Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

I. KAPITULUA Bide hertziarra darabilten zerbitzuak


I. KAPITULUA
Bide hertziarra darabilten zerbitzuak

III. ATALA
Ikus-entzunezko hedabideen zerbitzuei aplikatu beharreko erregelak

28. artikulua[101]

Programa sozietate nazionalek ustiatzen dutenean izan ezik, lurreko bide hertziarrez hedatzen den zerbitzu bakoitzeko irrati-baliabidea erabiltzeko baimenak emateko, aurretik hitzarmen bat egin beharko da Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiaren (Estatuaren izenean) eta baimena eskatzen duenaren artean.

[…]

Hitzarmenak, batez ere, ondoko puntuetako bat edo batzuk izango ditu:

[…]

2 bis. Frantsesezko musika-lanen edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanen proportzio esanguratsu bat; izan ere, proportzio horrek, gutxienez, % 40 izan behar du frantsesezko abestietan; hortik, erdiek, gutxienez, talentu berrienak edo ekoizpen berrienak izan behar dute, eta Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusiak baimendutako irrati-zerbitzuetako bakoitzak entzute esanguratsuko orduetan hedatu behar ditu, betiere barietate-musikak osatzen dituzten programen zati bakoitzean.

Frantsesezko musika-lanen edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanen erdiak baino gehiago badagozkie frantsesezko musika-lanei edo Frantzian erabiltzen diren eskualdeetako hizkuntzez interpretatzen diren musika-lanei, eta musika-lan horiek zerbitzu batek gehien programatzen dituenak badira, atalase horretatik gorako emankizunak edo entzute esanguratsuko orduetan ematen ez direnak ez dira kontuan hartuko hitzarmenak, 2 bis hau aplikatzeko, finkatutako proportzioei dagozkienez.

[…]

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper