluan:

Apartatuak: 1 a (iii); 1 b (ii); 1 c (ii); 1 d; 1 e (ii); 1 f (ii); 1 g.

2. paragrafoa.

3. paragrafoa.

12. artikuluan:

Apartatuak: 1 a; 1 b; 1 c; 1 d; 1 e; 1 g.

2. paragrafoa.

3. paragrafoa.

13. artikuluan:

Apartatuak: 1 b; 1 c; 1 d.

Apartatuak: 2 b; 2 e.

14. artikuluan:

Paragrafoa: a.

Paragrafoa: b.

Ukitutako artikuluak: 10, 11, 12, 13, 14, 2, 3, 8, 9.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper